web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zer dira errenta-eratxikitzeko araubideko entitateak (EEAE)?
Sozietate zibilak (nortasun juridikoa izan zein ez), jaraunspen jasogabeak, ondasun-komunitateak eta ZFAOko 34. artikuluko 3. idatz-zatiak aipatzen dituen gainerako entitateak eta, bereziki, atzerrian eratutako entitateak, haien izaera juridikoa eta Espainiako legeen arabera eratu diren errenta-esleipeneko araubideko entitateena berdina edo antzekoa bada.
Errenta-eratxikitzeko araubidean dauden entitateek (EEAE) nola tributatzen dute?
EEAEei dagozkien errentak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideei esleituko zaizkie, jardueraren izaeraren edo jatorri duten iturriaren arabera.

Erakundeak jarduera ekonomiko bat garatzen badu, jarduera horren etekinek kalifikazio bera izango dute jardueran modu pertsonal eta zuzenean esku hartu ohi duten erakundeko bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideentzat.

Erakundeko bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideen esku-hartzea kapital -ekarpenera mugatzen bada, gehienez egotz daitekeen etekina jarritako kapitalaren % 15 izango da.
Nola tributatzen da testamentu-ahalordea baliatzeko zain dauden ekitaldiko jaraunspenak direla eta?
Errentak eratxikitzeko araubidea ezin zaie aplikatu testamentu-ahalordea baliatzeko zain dauden ekitaldiko jarauntsiei.

Gozamendunik izanez gero, errentak gozamendunari esleituko zaizkio, eta, gozamendunik ez badago, jarauntsiak berak tributatzen du.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

Jaso dituzun etekinak, irabaziak edo galerak errenta-esleipneko araubidean dauden erakunde baten bidez sortu badira (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, etab.), hemen adierazi beharko dituzu.

NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?