web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zer da erretiro-egoera?
Erretiro-egoera gertatu dela ulertuko da:
  • Gizarte Segurantzari edo hura ordezkatzen duten erakundeei dagokien araubidean erretiroa benetan hartzen denean.
  • Gizarte Segurantzan edo hura ordezkatzen duten erakundeetan erretiroa hartzea ezinezkoa denean, kasu honetan gertatu dela ulertuko da:
    • Dagokion aurreikuspen-planaren estatutuetan finkatutako adinean, eta ezingo da izan 60 urte bete aurretik.
    • Halakorik ezean, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko ohiko erretiro-adinean, abuztuaren 1eko 27/2011 Legearekin bat (2024. urterako, 65 urte – 38 urte edo gehiago kotizatuta eta 66 urte eta sei hilabete gainerakoak-).
  • Desgaitasuna duten zergadunen kasuan, jubilatuak izango dira, betiere, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko ohiko erretiro-adinetik aurrera, abuztuaren 1eko 27/2011 Legearekin bat.
Aplika al dezaket murrizketarik egindako ekarpenengatik edo aplikatu gabeko gaindikinengatik, erretiro-egoeran banago?
Ezin izango da murrizketarik aplikatu erretiroaren osteko ekitalditik aurrera. Adibidez, erretiroa 2024an hartzen bada, ekitaldi horretan, zerga-oinarritik murriztu ahal izango dira 2024an egindako ekarpen pertsonalak. 2025etik aurrera egindako ekarpenak, berriz, ezin dira murriztu.

Hala ere, ez dago muga hori erretiro partzial, malgu edo aktiboa hartzen bada; kasu horretan, murriztu ahal izango dira erabateko erretiro-egoerara iristerako egindako ekarpenak.

Desgaitasuna duten pertsonen alde eratutako gizarte-aurreikuspeneko sistemei ekarpen pertsonalak egiten dizkieten erretiratuei ere ez die eragiten muga horrek, bai erretiratua desgaitasuna duen pertsona bada eta baita erretiratua desgaitasuna duen pertsonaren alde ekarpena egiten duen pertsona bada.

Baldin eta ekarpenak ezkontide edo izatezko bikotekidearen aldeko ekarpenak eginez gero, kenkaria aplikatzea eragozten duen erretiro-egoera ezkontidearena edo izatezko bikotekidearena izango da.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
"Gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenak" atalaren barruan, sar zaitez "Beharrezko informazioa honako kasu hauetan: Desgaitasuna, Erretiroa eta Prestazio kapitalizatua" pantailan, eta adieraz ezazu erretiroaren urtea.

Borondatezko erretiroagatik edo bajagatik kapitalizatutako prestazio bat kobratu baduzu eta % 100etik beherako integrazio-ehunekoa aplikatu baduzu, adierazi zure zerga-oinarrian sartu behar izan duzun zenbatekoa. Ondoren, "Gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenak" azpiatalean sartu beharko zara, eta egiaztatu ekitaldian egin dituzun ekarpenak jasota daudela.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?