web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Ondorengo ataletan, ondare-aldaketen eta egintza juridiko dokumentatuen zergari buruzko galdera ohikoenak kontsultatu ahal izango dituzu.

Higiezinen eskualdaketa

600 eredua: Etxebizitzak ez diren higiezinak (lokalak, garaje solteak, trasteleku solteak, lursailak, etab). KOEren mendekoak.KOEren mendekoa
KOEren mendekoak

Eragiketaren deskribapena

Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
  1. Etxebizitza ez diren higiezinak (T01),
  2. Lursailak (T26)
    • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
    • Eskualdatzailea: saltzailea.
    • Zerga oinarria: gutxieneko balio egozgarria hautazkoa da. Lursailak badira (T26), ez dute zk. finkorik edukiko eta, beraz, ez dute edukiko gutxieneko balio egozgarririk. Horrenbestez, erosketa prezioaren %100ean zergapetu beharko dira.
    • Zerga tasa: %7.
    • 2. orria:
    • Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Landa finkak badira poligonoa, partzela eta udalerria zehaztu.
    • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua.
Eredu 600: Etxebizitzak ez diren higiezinak (lokalak, garaje solteak, trasteleku solteak, lursailak, etab). BEZen mendekoak.

Eragiketaren deskribapena

Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

BEZen mendeko higiezinak (N01), BEZen mendeko lursailak (N34)

  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (BEZen mendeko eragiketa delako)
  • Zerga tasa: %0,5.
  • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Landa finkak badira poligonoa, partzela eta udalerria zehaztu.
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua
600 eredua: Etxebizitzaren (eta bere eranskinen)

Ondare Eskualdaketa Onerosoei lotutako Eragiketa

Eragiketaren deskribapena

Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

Kodeak:

  • Etxebizitzaren eskualdaketa (T27)
  • Eraikitako azalera 120 m2 baino txikiagoa (T28)
  • Ohizko Etxebizitza familia ugaritsuari eskualdatzea (T29)

Subjektu pasiboa: eskuratzailea.

Eskualdatzailea: saltzailea.

ZO: gutxieneko balio egozgarria –GBE– hautazkoa (ikusi GBEari buruzko fitxategia)

Zerga tasa:

  • %4. Etxebizitza oro har (T27).
  • %2,5 Tasa murriztua honako kasu hauetan:
    • Familia ugarien titularrak.(T29)
    • 120 metro koadrotik beherako azalera eraikia duten etxebizitzak.(T28)
    • %2,5eko tasa aplikatzeko, baldintza hauetakoren bat bete beharko da:
      • Ohiko etxebizitza, Familia Ugariaren (T29) titularra den eskuratzailea denean.
      • 120 m2-tik beherako eraikitako azalera duen ohiko etxebizitza (T28).
        • 120 metro koadrotik beherako azalera eraikia eta partzelaren azalera, eraikuntzak okupatutakoa barne, 300 metro koadrotik beherakoa duten familia bakarreko etxebizitzen eskualdaketa, erosleen kopurua edozein dela ere.
        • Familia bakarreko etxebizitzatzat hartuko da sarrera independentea, isolatua, binakakoa, atxikia edo ilaran dagoena. Azalera eraikitzat hartuko da abenduaren 3ko 163/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako hiri-ondasun higiezinak zerga-ondorioetarako baloratzeko arau teknikoen 5. arauaren 3. zenbakian ezarritakoa. Idatz-zati honetan aurreikusitako ondorioetarako, negozio-lokalak ez dira etxebizitzen eranskintzat hartuko, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu. (T28).
  • * Bi kasuetan,% 2,5eko zerga ordaintzeko baldintzak:
    • Higiezinaren xedea ohiko etxebizitza izatea (PFEZaren irizpideak bete behar dira; beraz, arau orokorra da 12 hilabeteko epean etxebizitzan bizitzen hastea eta gutxienez 3 urtez bertan bizitzea).
    • Eroslea ezin da % 25etik gorako beste etxebizitza baten jabe izan, erositako etxebizitza dagoen udalerrian. Aurreko etxebizitza ohiko etxebizitza berria erosi eta 2 urte baino lehen saltzen badu, betekizuna betetzat joko da.
  • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Inprimakineko landa finken zatian soilik adierazi udalerria
  • Dokumentazioa: (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua.

600 eredua: Etxebizitzaren (eta bere eranskinen) eskualdaketa, BEZen mende

BEZari lotutako eragiketa

Eragiketaren deskribapena

 Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

BEZen mende dauden higiezinak (N01)
  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa, BEZ gabe.
  • Tasa: % 0,5. Salbuetsita (E50) 2010/07/01etik
  • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Inprimakineko landa finken zatian soilik adierazi udalerria.
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua.
Ondare Eskualdaketak eta egintza juridiko dokumentatuak: Arrendamenduaren kasuak

25.04.23tik aurrera, erabilera egonkor eta iraunkorrerako etxebizitza-errentamenduetarako zergaren salbuespena ezartzen da (Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluak aipatzen dituen etxebizitzak).

Arrendamendua:

BEZen mende dauden eta salbuetsita ez dauden etxebizitzena. Hau da, etxebizitzen lehenbiziko ematea diren etxebizitzena, normalean sustatzaileak errentatzen dituenak.
  1. Errentatzea BEZen mende geratzen da, etxebizitza erabilerarako errentamendua denean ere (BEZaren 20.23.b), d ) art.)
  2. Erosteko aukera, BEZen mende.
  3. EJDen %0,5ari lotuta geratuko da baldintza hauek betetzen baditu:
    1. Eskritura publikoa.
    2. Eduki ekonomikoa edo baloragarria.
    3. Jabetza Erregistroan, Merkataritza Erregistroan, Kooperatiben Erregistroan eta Ondasun Higikorren Erregistroan inskribatu ahal bada.
    4. KOEren edo SEen mende ez egotea, ezta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren mende ere.
Lehenengo puntua betetzen ez duten etxebizitzek:

Errentamendua: KOEren mendekoa

  • Subjektu pasiboa: errentaria.
  • Zerga oinarria: hileko batez besteko errenta.
  • Kuota: 1/2011 Foru Arauaren 14. artikuluko eskala aplikatuz.

Adibidea: 2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 100 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 200 eurokoa.

Erosteko aukera: KOEren mendekoa

  • Subjektu pasiboa: errentaria.
  • Zerga oinarria: bietan handiena, aukerarako itundutako prezioa, edo ondasunaren balio egiaztatuaren %5.
  • Tasa: ondasunari dagokiona.
  • 4/2012 Jarraibidea (112 KB)
Lokala (errentamendu EZ finantzarioa).

Errentamendua zein erosteko aukera zergapetuak dira eta ez dira salbuetsi gabeak BEZari dagokionez. Beraz, Egintza Juridiko Dokumentatuen zerga ordainduko behar dute eskritura publikoan dokumentatzen badira.

  • Errentamendua dela-eta, Egintza Juridiko Dokumentatuen zerga ordaindu behar da (hileko batez besteko errentaren gaineko % 0,5), eratzen denean.
  • Erosteko aukera dela-eta ere % 0,5 ordaindu behar da; portzentaje hori bi hauen arteko handienari aplikatuko zaio: erosteko aukera edo (ezaguna bada) lokalaren prezioaren % 5.
600 eredua: Etxebizitzaren errentamendua adibide batekin

(25.04.23tik aurrera, erabilera egonkor eta iraunkorrerako etxebizitza-errentamenduetarako zergaren salbuespena ezartzen da (Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluak aipatzen dituen etxebizitzak))

Eragiketaren deskribapena

Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

  1. Etxebizitza errentan hartzea, ondare-eskualdaketa onerosoei lotuta (T23 kodea).
  2. Etxebizitzaren errentamendua BEZari lotuta (N33 kodea).

Bi kasuetan:

  • Subjektu pasiboa: errentaria.
  • Eskualdatzailea: errentatzailea.
  • Zerga oinarria: Hileko batez besteko errenta. 
  • Tasa: 
    • KOEren mende: 14. artikuluko taulak (hileko batez besteko errentaren arabera)
    • BEZen mende: %0,5.
  • Errentamendurako eta erosteko aukerarako dokumentazio komuna: alokairu kontratua (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.

1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa. 14. artikulua.
Errentamenduetarako tarifa. Finken errentamenduak eratzen direnean, zerga eskudirutan ordainduko da, eskala honen arabera:

Errentamenduetarako tarifa
Tartea Kuota
0,00 - 300,00 43,25
300,01 - 900,00 130,00
900,01 - Hortik gora
1,50 10 euros edo zatikiko

Adibidea:

2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 100 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 200 eurokoa.

  • Batez besteko errenta = [(100 x 12) + (200 x 12)] / 24= 150 euro.
  • Zerga-oinarria: 150 euro.
  • Kuota: 43,25 euro. 1/2011 Foru Arauaren 14. artikuluko eskala aplikatuta.

Ondasun higigarriak

600 eredua: Ontzia

Ondare Eskualdaketa Onerosoei lotutako Eragiketa: egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta)

Eragiketaren deskribapena:

  • Ondasun higikorren eskualdaketa (T20)
  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (administrazioak egiaztatu ahal du)
  • Tasa: %4.
  • Dokumentazioa: salerosketa kontratua eta ontziaren dokumentazioa .
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik .
600 eredua: Karabanak eta atoiak

Honelako eskualdaketak Eskualdaketa Atalak kudeatzen ditu (ez Ibilgailuen Atalak). Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga likidatu behar da 600 eredua aurkeztuta

Ondasun higikorren eskualdaketa (T20)

  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (administrazioak egiaztatu ahal du)
  • Tasa: Salerosketa kontratuan ezarritako prezioaren %4
  • Dokumentazioa:
    • Salerosketa kontratua (jatorrizkoak eta fotokopiak).
    • Ibilgailuaren dokumentazioa (jatorrizkoak eta fotokopiak): zirkulazio baimena, IAT txartela“ibilgailuaren” dokumentazioa.
    • Eroslearen eta saltzailearen NANen fotokopiak.
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Mailegua

Nola aurkeztu egoitza elektroniko bidez partikularren arteko mailegu baten 600 eredua?: azalpen-bideoak.

Hurrengo estekan, partikularren arteko mailegu baten 600 eredua nola aurkeztu azaltzen duten laguntza bideoak aurkituko dituzu.

Honako hauei buruzko bideoak aurkituko dituzu:

  • Nola aktibatu nire BAK?
  • Nola deskargatu eta bete partikularren arteko maileguari dagokion 600 zerga-eredua?
  • Nola aurkeztu egoitza elektroniko bidez partikularren arteko mailegu bat (600 eredua)?

Azalpen-bideoak

Inprimatzeko eskuorria

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?