web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan etxebizitzarako ez den higiezinaren errentamendua, eskritura publikoan dokumentatzen bada?

Errentamendua eta erosketa-aukera BEZaren araberakoak eta salbuetsi gabekoak dira. Beraz, EJDengatik zerga ordaindu behar dute eskritura publikoan dokumentatzen badira.

Zerga-oinarria eta zerga-tasa:

  • Errentamenduak EJDengatik zerga ordaindu behar du osatzean (hileko batez besteko errentaren % 0,5).
  • Erosketa-aukerak ere % 0,5eko zerga ordainduko du hurrengoetatik balio handiena duena hartuta: erosketa-aukera eta higiezinaren prezioaren % 5 (bidezkoa bada).

Eman beharreko urratsak:

  1. Bete 600 eredua eta emaitza ordaintzea bada, ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean.
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan aurkezpen-tokia eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
    • Eskritura publikoaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko.
    • Subjektu pasiboaren eta pertsona partaideen IFZren fotokopia.

Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita. Dokumentu judizialak direnean, egintza edo kontratua ebazpen judiziala irmoa den egunean gauzatuko da.

Estekak:

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:

  • Eskritura publikoaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko. ​
  • Subjektu pasiboaren eta pertsona partaideen IFZren fotokopia.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.