web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Atal honetan, izaera bereziko lan-harremanak arautzen dituen araubidearen arabera kengarriak diren zenbatekoak jasoko dira
Kengarriak al dira Gizarte Segurantzarekin sinatutako hitzarmen berezi bat dela-eta ordaindutako kuotak. etorkizunean erretiro-pentsio bat kobratuko dela bermatzeko?
Hitzarmen berezi bat sinatzearen ondorioz Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak kengarriak dira, zergari dagokionez, lan-etekinen gastu gisa, nahiz eta kontzeptu horrengatik diru-sarrerarik lortu ez. Beraz, kotizazio horiek lan pertsonalaren etekin garbi negatiboa eragin dezakete.
Nola egiaztatzen da kuotak zergadunak ordaindu dituela?
Hitzarmen berezia dela-bide ordaindutako kuotak 10T agirian agertzen badira gauzazko sarrera edo ordainsari gisa, kengarriak izango dira langilearentzat. Hala ez bada, hitzarmen berezia dela-eta egindako ordainketen banku-egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, banku-kontuaren titulartasuna jasota.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
"Lan-harreman bereziak" atalean, lan-harreman bereziak arautzen dituen araubidearen arabera kengarriak diren zenbatekoak egiaztatu, aldatu edo gehitu ahal izango dituzu.
Beharrezko dokumentazioa
  • Egindako joan-etorriak egiaztatzen dituen dokumentazioa: fakturak edo dokumentu baliokideak garraio publikoak erabili direnean; bestela, bidesarien eta aparkalekuen egiaztagiriak.
  • Enpresak egonaldi-gastuak ordaindu dituela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?