web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

BATUZ kenkaria

Zein zergadunek aplika dezakete Batuz kenkaria?

Batuz kenkaria aplika dezakete:

  • Jarduera ekonomiko bat garatzen duten zergadun pertsona fisikoak.
  • Pertsona juridikoak eta sozietateen gaineko zerga (SZ) ordaintzen duten gainerako erakundea.
* Bereziki eta salbuespenez, ondare-sozietatetzat hartzen diren SZko zergadunek aplika dezakete kenkari hori.
  • Establezimendu iraunkor bidez jarduten duten zergadun ez-egoiliarrek.
Zein da Batuz ezartzeagatiko kenkari fiskala?

2020tik 2025era bitartean,  % 30eko kenkari iragankor bat ezarri da PFEZaren, establezimendu iraunkorretako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren edo sozietateen gaineko zergaren kuotan, Batuz ezartzearekin zerikusia duten gastu edo inbertsio hauetan:

  • Ekipoak eta terminalak erostea, dagozkien softwarea eta periferikoak barne, bai eta horien ezarpena eta instalazioa ere. (Adibidez: fakturatzeko ordenagailuak, tabletak edo mugikorrak; QR kodea inprimatzeko inprimagailuak, STak).
  • Beharrezko sinadura elektronikoko softwarea eskuratzea, eta ezartzea eta instalatzea..
Batuz kenkaria baldintzatuta dago 2020tik 2025era bitartean zergadunak bere borondatez TicketBAI fakturak jaulkitzearekin?
Ez. Batuz kenkariaren oinarria zergadunak 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan Batuz sistema betetzeko egin dituen inbertsioak eta gastuak dira, alde batera utzita zergadun horrek 2020tik 2025era bitartean TicketBAI software bermatzailearekin borondatez jaulkitzen dituen edo ez.
Bateragarria al da borondatezko aplikazioagatiko konpentsazioa Batuz kenkariarekin?
Bai. Borondatezko aplikazioagatiko konpentsazioa bateragarria da kuota osoan % 30eko Batuz kenkariarekin.
Zein gastu eta inbertsiok sustatzen du kenkaria?
  • Kenkariak 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan Batuz sistema ezarri ahal izateko egindako jarduketei dagozkien gastuak eta inbertsioak barne hartzen ditu, hau da, zergadunak Batuzen behin betiko ezarpen-datatik aurrera sistema bete ahal izateko beharrezkoak diren softwarea eta ekipo informatikoak eskuratzeko prozesu baten barruan.
  • Softwarearen esparruan, prozesu hori izan daiteke lehendik dagoen sistema informatikoa egokitzea, eguneratzea edo sistema informatiko berri bat ezartzea, Batuz proiektuaren betebeharrak bete ahal izateko.
  • Kenkariaren oinarria Batuz proiektuarekin lotuta egokitu, garatu edo eguneratu diren sistema informatikoko moduluen kostuaren arabera zehaztuko da (proiektu horrek, funtsean, fakturazio-sistemari eta enpresa baten kontabilitatea eramateari eragiten die), eta ez beste gai batzuen arabera (esaterako, langileen kudeaketa, biltegiaren kontrola, kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, etab.).
  • Kenkaria justifikatzeko, kasu bakoitzerako egokia den froga-dokumentazioa aurkeztu beharko da, hala nola ekipo informatikoen erosketa-fakturak edo softwarerako erosketa- edo harpidetza-fakturak, enpresa informatikoak egindako kostuaren balorazioa, jasotako faktura Batuz proiektuak eskatutakoa baino irismen handiagokoa denean, zergadunak berak kostuaren balorazioa, garapena barnetik egiten denean eta hirugarrenekin kontratatzen ez denean, besteak beste.
Batuz kenkaria bateragarria al da gastu eta inbertsio berberengatik dirulaguntzak jasotzearekin?
Bai. Hala ere, Batuz kenkariaren oinarria kalkulatzeko, kenkarirako eskubidea ematen duten inbertsioak eta gastuak egiteko jasotako dirulaguntzei 100en eta kenkari hori aplikatzen duen erakundeari aplikatu beharreko karga-tasaren arteko diferentziatik ateratzen den ehunekoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa deskontatu beharko da.
Adibidez:

Enpresak 1.000 euroko software bat erosi du Batuz ezartzeko, eta 500 euroko dirulaguntza jaso du hura erosteko. Erakunde horri aplikatu beharreko karga-tasa % 24koa da.
Erakunde horri aplikatu beharreko karga-tasa % 24 bada, 100-24 arteko aldea % 76 da; beraz, kenketa-oinarria kalkulatzeko, % 76 x 500 = 380 euro deskontatu beharko dira.
Beraz, kenkariaren oinarria 1000-380 = 620 €izango da.
Ondorioz, oinarriaren gaineko kenketa % 30ekoa bada, zenbatekoa 620 x % 30 = 186 eurokoa izango da.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?