web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nork aurkeztu behar du zerga?
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga aurkeztu eta ordaindu behar dute:
  •  Ohiko bizilekua Espainian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua Bizkaian bazuen.
  •  Ohiko bizilekua Bizkaian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua atzerrian bazuen.
  • Ohiko bizilekua atzerrian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua edozein zuela ere, Espainiako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubideen eskuraketetan, baldin eta ondasun-eskubideon balio handiena Euskadin badago eta baldin eta ondasun eta eskubide horietatik Bizkaian kokatuta daudenen, bertan erabil daitezkeenen edo bete beharrekoak direnen balioa handiagoa bada ondasun-eskubideok beste bi lurralde historikoetan duten balioa baino.
Zer ondasun sartu behar dira?
Aitortu beharreko ondasunak zergadunaren bizilekuaren araberakoak izango dira:
  • Zergadunaren egoitza Espainian badago: Hildakoaren ondasun guztiak, dauden lekuan daudela, salbu eta BGAEetan, pentsio-planetan eta abarretan finkatutako eskubideak.
  • Zergadunaren egoitza atzerrian badago: Espainiako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubide guztiak, haien izaera edozein dela ere.
Ondasunen eta eskubideen balorazioa
Balio erreala (merkatuko balio normala) sortzapen-datan (heriotza-data, salbuespenak salbuespentestamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)

Ondasunen eta eskubideen balio esleitua, gutxienez, hiri-ondasun higiezinei esleitu beharreko gutxieneko balioa izango da, edo taula ofizialetan ezarritako garraiobideen balioena.

4/2015 FAko 20. Art., Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzkoa
 
Murrizketa ohikoenak
  • Ahaidetasun-mailaren araberako murrizketak: 2/2003 Legearen arabera eratutako ondorengoak, aurrekoak, ezkontideak edo izatezko bikotekideak):  400.000€ jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzeko.
  • Desgaitasuna: eskuratzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan desgaitasunagatiko kenkarirako eskubidea duen pertsona bat denean, 100.000€-ko murrizketa gehigarria aplikatuko da.
  • Bizikidetza:  Ohiko etxebizitza erostean, eskuratzailea hildakoarekin bizi izan bada hil aurreko 2 urteetan: haren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, gehienez ere 215.000€.
  • Nekazaritza, eskualdatzea:
    • Nekazaritzako ustiategi osoa (%90, %100ean) edo ustiategiaren zati bat edo landa-finka (%75-85): nekazaritzako ustiategiaren beste titular bati, eskritura publikoaren bidez.
    • Landa-lurra (%50): muga bakar baten pean nekazaritza-ustiategi baten azaleraren %50 osatzeko, gutxienez, eskritura publikoan jasota, eta eskritura horretan adierazi beharko da finka zatiezina dela 5 urtez.
    • Baso-azalerak:  Natura-intereseko babes-planak (%90), basoa antolatzeko planak edo basoa kudeatzeko eta hobetzeko plan teknikoak (%75) eta lurraren baso-izaera aldatzen ez den eta eskualdatzeko edo lagatzeko eragozpenik ez duten gainerako baso-azalerak (%50).
4/2015 FAko 42,43 eta 44. Art., Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzkoa
 
Kuota eta tarifak
Murrizketak aplikatu ondoren, oinarri likidagarria 0 baino handiagoa denean, sartu beharreko kuota kalkulatu behar da. Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari ahaidetasun-mailaren arabera dagokion tasa edo tarifa aplikatuko zaio.
  • Odolkidetasunagatik edo adopzioagatik zuzeneko lerroko ahaidetasuna: %1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.
  • Gainerako ahaidetasunei honako hau aplikatuko zaie:
    • I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aurrekoak eta ondorengoak, neba-arrebak, odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, odol-ahaidetasunezko ilobak, aitaginarreba-amaginarrebak, suhiak eta errainak, etab.)

    • edo II. tarifa (ezezagunak eta lehengusu-lehengusinak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.)

Eredua bete
Esteka honetatik 650 eredua deskargatu ahal izango duzu. Dokumentua zure gailu elektronikoan deskargatzea eta PDF fitxategien editore baten bidez betetzea gomendatzen dizugu.
Beste erakunde batzuetan eskatu beharreko ziurtagiriak
Eredua bete aurretik, honako ziurtagiri hauek eskatzea gomendatzen da:

Eredua betetzeko laguntzarik behar duzu?

Aukeratu izapide mota eta modu errazean azalduko dizugu nola bete 650 eredua.
Para información llámenos
946 125 500
Para atención presencial 

Epea
Urte 1, sortzapen-datatik aurrera (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)
Aurkeztu behar den dokumentazioa
Orokorra:
  • Hildakoaren eta jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NANa.
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken Nahien Erregistroaren ziurtagiria. 
  • Jatorrizko testamentua eta kopia. Testamenturik egin gabe hil bada, notarioaren nabaritasun-akta edo jaraunsleak deklaratzeko auto judiziala.
  • Hildakoaren egoitza-ziurtagiria, hil aurreko 5 urteei dagokiena.
  • Murrizketak egiaztatzeko agiriak: Familia liburua, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria...
Higiezinak:
  • Eskrituren eta OHZren azken ordainagiriaren jatorrizkoak eta kopiak.
Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, burtsan kotizatzen duten akzioak:
  • Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, sortzapen-egunean duten balorazioarekin.
Ibilgailuak:
  • Zirkulazio-baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.
Beste batzuk:
  • Gainerako ondasunen edo eskubideen frogagiriak.
Aurkezteko moduak eta tokia

Aurkezpena honela egin daiteke:

Telematikoa:
  • Notario-agiri baten babesa duten autolikidazioen notariotzak.
  • Egoitza elektronikoa sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioetarako, baldin eta zerga-egitatea egin izana egiaztatzen duen notario-agiri baten babesa badute (jarauntsia adjudikatzeko eskritura, EZ testamentua).
     
Aurrez aurre (hitzordua eskatuta soilik):  Autolikidazioak eta aitorpenak, honako aurkezpen lekuetan:
  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan.
  • Basauri, Getxo eta Mungiako bulego deszentralizatuetan (sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioak).
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?