web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Errentariak ordaindutako alokairuaren % 19 atxiki behar du, honako kasu hauetan izan ezik::
  • Errentatzaileak egiaztatu beharko du alokatuta dituen higiezinen katastro-balioen batura 601.010 eurotik gorakoa dela. (epigrafe bakoitzean: 861.1 Etxebizitza-alokairua eta 861.2 Lokalen alokairua)
  • edo enpresek beren enplegatuentzat etxebizitza alokatzen dutenean.
Higiezinen errentamendu-fakturaren adibidea
Pertsona batek 2022ko urtarrilaren 1etik 4 etxebizitza ditu alokairuan emanak, horietarik 3 pertsona fisikoei, beraien ohiko egoitza izate aldera, eta laugarrena, berriz, abokatu bati, lanbide-bulego izateko xedez (Bilboko Kaputxinoen bidekoa, alegia).
Etxebizitza horien guztien katastroko balioen zenbatekoa, guztira, 234.117,85 eurokoa da.
Etxebizitza bakoitzari hilero dagokion alokairua 1000 eurokoa da; horretaz gainera, errentari bakoitzak 100 euro ordaindu behar ditu erkidego gastuengatik.
Kaputxinoen bideko higiezin alokatuak 21 euro ordaindu ditu jasandako BEZ gisa, higiezin horretan egin diren gastuengatik

Jarduera baterako erabili den etxebizitzaren alokairuak bakarrik sortzen du BEZa..  
Atxikipena jarduera batera bideratutako higiezinari baino ez zaio egin behar, eta atxikipenaren oinarria 1.100 €izango da. (1.000 errentamendutik eta 100 errentariari jasanarazitako gastuetatik).

Faktura zk 1 - 2022

 
Errentatzailea

 
Izena :          ALDAITURRIAGA  ZUBIMENDI JON   
IFZ/IFK:            12345678Z       
Helbidea:         GERNIKAKO ARBOLA 5 2      Hiria: BASAURI        Probintzia:  BIZKAIA              PK:  48970    
Errentaria
Izena :                   ALFREDO LOPEZ IZAGIRRE 
IFZ/IFK:                 11111111H                                                                                    
Helbidea:               GRAN VIA Nº 100      Hiria:   BILBAO                        Probintzia:  BIZKAIA               PK: 48011    
 
Alokairu-aldia: 2022ko urtarrilaren 1etik 31ra arte  
Alokairuaren Zenbatekoa 1.000 €
Maizterraren konturako gastuak 100 €
GUZTIRAKO PARTZIALA  1.100 €
+ %21 BEZ-a 231 €
- %19 PEFZ 209 €
GUZTIRA sartu beharrekoa 1.122


Ordain bidea:
  • Helbideratzea: Kontu zk
  • Esku dirutan edo txeke bidez

Data eta sinadura
 

Adibidea PDF-n

Atxikipena hiru hilean behin sartu beharko daDebe ingresar la retención trimestralmente (Enpresa handia bada, hilero aurkeztu beharko luke) 115 ereduaren bidez Gainera, urteko laburpena aurkeztu beharko du 180 ereduaren bidez.
Egindako atxikipenen egiaztagiria egiteko, erabili 10 i eredua.

Ereduen adibideak

 





 
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?