Adibidea: 2015ean Ikerrek eta bere ezkontideak % 50ean erosi zuten beren ohiko etxebizitza, 250.000€-ko balioarekin. Finantzatzeko, 200.000€-ko mailegua eskatu zuten. Horren bidez, 8.000€ amortizatu dituzte eta 3.000€ interesak ordaindu.
Ezkontide bakoitzak ohiko etxebizitzaren % 50aren jabetza osoa eta maileguaren% 50eko partaidetza duenez, ezkontide bakoitzak amortizazio eta interes gisa ordaindutako kopuruen % 50eko kenkaria aplikatu ahal izango du.
- Amortizazioa: 8.000 €x% 50 = 4.000 €
- Interesak: 3.000 €x% 50 = 1.500 €