Zergadun bakoitzak ondorio fiskaletarako kengarria den etxebizitza-kontu bat bakarrik eduki ahal izango du.
Etxebizitza-kontuan aurreztutako zenbatekoei % 18ko kenkaria aplikatuko zaie (tasa bakarra, duen adina edozein dela ere).
Kenkaria aplikatuko zaion urteko gehieneko oinarria8.500 eurokoa izango da etxebizitza eskuratzeko inbertitutako zenbateko guztietarako edo antzeko kontzeptuetarako (birgaitzea, etxebizitza-kontuak, kontuetarako ordainketak...).
Epea 6 (*) urtekoa da, irekitzen denetik.
(*) Epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada, zazpi urtekoa izango da ohiko etxebizitza erosteko gordailatutako zenbatekoak gauzatzeko epea.
Bateragarritzat jotzen da etxebizitza-kontu batean ekarpenak egitea etorkizuneko ohiko etxebizitza eraikitzeko ordainketengatiko kenkariarekin, baldin eta urteko kenkariaren gehieneko oinarria (8.500 €) gainditzen ez bada.
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
"Ohiko etxebizitzako kenkariak-Etxebizitza kontuagatik kenkaria" atalean, etxebizitza-kontuarekin lotutako informazio guztia egiaztatu, editatu edo gehitu ahal izango da.
Kreditu-erakundearen ziurtagiria, honako datu hauek egiaztatzen dituena:
Zein erakundetan ireki den kontua.
Kontuaren zenbakia.
Kontuaren irekiera-data.
Ekitaldiari dagokion kontuaren saldoa handitzea.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.