web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea baduzu:
    • Komenigarria da zure ORDEZKARITZA-GAKOA aurkeztea. 
    • Gako hori gabe, banakako aitorpena bakarrik aurkeztu ahal izango duzu. Ezin izango dituzu zure ezkontidearen datuak ikusi, ezta baterako tributazioa aukeratu ere.
Zer informazio behar duzu?

Joan bulegora zirriborroan egin behar dituzun aldaketak egiaztatzen dituzten dokumentuekin, horiek egiaztatu ahal izateko.
Higiezin bat saldu duzu
 
  • Saltzen duzun higiezinaren ESKURAKETAri dagozkion datuak:
    • Titulartasuna, balioa eta eskuratze-data
    • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
    • Erosketa-eskritura eta eskuratze-gastuak, hala nola zergak, erosketa- eta finantzaketa-gastuak, tasazio-gastuak, etab.
GOGOTARU: Ezin duzu aurretiko hitzordu-zerbitzura sartu  higiezina  herentzia edo dohaintza bidez eskuratu baduzu.
  • SALMENTAri buruzko datuak:
    • Saltzen duzun higiezinaren titulartasuna, balioa eta eskualdatze-data.
    • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
    • Salmenta-eskritura, baldin eta zure datu fiskaletan agertzen ez badira salmentaren zenbatekoa eta salmentari buruzko gastuak, alegia, Hiri-lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zerga (udal-gainbalio zaharra), salmenta-komisioa (higiezin-enpresaren faktura konformatua) eta eskualdatutako higiezinaren hipoteka ezeztatzearekin lotutako gastuak.

Informazio gehiago
Akzioak saldu dituzu
  • Akzioen ESKURAKETAri buruzko datuak
    • Eskuratze-datak eta -balioak, titulartasun-ehunekoa
    • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
    • Erakunde gordailuzainaren egiaztagiria, baloreen zenbatekoak, eskuratze-datak eta eskualdatze-datak adierazita.
    • Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren ondoreetarako balioa, dohaintza edo jaraunspen bidez eskuratu baziren.
GOGORATU: Ezin duzu aurretiko hitzordu-zerbitzura sartu 5 eragiketa baino gehiago izan badituzu eta/edo aitorpena dagokion ekitaldian salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa bada. Kanpo geratzen dira, halaber, kriptomonetekin, warrantekin, gerokoekin eta kontratuekin egindako eragiketak.

Eta ezin baduzu tituluen balioa eta data egiaztatu?
  • Aukeran, eskualdatutako balio guztien eskualdatze-balioa ekitaldi bakoitzean 10.000 eurotik beherakoa bada, ondare-irabazia kalkulatzeko % 3ko karga berezia aplikatu ahal izango zaio eskualdatze-balioari (eskuratze-balioa edo haren data adierazi beharrik gabe).
 Akzioen eta beste balio batzuen transmisioari buruzko informazio gehiago
Alokatutako higiezin bat izan duzu
  • Ohiko etxebizitza alokatzea:
    • Alokatzen duzun etxebizitzari buruzko datuak
    • Maizterraren datuak, alokatutako higiezinaren helbidea, alokairuaren urteko zenbatekoa.
    • Datuak egiaztatzeko dokumentazioa, jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu:
    • Hala badagokio, higiezina eskuratzeko inbertitutako besteren kapitalen (maileguak) interesen egiaztagiria baino ez duzu aurkeztu behar.
  • Bestelako higiezinak alokatzea (lokalak, lurrak...):
    • Alokatzen dituzun beste higiezin batzuei buruzko datuak (lokalak, udarako edo sasoirako etxebizitzak, lursailak, etab.)
    • Maizterraren datuak, alokatutako higiezinaren helbidea, alokairuaren urteko zenbatekoa, gastu kengarriak, alokairu-beherapenak.
    • Datuak egiaztatzeko dokumentazioa, jasota ez badaude edo aldatu nahi ez badituzu:
      • Errendimendua lortzeko beharrezkoak diren gastuak, hala nola OHZren kuota, lokalaren aseguruaren primak, higiezinaren erosketa finantzatzeko eskatutako maileguaren interesak, errentan hartutako higiezinak birgaitzeko edo hobetzeko obren fakturak, amortizazio-gastua kalkulatzeko erosketa-kostua egiaztatzen duen eskritura edo agiria, alokairua jaisteko akordioa (hala badagokio).
      • Gastuak, oro har, kengarriak dira soilik higiezina errentan dagoen neurrian (adibidez: hiru hilabete errentan emanda, hiru hilabeteko interesak onartuko lirateke).
GOGORATU: Ezin duzu aurretiazko hitzorduaren zerbitzura sartu errentamenduan 2 higiezin baino gehiago badituzu edo errentamendu turistikoak badira.

Informazio osoa
 
Laneko atzerapenak edo ez-ordaintzeak
Ez ordaintzeak
  • Zor diren zenbatekoengatik enpresari egindako erreklamazio judizialak, nominak, ordaindu ez diren zenbatekoak aitortzen dituen enpresaren idazkia.
Epai judizial bidez aitortutako atzerapenak
  • Jasotako zenbatekoen egiaztagiria.
  • Diru-sarrera horiek jasotzeko eskubidea aitortzen duen epai judiziala.
Soldatak Bermatzeko Funtsaren (FOGASA) atzerapenak kobratzea
  • Zor diren zenbatekoak aitortzeko ebazpen judiziala, FOGASAren erantzukizun subsidiarioa jasotzen duena.
  • FOGASAren espedientea, zenbatekoak jasotzeko eskubidea aitortzen duena.
Diruzaintzarik ezagatik kobratu ez ziren atzerapenak kobratzea
  • 10T (urtean egotzitakoa) edo enpresaren idazki bat, ekitaldiz ekitaldi zenbatekoak banakatzen dituena.
  • Aurreko urteetako atzerapen batzuk kobratzeko eskubidea aitorpena dagokion ekitaldian aitortzen duen agiria. 
  • Kobratutako zenbatekoak zein ekitaldiri dagozkion egiaztatzen duten agiriak: 10T (urtean egotzitakoa) edo enpresaren idazki bat, ekitaldiz ekitaldi zenbatekoak banakatzen dituena.
Informazio osoa
Ekitaldian etxebizitza erostea
  • Eskuratzen duzun etxebizitzari buruzko datuak
    • Zenbaki finkoa, eskuratze-data, % titulartasuna, eskuratze-balioa, maileguaren nominala, emakida-data, nominalari dagozkion zenbatekoak eta ekitaldian ordaindutako interesak eta amortizazioa.
  • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
    • Erosketa eskritura publikoa
    • Notario-gastuak, erosketan ordaindutako zergak (BEZ edo OE eta EJDZ) eta etxebizitzaren erregistro-gastuak. Datu horiek notaritzaren fakturan (edo fakturetan) agertzen dira normalean (azken faktura aurkeztu, ez hasierako funts-hornidura).
    • Etxebizitza eskuratzeak edo finantzatzeak berekin dakartzan gainerako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa, hala nola mailegua irekitzeko komisioa, tasazioa, etab.).

Etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkariari buruzko informazio gehiago
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?