Atal honetan, jaulkipen-prima banatzetik eta ekarpenak itzulita kapitala murriztetik eratorritako etekinei buruzko datuak sartuko dira, PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 34.e) eta 41.2.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera eragiketa horiengatik zergak ordaindu behar badituzu soilik. (Adibidez, akzioaren eskurapen-balioa zerora murriztu denean antzeko beste eragiketa batzuengatik).
Eragiketa horietakoren bat egin baduzu (adierazpenaren laburpenaren eskuineko aldean), informazio-ohar bat agertuko zaizu, eta gogoraraziko zaizu aitorpenaren zirriborroko datuak osatu behar dituzula PDFan agertzen diren datuekin. Ikusi nire datu fiskalak, zirriborroan datu guztiak jasoko baitira, eragiketaren zenbatekoa izan ezik.