web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

Atal honetan honako hauek jasoko dira:

  • Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko kotizazioagatiko kuotak.
  • Funtzionarioen nahitaezko mutualitateak,
  • Umezurtzen ikastetxeei edo antzeko erakundeei egindako kotizazioak.
  • Indarreko araudiaren arabera Gizarte Segurantzari dagozkion kontingentzia jakin batzuen prestazioa beren gain hartu duten erakunde edo instituzioei zergadunek ordaintzen dizkieten zenbatekoak.

Langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziari ordaindutako kuotak, kengarriak badira, «Gizarte Segurantzaren gastua» laukian ere sartu beharko dituzu.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


Lauki honen balioa negatiboa izan daiteke?
Bai, adibidez, bidegabeki jasotako prestazioak Gizarte Segurantzari itzultzen bazaizkio.
Laneko diru-sarrerarik jaso ez bada, onar al daitezke gastu kengarriak?
Bai, soilik honako hauek:
  • Langileak Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat izenpetuz gero benetan ordaintzen dituen kotizazioak.
  • Umezurtzen ikastetxeei eta derrigorrezko mutualitateei ordaindutako kuotak.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Beharrezko dokumentazioa
Zure errenta zirriborroan agertzen diren datuekin desadostasunik badago, datu berriak justifikatzen dituzten egiaztagirien arabera aldatu ahal izango dituzu.

Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?