web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zer baldintza bete behar ditu inbertsioak Europa futsetan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzeko?
  • Zergadunek kenkari bat aplikatu ahal izango dute zergaldian berrikuntza sustatzeko Europako funtsetako partaidetzak erosteko ordaindutako kopuruengatik, baldin eta martxoaren 21eko 02/2018 Foru Arauaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  • Halaber, zergadunek kenkari bera aplikatu ahal izango dute kreditu-erakundeetan funts horietako partaidetzak eskuratzeko kontuetan gordailutzen diren kopuruengatik.
Kenkaria: ehunekoa, zenbatekoa eta mugak.
Aplikatu daitekeen kenkariaren ehunekoa %15 da, eta ezin da gainditu urteko 750 euroko muga.

Gordailatutako partaidetzak edo kopuruak bost urtez mantendu behar dira eskuratze-datatik edo gordailua ireki zen egunetik zenbatzen hasita.

Mantentze-epea bete ezean, finantza-erakundeak gordailatutako zenbatekoak Europako Funtsetako partaidetzak erosteko erabili beharra bete ezean, edo funts horiek dagozkien baldintzak bete ezean, bidegabe kendutako zenbatekoak itzuli beharko dira, eta dagozkion berandutze-interesak ordaindu beharko dira.

Ez da ulertuko mantentze-epearen betekizuna ez dela bete, baldin eta partaidetzen edo gordailuaren titularra den zergaduna hiltzen bada aipatutako epea amaitu baino lehen.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

Atal honetan, berrikuntza bultzatzeko Europako Funtsetan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzeko beharrezkoak diren datuak egiaztatu eta/edo gehitu ahal izango dira.
Seguruenik, inbertsioa zure datu fiskaletan agertuko da eta zure zirriborroan sartuko da. 

Beharrezko dokumentazioa
Zure errenta zirriborroan agertzen diren datuekin desadostasunik badago, datu berriak justifikatzen dituzten egiaztagirien arabera aldatu ahal izango dituzu.

Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?