web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zein da aurkezteko epea?

Hiruhileko autolikidazioak;  hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira.  Aurkezteko epeak honako hauek dira:

  • Apirilaren 25a (urtarrila-martxoa likidazio-aldia)
  • Uztailaren 25a (apirila-ekaina likidazio-aldia)
  • Urriak 25 (uztaila-iraila likidazio-aldia)

Laugarren hiruhilekoko autolikidazioa ezin da aurkeztu hiruhileko autolikidazio baten bidez (303 eredua). Emaitza urteko laburpenera eraman behar da (390 eredua) eta urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu.


 
Zer epigrafetan sartzen da merkataritza-lokalen errentamendu-jarduera?
Epigrafea garatzen den enpresa eta lanbide jarduera identifikatzen duen zenbakizko kodea da. Merkataritza lokalen alokairu jardueraren epigrafea hau da:

186120 - Industria-lokalak eta beste alokairu batzuk alokatzea

Epigrafe honi lotutako errentatzaileek BEZa fakturatu eta maizterrari kobratzeko betebeharra dute, baita dagokion autolikidazioa Ogasunean aurkeztekoa ere.

 
Zer da sortutako edo jasanarazitako BEZa?
Sortutako BEZa maizterrei kobratzen zaiena da.

Faktura bat egiterakoan, garrantzitsua da BEZa behar bezala adierazi eta kalkulatzea. Adibidez, maizterrarekin adostutako hilerokoa 1.000 € bada eta kontutan hartuta etxebizitza ez diren higiezinen errentamendu gehienek atxikipena egiteko betebeharra daukatela (%19a 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera), eragiketa hau egingo da:
  • Zerga-oinarria: 1.000 €
  • Sortutako BEZaren kuota = % 21 x 1.000 = +210 €
  • Atxikipena = %19 x 1.000 = -190
  • Kobratu beharrekoa, guztira: 1.020 €
Faktura jaulki ostean, garrantzitsua da ulertzea jasanarazitako BEZa (210 €) ez dela errentatzailearena eta Ogasunean sartu behar dela hiruhileko autolikidazioa aurkeztean (303 eredua).

Jaulkitako faktura ordaindu ez bada, alokairu-kontratuak irauten duen bitartean honi dagokion BEZa aitortzen jarraitu behar da. Gerora, errentariak kreditua kobraezintzat jo eta zerga-oinarria murriztu ahal izango du.

Errentatzaileak errentamenduarekin zerikusia duten beste gastu batzuk (hornidurak, etab.) maizterrari helarazten dizkionean, kontzeptua zehaztuz. fakturan sartu behar dira. Gastu horiek, ezarritako errentarekin batera, zerga-oinarriaren parte dira.

Galdera hauei erantzunez, erraz jakin ahal izango duzu atxikitzeko betebeharra duzun ala ez

 
Nola kalkulatzen da sortutako BEZaren hiruhileko zerga-oinarria?
Zerga-oinarria kontraprestazioaren zenbatekoa da, hau da, BEZaren ehunekoa aplikatuko zaion zenbatekoa.
Normalean, sortutako BEZaren oinarria kalkulatzeko, BEZaren ehunekoa (% 21) alokairu-kontratuan adierazitako errentarekin biderkatuko da.

303 ereduaren hiru hilean behingo aurkezpen telematikoan, sortutako BEZaren hiruhileko zerga-oinarria bakarrik adierazi behar da. Programak, automatikoki, BEZaren zenbatekoa kalkulatuko du.

Adibidea: Ikerrek lokal komertzial bat du errentan, eta hilero faktura bat igortzen dio maizterrari (400 € gehi dagokion BEZaren % 21a). Ez du errentaz bestelako gasturik helarazi.
  • Sortutako BEZaren hiruhileko zerga-oinarria kalkulatzeko, Ikerrek jaulkitako hiru fakturak bilduko ditu, sortutako zenbateko guztien eta jasanarazitako BEZaren kuoten batura eginez.
  • Sortutako BEZaren hiruhilekoko zerga-oinarria; kontraprestazioaren zenbatekoa, alokairuaren hiruhilekoko zenbatekoa BEZa zenbatu gabe da: 400 € x 3 = 1.200 €
  • Sortutako hiruhileko BEZ kuota: 1200 € x %21 = 252 €
Zerga-oinarrian sar al daiteke maizterrari jasanarazitako bestelako gasturik?
Errentatzaileak errentariari helarazten dizkion zabor-gastuak, jabekideen erkidegoko kuota, OHZ, ura eta argia hornitzeagatiko gastuak, tasak... errentamenduaren zerga-oinarriaren parte izango dira.  Berrfakturazioa gertatzen den kasu bat da, prestazio nagusiaren osagarria izango dena eta errentamenduaren zerga-oinarriaren parte izango dena, eta, beraz, azken horri aplikatu beharreko tasa bera aplikatuko zaio.

Jaulkitako fakturan gastuaren kontzeptua eta zenbatekoa adierazi behar dira. BEZik gabeko gastuak ez zaizkio egotziko sortutako zerga-oinarriaren kalkuluari.

Hiru hilean behingo autolikidazioan, bereizita BEZ mota bakoitzeko zerga-oinarria (%0, %4, %10, %21...) adierazi behar da. Programak sortutako zerga-oinarrien batura egingo du, eta jasanarazitako BEZaren hiruhilekoko kuota kalkulatuko du.

Adibidea: Ikerrek merkataritza-lokal bat du errentan, eta hilero faktura bat igortzen dio maizterrari, honako kontzeptu hauekin:
  • Hileko alokairua: 400 € (+ %21eko BEZa).
  • Ur-hornidura: 15 € (+%21eko BEZa). Uraren fakturak jatorrian % 10eko BEZa badu ere, berrfakturazioa denez, errentamenduaren BEZa darama, % 21ekoa.
Ikerrek jaulkitako hiru fakturak bildu eta sortutako zenbateko guztien eta jasanarazitako BEZaren kuoten batura egingo du.
  • Sortutako BEZaren zerga-oinarria (% 21): 415 € x 3 = 1.245 €
  • Sortutako BEZaren kuota (% 21): 87,15 € x 3 = 261,45 €.
Ikerrek, 303 ereduaren hiru hilean behingo aurkezpen telematikoan, sortutako zerga-oinarria adieraziko du BEZ mota bakoitzeko, eta kuota osoaren zenbatekoaren kalkuluekin bat datorrela egiaztatuko du.
Zer da BEZ kengarria edo jasandako BEZa?
BEZ kengarriaren guztiz kontrakoa litzateke. Hau da, errentatzaileak lokalaren alokera jarduera garatzeagatik jasandako gastuetatik berreskura daitekeen BEZaren kuota.

Kenkarirako eskubidea ematen dute, besteak beste: gas, argi, ur, konponketa, aholkularitza, kudeaketa-edo publizitate-gastuek, bai eta errentan hartutako higiezina eta, hala badagokio, harekin batera alokatutako altzariak erosteagatik jasandako BEZaren kuotek ere.
 
Nola kalkulatzen da hiruhileko BEZ kengarriaren kuota?
Besteak beste, alokera jarduerarekin lotutako gasaren, argiaren, uraren, konponketen, aholkularitza gastuen, gestoriaren, erreformen... ondoriozko gastuek kenkari eskubidea sortzen dute. Horretarako, gastua egiaztatzen duten fakturak eta egiaztagiriak eduki behar dira.

Adibidea: Ikerrek lokal bat du errentan, eta hiruhileko honeta honako gastuak jasan izan ditu: 
  • 1.000 €, eta honi dagokion %21 BEZa, lokalaren barruan egindako konponketengatik.
  • 45 €, gehi dagokion BEZaren % 10a, alokairu-jarduerari lotutako ur-horniduragatik.
Ikerrek BEZ kengarriaren kuota osoa kalkulatu behar du. Horretarako, BEZ kengarrien kuoten batura egingo du: 210 € (1.000 € x 0,21) + 4,5€ (45 € x 0,10).

 
Merkataritza-lokal bat alokatuta duen pertsona baten hiru hilean behingo, 303 ereduaren autolikidazioa, nola bete azalduko dizugu. Eredua bete eta aurkezteko, bi bide hauetako edozein erabil dezakezu:

1- EGOITZA ELEKTRONIKOA

  • Activar y Restablecer bak
  • nola aurkeztu 303 eredua egoitza elektroniko bidez
Ebizkaia.eus egoitza elektronikoan sartu behar duzu, eta azalpen-bideoaren argibideekin egin behar duzu izapidea.


2- BILA LAGUNTZA-PROGRAMA

  • Activar y Restablecer bak
  • BILA, DESCARGAR
  • BILA CONFIGURAR
  • BILA DECLARANTE
  • BILA 303
Kanal honek BILA plataforma gailu elektroniko bateragarri batean instalatzea eskatzen du.
Para información llámenos
946 125 500
Para atención presencial 

Nahitaezkoa al da 303 eredua telematikoki aurkeztea?
Bai, izapide hori nahitaez telematikoki egin behar da.

Azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak ezartzen duenez, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, zerga-betebeharrak eta Ogasun eta Finantza Sailarekiko harremanak (jakinarazpenak jasotzea barne) telematikoki egin behar dira.
Nola aurkeztu 303 eredua aitortzailearen ordezkaritzarik gabe?
Aitortzailearen ordezkari ez direnek 303 eredua aurkeztu ahal izango dute egoitza elektronikoaren bidez.
ebizkaia.eus-en bitartez egindako aurkezpenak ez du ordezkaritzarik aitortzen. Beraz, aurkezleak ezingo ditu honi lotutako ondorengo izapiderik egin.
  • Presentar 303 sin Representación
Nola lortu aurkeztutako autolikidazioaren dokumentua?
Aurkezpenaren egiaztagiria honako urrats hauek eginez lor dezakezu:
  1. Sar zaitez www.ebizkaia.eus egoitza elektronikoan eta identifika zaitez zure identifikazio elektronikorako bitartekoarekin.
  2. Sakatu goiko "nire kudeaketak" botoia, "Nire espedienteak" atala eta nahi duzun BEZaren banakako aitorpenaren gainean.
  3. Hautatu «dokumentazioa» erlaitza, «Deskargatu» zutabean, sakatu zerga-aitorpenaren beheko ikono gorria.
Aurkezpena egin ondoren, helbideratzearen banku-kontua alda daiteke?
Bai, banku-kontua alda daiteke. Autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa denean, banku-kontu berria banku-erakunde laguntzaile batena izan behar da.

Hauek dira jarraitu beharreko jarraibideak:
  1. Sar zaitez www.ebizkaia.eus egoitza elektronikoan eta identifika zaitez zure identifikazio elektronikorako bitartekoarekin.
  2. Sakatu goiko "Nire izapideak" botoia,"Nire espedienteak" atala eta nahi duzun BEZaren banakako aitorpenaren gainean.
  3. Pantailaren beheko aldean, "Beste jarduketa elektroniko posible batzuk" aukeren artean, egin klik "Rrdainketa kudeatu" aukeran.
  4. Hautatu zorra eta sakatu beheko botoia: "Ordainketa kudeatu".
  5. Egin klik "Banku-helbideraketa" botoian, aukeratu banku-kontua eta "Onartu" sakatu.
  6. Helbideratzeko aukeren artean ez badago nahi den banku-kontua, kontu berria erregistratu beharko da.
Hurrengo estekaren bidez azalpen-bideora sar zaitezke. Bertan, jarraitu beharreko urratsak adierazten dira.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?