web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta EJDaren gaineko zergan dokumentu publikoan hipoteka-bermearekin mailegua osatzea, banku-erakundeak eman ostean?

Egintza Juridiko Dokumentatuen araberakoa da, baina salbuetsia egon daiteke ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzera bideratutako mailegua bermatzeko hipoteka osatzen bada.

Ohiko etxebizitza:

  • PFEZaren irizpideak jarraituko dira, beraz, orokorrean, 12 hilabetez bizi beharko da eta gutxienez bertan 3 urtez egongo da.

Zerga-tasa aplikagarria salbuetsia ez badago: % 0,5

Zerga-oinarria: Guztizko hipoteka-erantzukizuna (printzipal, interes eta kostuengatik ziurtatzen diren zenbatekoak).

Subjektu pasiboa: dirua jasotzen dueña.

600 eredua betetzeko argibideak:

Kontratuan esku hartzen duen mailegu-hartzaile bakoitzeko inprimaki bana aurkeztuko da, irabazpidezko ondasunen araubidean dauden senar-emazteen kasuan izan ezik. Halakoetan, edozein ezkontide jarriko da bereizi gabe.

Hipoteka-mailegua

Eman beharreko urratsak:

Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:

Hipoteka-maileguaren eskriturari buruzko originala eta fotokopia.

Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita.

Estekak:

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:

  • Hipoteka-maileguaren eskriturari buruzko originala eta fotokopia.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.