web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan dokumentu publikoan hipoteka kitatzea?

Egintza Juridiko Dokumentatuen araberakoa da, baina salbuetsia egon daiteke ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzera bideratutako mailegua bermatzeko hipoteka kitatzen bada.

Ohiko etxebizitza:

  • PFEZaren irizpideak jarraituko dira, beraz, orokorrean, 12 hilabetez bizi beharko da eta gutxienez bertan 3 urtez egongo da.
  • Etxebizitzaren orria GURE GIDAN: Etxebizitza

Zerga-tasa aplikagarria salbuetsia ez badago: % 0,5

Zerga-oinarria: kitatzen den maileguaren printzipala.

Subjektu pasiboa: dirua jasotzen dueña.

600 eredua

  • 600 eredua: hipoteka kitatzea

    Eman beharreko urratsak:

    1. Bete 600 eredua eta emaitza ordaintzea bada, ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean.
    2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera
      • Kitatzeko dokumentu publikoaren originala eta fotokopia.
      • Esku hartzen dutenen IFZren fotokopia, Bizkaian egoiliarrak ez badira

    Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita.

    Loturak

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:

  • Kitatzeko dokumentu publikoaren originala eta fotokopia. ​
  • Esku hartzen dutenen IFZren fotokopia, Bizkaian egoiliarrak ez badira.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.