Egiaztatu zure zirriborroaren banku-helbideratze kontua eta aldatu nahi baduzu, honako hauek hartu behar dituzu kontuan: 
  • Kontuaren titularra izan behar zara (ez da nahikoa baimenduta egotea).
  • Helbideratzea ordaindu beharreko aitorpenari badagokio, kontua finantza-erakunde laguntzaile batena izan behar da.
  • Helbideratze kontua errentaren zirriborroan edo eskuineko telefonora deituta alda dezakezu.
Banku-kontuaren titulartasuna baliozkotzean akatsen bat gertatuz gero, egoitza elektronikora sartu ahal izango zara, Tibutu-erabilerarako banku-kontuak: Egiaztatzea eta alta ematea.


Errentaren zirriborroa aurkeztu AURRETIK

  • Zure kontu-zenbakia alda dezakezu goiko barran klik eginez Datu pertsonal eta familiarretan, "Pertsonaren datuak editatu" botoian, orriaren amaieran dagoen "banku-helbideratzea" atalean.

Zirriborroa aurkeztu ONDOREN

  • www.ebizkaia.eus egoitza elektronikoaren bidez, identifikatu zure identifikazio elektronikoko bitartekoarekin. Sartu aurkeztutako errenta-aitorpenaren espedientean eta aukeratu "ordainketa kudeatu" jarduera. Zorra hautatu ondoren, eta ordainbideen artean, aukeratu "banku-helbideratzea" eta adierazi sartu beharreko errenta-aitorpena helbideratzeko banku-kontua.

¿Laguntzarik behar duzu?

Nola aldatu banku-kontua ordaindu beharreko aitorpena helbideratuta ordaintzeko?





 

NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA... ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
ERRENTA WEB

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?