Atal honetan, aurreko lau ekitaldietako aurrezkiaren oinarriaren eta oinarri orokorraren ondare-galerak konpentsatu ahal izango dituzu:
- Aurrezkiaren oinarriaren ondare-irabaziak edo galerak dira higiezinak, akzioak edo partaidetzak eskualdatzetik, inbertsio-funtsen itzulketetatik, harpidetza-eskubideetatik, kriptomonedetatik eta, oro har, ondare-elementuen eskualdatzetik eratorritako errenta guztiak.
- Gainera, aukera izango duzu ekitaldiko aurrezki-oinarriaren irabaziak aurreko lau ekitaldietako AFS-Preferenteetatik (mendeko finantza-ekarpenak) datozen aurrezki-oinarriaren etekinekin konpentsatzeko.
- Oinarri orokorraren barruan sartzen dira aurrezkiaren errentatzat hartzen ez diren ondare-irabaziak edo galerak. Hau da, ondare-elementuak eskualdatzetik eratortzen ez direnak.