2024ko urtarrilaren 1a baino lehen borondatezko aplikazioa aukeratu duten zergadunek 2024. eta, hala badagokio, 2025. urteetan aplikatu ahal izango dute konpentsazioa, Batuz-i atxikitzeko derrigortasun-dataren arabera, beste eskaera berri bat egin beharrik gabe.
2024. eta, hala badagokio, 2025. urteetan aplikatuko den ehunekoa 100eko 10ekoa izango da, 2022. eta 2023. urteetan, borondatezko aplikazioaren eskaera-dataren arabera ezartzen zen konpentsazio-ehunekoa alde batera utzita.
Adibidea:
2024/07/1ean Batuz-i atxikitzeko derrigortasun-data duen pertsona fisiko edo juridikoa, eta borondatezko aplikazioaren aukera 2022/01/01ean gauzatu zuena.
PFEZ /IS-en konpentsazio ehunekoa :
- 2022 eta 2023an, %15a izan zen.
- 2024an %10a izango da.
Kasu horretan, 2024an eta 2025ean % 10eko konpentsazioa aplikatu ahal izango dut, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen atxiki nintzelako (derrigortasun-data baino gutxienez 6 hilabete lehenago).
2026an jada ez da konpentsaziorik egongo, Batuzi atxikita egon behar baitut nahitaez.