web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan ondasunen erkidegoa edo sozietate zibila eratu ala desegitea, ondasun higiezinak errentatzea badu helburu?

Ondasunen erkidegoa edo sozietate zibila jarduera ekonomikorako eratzen bada, ondare eskualdaketen zergan sozietate-eragiketen modalitatearen araberakoa da, baina salbuetsia dago.

Ondasunen erkidegoak edo sozietate zibilak egindako higiezinen errentamendua jarduera ekonomikotzat jotzeko, gutxienez langile bat egon beharko da lan-kontratuarekin lanaldi osoan eta jarduera horretarako arduraldi esklusiboarekin. Bestela, ez da sozietate-eragiketen araberakoa izango eta bakarrik erroldetan alta eman beharko da.

600 eredua: sozietatea eratzea eta kapitala gehitzea

600 eredua: sozietatea eratzea eta kapitala gehitzea

Eman beharreko urratsak:
  1. Bete 600 eredua
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan(aurkezpen-tokia) eredua betea entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
    • Eskritura publikoaren edo dokumentu pribatuaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko.
    • Betiere likidazio-idazkiaren originala eta kopia.
    • Subjektu pasiboaren eta pertsona partaideen IFZren fotokopia.

Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita.

Estekak:

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTEKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:
inprimatu PDFa (40,0 KB)
  • Eskritura publikoaren edo dokumentu pribatuaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko.
  • Betiere likidazio-idazkiaren originala eta kopia.
  • Subjektu pasiboaren eta pertsona partaideen IFZren fotokopia.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.