ERRENTA: BESTE HIGIEZIN BATZUEN ALOKATU EDOERRENTATZEA(EZ URTE OSOAN) Nola sartu edo aldatu lokal komertziala alokatzeagatik (ez urte osoan) eskuratutako sarrerak eta izandako gastuak?
Errentaren zirriborroari datuak eman aurretik, honako balio hau kalkulatu behar dugu:
Bestelako gastu kengarriak
Maileguaren interesak
Kalkuluak egin ondoren, ErrentaWeb aplikazioan sartuko gara, eta datuak emango ditugu erregistro bat erantsita, kontzeptu honekin: beste higiezin batzuen alokairuagatiko diru-sarrerak.
Pertsona batek baino gehiagok errentamenduengatik etekinak jasotzen baditu, zergadunari dagozkion diru-sarrerak eta gastuak adierazi beharko dira; adibidez, alokairuagatiko diru-sarrerak 8.000 €badira eta higiezinaren jabeak% 50 badira, bakoitzak 4.000 €adierazi beharko ditu diru-sarrera gisa. Gauza bera gastuekin.
Adibidea: Ikerrek (errentatzailea), maiatzaren 1etik aurrera, merkataritza-lokal bat errentan eman dio Carmeni (maizterra), zeinak berttan ostalaritzako jarduera ekonomiko bat garatzen duen. Hileko alokairuaren zenbatekoa 1.000 € da.
Ikerrek 2015ean erosi zuen merkataritza-lokala, 200.000 € gehi BEZa ordainduta (ez dakigu eskuratze-balioaren zati bat lurzoruaren balioari dagokion). Finantzatzeko, 150.000 euroko mailegu bat eskatu zuen, eta, horren bidez, 3.000 euroko interesak ordaindu ditu.
Emandako adibiderako, honako hau kalkulatuko dugu:
Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.
Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.
Mailegu-interesak: urteko interesak x (alokatutako egun-kopurua/urteko egun-kopurua) = 3.000 €x (245 egun/366 egun) = 2.008,20 €
Bestelako gastu kengarriak: 2.108,61€
OHZ: 133,88€= 200 €x(245 egun/365 egun)Katastro-ziurtagiriaren arabera, katastro-balioa 60.000 €da; horietatik 35.000 €lurzoruaren balioari dagozkio.
Asegurua: 100,41€= 150 €x(245 egun/365 egun)
Komunitatea: 200,82€= 300 €x(245 egun/365 egun)
Lokalaren benetako balio-galeragatiko amortizazioa: eskuratze-balioaren% 3 (lokaleko lurzoruaren balioa kenduta*):1.673,50€
Balio-galeragatiko amortizazio-gastua = 0.03 x (Eraikuntza KB/ Guztira KB) x Eskuraketa-balioa x (245 egun/365 egun) = 1.673,50 €
*Lurzoruaren balioa ezagutzen ez denean, ordaindutako eskuratze-kostua urte bakoitzeko lurzoruaren eta eraikuntzaren katastro-balioen artean hainbanatuta kalkulatuko da.
Ikerrek honako hauek ere aurkeztu beharko ditu Errentaren zirriborroan:
Aitortu beharreko alokairuagatiko diru-sarrerak: 8.000 €= (1.000 € x 8 hilabete, BEZa kontuan hartu gabe, eta PFEZren atxikipena deskontatu gabe)
Konturako atxikipenak/sarrerak: 1.520 €= (190 € x 8 hilabete)
Tutoretza-bideo honetan erregistroa nola bete adieraziko dizugu.
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan