web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Errentariarekin adostu dut alokairuaren beherapena zenbait hilabetez. Ba al dut zerga-onurarik?
  • 2021eko ekitaldirako bakarrik, alokairu-prezioa jaistea adostu duten jarduera ekonomikoko edozein sektoretara bideratutako higiezin baten errentatzaileek gastu kengarri gisa sartu ahal izango dute alokairuaren beherapenaren zenbatekoa, eta horrek ezin izango du ekarri errendimendua negatiboa izatea.
  • Errentamenduaren diru-sarrerek ezin badute alokairuaren beherapen osoa bereganatu, gastu gisa aplikatu gabeko alokairuaren beherapenaren zenbatekoari % 15eko kenkaria aplikatuko zaio kuotan. 
  • Kuota osoa nahikoa ez izateagatik kendu ez diren zenbatekoak hurrengo urtean amaitzen den zergaldiaren aitorpenean aplikatu ahal izango dira.
  • Alokairuaren beherapenak bete behar dituen baldintzak:
    • Errentamendu-kontratuak: negozio-lokalak eta pabiloiak, jarduera ekonomikoak egiten diren etxebizitzak, industria – negozio-errentamenduak –.   
      • Beherapena bi alderdiek adostu behar dute, beren borondatez, 2020ko martxoaren 14tik aurrera.
      • Beherapenaren gutxieneko iraupena: 3 hilabete 2021. urtean, eta ez konpentsatzea edo berreskuratzea geroago.
      • Hori aplikatzea aitorpena aurkeztearekin batera baliatu beharreko aukera bat da, eta ezingo da aldatu behin borondatezko deklarazio-epea amaituta.
         
    • Ez da aplikagarria pertsona edo erakunde errentariak errentatzailearekin lotuta daudenean honako egoera hauetakoren batean:
      • Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 42.3 artikuluaren ildotik.
      • Ahaidetasun-loturaren bat badute, ezkontidea edo izatezko bikotekidea barne, zuzenean edo zeharka, odolkidetasunez, ezkontzaz edo izatezko bikotea eratzearen ondorioz, hirugarren gradura arte, hori barne.
  • 4/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, maiatzaren 5ekoa, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ostean ekonomia suspertzeko koiunturazko tributu-neurriei buruzkoa.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

"Aurreko ekitaldietako ordaintzeke dauden zenbatekoak - Alokairuaren beherapena - Aplikatzeke dagoen kenkaria" atalean, 2021eko ekitaldian aplikatu ez ziren zenbatekoak sartzen dira, kuota osoa nahikoa ez zelako. Zenbateko horiek 2021ean sortu ziren, alokairuaren beherapenaren zenbatekoari % 15eko kenkaria aplikatzean (ez zen gastu kengarri gisa sartu, higiezinen kapital negatiboaren errendimendua lortzeagatik).

4/2021 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, martxoaren 23koa, COVID-19ari loturik dauden eta jarduera ekonomikoari berriro ekiten laguntzeko diren aparteko neurri osagarriei buruzkoa.

 

Beharrezko informazioa:

Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu beharko dituzu horretarako eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, geroago, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?