Alokairuaren edo azpierrentamenduaren xedea etxebizitza-beharrizana asetzea bada, errentatzaileak jasotako kopuruak ohiko etxebizitzaren alokairu gisa kargatuko dira aurrezkiaren oinarrian (ondoko hauek soilik kendu daitezke gastu modura: ordaindutako korrituak eta hobari bat, sarreren %20).
Azpierrentatzaileak jasotako kopuruak kapital higigarriaren etekin gisa kargatuko dira zerga-oinarri orokorrean (soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, % 20ko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari).
Bi kasuetan etekina ezin da izan negatiboa.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
Errentamendu-kontratua
Zergaldiko alokairuaren kobrantza-frogagiriak.
Gastuen frogagiriak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF FORMATUAN ?
24. errenta kanpaina 2025eko apirilaren 10etik ekainaren 30ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara