web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zer baldintza bete behar dira etxebizitza berritzeko obrengatiko ezohiko kenkaria aplikatzeko ?
  • Etxebizitzak 10 urteko antzinatasuna izan behar du gutxienez, eta ohiko etxebizitzatzat hartu behar da (ez zaie aplikatuko bigarren etxebizitzei) .
  • Exekutatutako obrek udal-lizentziaren mende egon behar dute, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu behar zaio udalari.
  • Lanen exekuzio materialaren aurrekontua 3.000 euro izan behar da gutxienez. Lanen exekuzio materialaren aurrekontua kalkulatzeko, ezin dira hauek kontuan hartu: balio erantsiaren gaineko zerga eta zerga analogoak, profesionalen ordainsariak, kontratistaren irabazi enpresariala, eta, zentzu hertsian, exekuzio  kostuen parte ez den beste edozein kontzeptu.
  • 2020ko maiatzaren 6tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dira.
  • Obrak birgaitze-obratzat hartzen badira, ezin izango da birgaitzeari dagokion ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria, eta berritze-obrengatiko kenkaria aplikatu zenbateko berberengatik (kenkari bateraezinak).
Zein da gehieneko zenbatekoa kenkaria aplikatzeko (kenkari-oinarria)? Zein da kenkariaren muga? Zergadun edo aitorpen bakoitzekoa da?
  • Kenkariaren oinarriak 15.000 €-ko gehieneko muga izango du, fakturatutako zenbateko osoa edozein izanik ere. Oinarri horri dirulaguntzen zenbatekoa kenduko zaio, halakorik balego.
  • Aplikatuko den kenkariaren ehunekoa % 10 izango da, ordaindutako zenbatekoen gainean.
  • Kenkariaren muga 1.500 € izango da bi ekitaldietarako (2020 eta 2021). Muga batera aplikatzen da. Hau da, 2020ko eta 2021eko ekitaldietako kenkarien batura ezin da izan 1.500 eurotik gorakoa.
  • Gehieneko oinarria aitorpen bakoitzeko da, eta, beraz, ez da igo edo biderkatu behar baterako aitorpenaren kasuetan.
  • Kenkari hori aplikatzeak ez du kreditu fiskalik kontsumitzen.
Udal-lizentzia ezinbesteko baldintza al da kenkari hori aplikatzeko? Udal-baimena dela-eta ordaindutako zenbatekoa kengarria da?
  • Baldintza hau betetzat joko da erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa soilik udal eskudunari aurkeztu beharra dagoen lanetarako.
  • Bai. Udal-baimena dela-eta ordaindutako zenbatekoa kenkariaren oinarriaren parte izan daiteke.
Aplikatu al ditzaket etxebizitza erosteagatiko kenkaria eta, aldi berean, berritze-lanengatiko ezohiko kenkaria? Eta etxebizitza birgaitzeagatiko eta berritzeko obrengatiko kenkariak?
  • Bai, bi kenkariak aplikatu ahal izango dituzu etxebizitza erosteko eta berritze-lanak egiteko. Horretarako, bi erregistro independente idatzi beharko dituzu: bata 'Etxebizitzaren inbertsioa' atalean, 'Eskuratzea' kodearekin, eta bestea 'Berritze-lanak' atalean. Obren kostua ez da erosketaren balioan sartzen inbertsioagatiko kenkaria aplikatzeko.
  • Ez. etxebizitza birgaitzeagatiko eta berritzeko obrengatiko kenkariak bateraezinak dira elkarren artean, eta ezin dira metatu zenbateko berberei dagokienez.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

"Ohiko etxebizitza berritzeko obrengatiko kenkaria (2020-2021)" atal honetan, ohiko etxebizitzan egindako berritze-lanen zenbatekoak gehitu eta/edo editatu ahal izango dira.

Laguntzarik behar duzu?

Nola eman behar dira ohiko etxebizitzan egindako eraberritze-lanei buruzko datuak?






 
Beharrezko dokumentazioa
  • Obrak egiteko udal-lizentzia, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena edo dagokion udalari aldez aurretik jakinarazteko adierazpena.
  • Obren egikaritze materialaren aurrekontua.
  • Obren fakturak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?