

Konpentsazioa izateko, Batuz sistemaren betebeharrak bete beharko dira, jakinarazpenaren ondorioen datatik aurrera.
2024ko urtarrilaren 1a baino lehen borondatezko aplikazioa aukeratu duten zergadunek 2024. eta, hala badagokio, 2025. urteetan aplikatu ahal izango dute konpentsazioa, Batuz-i atxikitzeko derrigortasun-dataren arabera, beste eskaera berri bat egin beharrik gabe.
2024. eta, hala badagokio, 2025. urteetan aplikatuko den ehunekoa 100eko 10ekoa izango da, 2022. eta 2023. urteetan, borondatezko aplikazioaren eskaera-dataren arabera ezartzen zen konpentsazio-ehunekoa alde batera utzita.
Adibidea:
2024/07/1ean Batuz-i atxikitzeko derrigortasun-data duen pertsona fisiko edo juridikoa, eta borondatezko aplikazioaren aukera 2022/01/01ean gauzatu zuena.
PFEZ /IS-en konpentsazio ehunekoa :
| Betebeharraren data | 2024ko konpentsazioa | 2025ko konpentsazioa |
|---|---|---|
| 2024/07/01 | 10% | EZ |
| 2025/01/01 | 10% | EZ |
| 2025/07/01 | 10% | 10% |
| 2026/01/01 | 10% | 10% |
| Betebeharraren data | 2024ko konpentsazioa | 2025ko konpentsazioa |
|---|---|---|
| 2025/01/01 | 10% | EZ |
| 2025/07/01 | 10% | 10% |
| 2026/01/01 | 10% | 10% |
| Betebeharraren data | 2024ko konpentsazioa | 2025ko konpentsazioa |
|---|---|---|
| 2025/07/01 | EZ | 10% |
| 2026/01/01 | EZ | 10% |
| Betebeharraren data | 2024ko konpentsazioa | 2025ko konpentsazioa |
|---|---|---|
| 2026/01/01 | EZ | 10% |
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?