web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zergadunek beren ezkontidea edo izatezko bikotea, partaide, mutualista edo titular duten gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak murriztu ahal izango dituzte beren zerga-oinarri orokorretik.
Zer baldintza bete behar ditu ezkontideak edo izatezko bikotekideak?
  • Ez lortzea zerga-oinarri orokorrean sartu beharreko errentarik edo lortutakoak urtean 8.000 euro baino gutxiago izatea. Oinarri hori kalkulatzeko, besteak beste, lan-etekinak, ekonomi jardueren etekinak eta ohiko etxebizitzakoak ez diren higiezinen errentamendua sartzen dira. Zerga-oinarri orokorrean ez dira sartzen aurrezkiaren etekinak (kontuen interesak, dibidenduak, etab.), ezta etxebizitza-errentamenduak eta ondare-elementu bat eskualdatzearen ondoriozko irabaziak ere.
  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea erretiratuta ez egotea ekarpena egin edo gaindikina aplikatu den urtearen aurretik. Adibidez, aurten erretiratzen bazara eta urte berean ekarpena egiten baduzu, murrizketa egin ahal izango duzu ekitaldi horretako aitorpenan. Baina, ezin izango duzu murrizketa hori aplikatu hurrengo urteetan egindako ekarpenengatik. Muga hori ez zaio aplikatuko erretiro aktiboari, malguari edo partzialari.
Zein da murrizketa-muga ezkontidearen aldeko ekarpenetan?
Zerga-oinarri orokorraren murrizketa, urteko gehienez 2.400 euroko mugarekin.

Litekeena da zure ezkontidearen edo izatezko bikotearen alde egindako ekarpena ekarpen pertsonal gisa agertzea ezkontide edo izatezko bikotearen beraren aitorpenean. Kasu horretan, goian adierazitako murrizketa aplikatu nahi bada, ezkontide edo izatezko bikotekidearen aitorpenaren erregistroa ezabatu beharko da.
Zer gertatzen da ekarpenak nire zerga-oinarri orokorra gainditzen badu?
Ekarpenagatiko soberakina hurrengo 5 ekitaldietan murriztu ahal izango da, betiere dagozkion baldintzak betetzen badira.

 
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
"Gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenak" atalean, ekitaldian egindako ekarpenak egiaztatu, editatu edo gehitu ahal izango dituzu. Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ekarpenak erregistratzeko, hautatu "Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde" Gakoa laukian.

Nola sartu edo aldatu zure aitorpenean ezkontidearen edo izatezko bikotearen aldeko ekarpen bat?

Beharrezko dokumentazioa

Kontuan izan datu hau zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aitorpenean jasota egon daitekeela ekarpen pertsonal gisa.

  • Banketxeak edo gizarte-aurreikuspeneko erakundeak emandako egiaztagiria, egindako ekarpena jasotzen duena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?