web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
​​​​​​​Alda al daitezke TicketBAI sistemaren bidez jaulkitako faktura baten datuak?
Faktura ezin da aldatu aurretik TicketBAI fitxategi berri bat sortu gabe. 
Kasuen arabera, faktura berria faktura zuzentzailea izan daiteke, edo faktura berria izan daiteke aurreko faktura baliogabetu ondoren; kasu horretan aldez aurretik baliogabetzeko TicketBAI fitxategi bat sortu beharko da.
Baliogabetu al daiteke TicketBAI sistemak jaulkitako faktura bat?
Bai. 
  • Egoera batzuetan, indarrean dagoen araudiaren arabera, faktura zuzentzaileak egin behar dira, eta faktura horietan beharrezkoa da jaulkitako fakturari baja ematea edo baliogabetzea eta, hala badagokio, egindako eragiketa behar bezala jasotzen duen faktura berri bat egitea: adibidez, faktura bat oker egiten denean inoiz gauzatu eta egin ez den eragiketa batengatik, eta faktura hori baliogabetzea bidezkoa denean.
  • Kasu horretan, egin ez den eragiketaren faktura baliogabetzeko, baliogabetzeko TicketBAI fitxategia erabili beharko da. Hori dela eta, baliogabetzeko TicketBAI fitxategian igorlea eta seriea, eta baliogabetutako fakturaren zenbakia eta jaulkipen-data baino ez dituzu identifikatu beharko.
Zertan bereizten da faktura zuzentzaile bat deuseztatzeko TicketBAI fitxategitik?
TicketBAI sisteman bi egoera bereizten dira:

Faktura zuzentzaileak.

  • Fakturan errore material bat gertatu denean (fakturazio erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatutako baldintzaren bat betetzen ez denean), zuzenbidean oinarritutako errore bat, jasanarazitako kuotaren zehaztapen oker bat edo zerga-oinarria aldatzea eragiten duen inguruabarren bat (BEZaren Foru Arauaren 80 artikulua) faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da, faktura zuzentzailearen mota adieraziz, "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoarekin. Era berean, faktura zuzentzailearen mota identifikatu beharko da "S - Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea" edo "I - Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzailea" gakoekin.
  • Kasu horiek faktura berri bat egiten den kasuak dira (fakturaren "alta").

Deuseztatzeko TicketBAI fitxategia.

  • Gainera, aurrekoez bestelako egoera batzuetan, beharrezkoa da jaulkitako fakturari baja ematea eta, hala badagokio, egindako eragiketa behar bezala jasotzen duen beste bat egitea: adibidez, inoiz egin ez den eragiketa batengatik faktura oker bat jaulkitzen denean eta hura deuseztatu behar denean. Kasu horretan, egin ez den eragiketaren faktura baliogabetzeko, deuseztatzeko TicketBAI fitxategia erabiltzen da. Hori dela eta, baliogabetzeko XML fitxategian soilik identifikatu beharko dira jaulkitzailea eta deuseztatutako fakturaren seriea, zenbakia eta jaulkipen-data.
  • Hala ere, TicketBAI sisteman ezin da berriro erabili deuseztatutako fakturaren zenbaki eta serie bera; izan ere, faktura baliogabetzen bada ere, bai baliogabetutako fakturari dagokion XML fitxategia bai baliogabetzeko TicketBAI fitxategia Zerga Administrazioari bidali behar zaizkio, "Diru-sarrerak Software bermatzailearekin egindako fakturekin" (pertsona fisikoentzat) eta "Software bermatzailearekin egindako fakturak" (pertsona juridikoentzat) azpikapituluetako web-mezuen barruan.
  • Fakturaren zenbakiaren eta seriearen informazioa erregistroaren gako bakarraren parte da (faktura baliogabetu arren), eta ezin dira berriro erabili beste eragiketa baterako.
Zein kasutan egin behar dut faktura zuzentzailea? Nola?
Gertatu denean:
  • R1 Fakturan egindako akats material bat (fakturan Fakturazio Erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatutako baldintzaren bat betetzen ez denean)
  • R2 Zuzenbidean oinarritutako akatsa
  • R3 Jasanarazitako kuota oker zehaztea
  • R4 Zerga-oinarria aldatzea eragiten duten inguruabarretako bat ( BEZaren Foru Arauaren 80. artikulua)
faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da, faktura zuzentzaile mota adieraziz, dagokion "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" kodearekin.
Faktura berri bat jaulki behar da ("faktura zuzentzaile" gisa identifikatuta), eta ordezko faktura gisa edo diferentzien araberako faktura gisa egin daiteke ("S - Ordezkapenagatiko faktura zuzentzailea" edo "I- Desberdintasunengatiko faktura zuzentzailea" gakoak).
Bidaltzean baztertutako ticketbai fitxategia
TicketBAI fitxategiaren idatzoharra (EEELren 1.1 azpikapitulua) baztertu egin bada Ogasunera bidaltzean eskema edo balidazioak ez betetzeagatik, honela egin behar da:
Nolanahi ere, eragiketari buruzko informazioa 1.2 kapituluaren bidez bidali behar da, dagozkion baliozkotzeak gaindituz. Balidazioak ez betetzeagatik iritsi ezin den informaziorik badago, informazio garrantzitsuena iritsi behar da.
Fakturazio-erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen den fakturaren edukiren bat aldatu behar bada: faktura zuzentzaile bat ere sortu beharko da, dagokion TicketBAI fitxategia sortuz eta informazioa 1.1 azpikapitulutik bidaliz.
Eragiketa okerra bada: jatorrizko eragiketa baliogabetu beharko da 1.2 azpikapituluaren bidez. Eta, hala badagokio, beste faktura bat sortu beharko da, TicketBAI fitxategi bat sortuz eta informazioa 1.1 azpikapitulutik bidaliz.
Nola egin behar da zenbatekoak aldatzen ez dituen faktura zuzentzaile bat?
Kasu horietan, ordezkatzeagatiko faktura zuzentzaile bat egitea gomendatzen da, eta ez ezberdintasunengatikoa.
Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailean, "Zuzendutako Oinarria" eta "Zuzendutako kuota" eremuek zuzendu beharreko jatorrizko fakturaren zenbatekoak jaso beharko dituzte.
Eragiketa-bolumenagatik deskontuak edo hobariak
  • Faktura zuzentzaile bat egin beharko da, ordezkatzeagatikoa (“S”) edo ezberdintasunengatikoa (“I”)
  • Faktura zuzentzailearen kodea: R1.
  • Ordezkatutako Zuzendutako Fakturak” blokearen “ID Ordezkatutako Zuzendutako Faktura” atalean, aldatzen den lehenengo eta azken faktura identifikatuko dira.
  • “Fakturaren datuak” blokearen “fakturaren deskribapena” atalean, deskribapen orokorrean “rappel”, “deskontua” edo “hobaria” hitzak agertu beharko dira.
Faktura zuzentzaileak, hainbat faktura zuzentzen dituztenak, eragiketa-data desberdinekin
Zuzendutako azken faktura dokumentatzen duen eragiketa egin den azken eguna jasoko da (egunik berriena).
Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea
Faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoarekin. Faktura zuzentzailea faktura erraztua bada, gainera, "S" gakoa markatu beharko da "faktura erraztua" eremuan.

Bi modu daude ordezkatzeagatiko faktura zuzentzaile bat erregistratzeko:

1. “Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokeko “Zuzendutako oinarria” “Zuzendutako kuota” eta, hala badagokio, “Errekargu kuota zuzenduta” adieraziz.

Faktura zuzentzailearen zerga oinarriak, zerga kuotak eta, hala badagokio, baliokidetasun errekargu kuotak, zuzentzen den fakturarenak ordezkatuko ditu.
Adibidea: 1. zenbakia duen faktura zuzenduko da, 1000 €-ko zerga oinarria eta 210€-ko zerga kuota duena, eragiketaren zerga oinarria 800€ eta zerga kuota 168€ izan behar zirelako.
Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzaileak honako datuak adieraziko ditu: 
Fakturaren goiburuaren datuak
  • Zuzendutako oinarria (“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokea): 1.000.
  • Zuzendutako kuota (“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokea): 210.
  • Ordezkatutako fakturaren zenbakia: 1
  • Ordezkatutako fakturaren emateko data.
Fakturaren xehakapenaren datuak
  • Zerga oinarria: 800.
  • Zerga kuota: 168.
  • Fakturaren zenbatekoa guztira: 968.
2. “Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokeko “Zuzendutako oinarria” “Zuzendutako kuota” eta, hala badagokio, “Errekargu kuota zuzenduta” adierazi gabe.
Faktura zuzentzailea jaulki baino lehen zuzentzen den fakturaren zenbateko berak baina negatiboki dituen faktura bat jaulkitzearen kasua da.
Ondoren igorri behar den faktura zuzentzaileak zerga oinarria, zerga kuota, eta hala badagokio baliokidetasun errekargu kuotaren zenbateko zuzenak adieraziko ditu eta ez dira “Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokearen “Zuzendutako oinarria” eta “Zuzendutako kuota” adieraziko, ezta “Errekargu kuota zuzenduta”, kasua bada (faktura negatiboarekin ezabatu baitira).
Adibidea: 1. zenbakia duen faktura zuzenduko da, 1000 €-ko zerga oinarria eta 210€-ko zerga kuota duena, eragiketaren zerga oinarria 800€ eta zerga kuota 168€ izan behar zirelako.
Lehenengoz faktura “normal” bat jaulki beharko da, zuzendutako fakturaren zenbateko negatiboekin. Faktura hau ez da faktura zuzentzailea. Fakturaren xehakapenean honakoa adierazi behar da:
  • Zerga oinarria: -1.000.
  • Zerga Kuota: -210.
  • Fakturaren zenbatekoa guztira: -1.210.
Ondoren ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea jaulki beharko da, hurrengo datuekin:
Fakturaren goiburuaren datuak
  • Ordezkatutako fakturaren zenbakia: 1
  • Ordezkatutako fakturaren emateko data.
Fakturaren xehakapenaren datuak
  • Zerga oinarria: 800.
  • Zerga kuota: 168.
  • Fakturaren zenbatekoa guztira: 968.
Noiz betetzen dira "Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa” blokeko eremuak?
"Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa" blokearen barruan dauden eremuak soilik bete behar dira ordezkapen bidezko faktura zuzentzaile bat jaulkitzen denean (faktura zuzentzailearen etiketaren barruan "S" gakoa markatu behar izan da). 
Zer adierazi behar da “Zuzendutako oinarria” eremuan, “Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa” blokearen barruan?
Eremu hau soilik ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea igortzen denean informatu beharra dago.
Honako hau adierazi beharko da, kasuaren arabera:
  • Zuzendutako fakturaren "Zerga oinarria" eremuaren balioa, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta eta salbuetsi gabe badago.
  • Zuzendutako fakturaren "Zerga oinarria" eremuaren balioa, “Salbuetsiaren Xehetasuna” eremuaren barruan, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta eta salbuetsita badago.
  • Zuzendutako fakturaren "Zenbatekoa" eremuaren balioa, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta ez badago.
  • Zuzendutako fakturaren "Kostuaren zerga oinarria" fakturaren datu-eremuaren balioa, baldin eta zuzendutako fakturan jasotako eragiketa BEZaren arloko erakundeen taldearen araubide berezian badago (maila aurreratua).
Zer adierazi behar da "Zuzendutako kuota" atalean, "Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa" blokearen barruan?
Eremu hau soilik ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea igortzen denean informatu beharra dago.
Zuzendutako fakturaren "Zerga kuota" eremuaren balioa adierazi beharko da. Zuzendutako fakturan jasotako eragiketa salbuetsita edo lotu gabe badago, zero balioa adierazi beharko da.
"Errekargu kuota zuzenduta" atalean, "Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa" blokearen barruan
Zuzendutako fakturaren "Baliokidetasun errekargu kuota" eremuko balioa adieraziko da. 
Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzailea
Informazioa erregistratzeko, faktura mota adierazi behar da, "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoekin.
Faktura zuzentzailea faktura erraztua bada, gainera, "S" gakoa markatu beharko da "faktura erraztua" eremuan.
Zuzenketa diferentzien arabera egiten denean, zuzenketaren zenbatekoaren berri eman beharko da zuzenean.
Horretarako, faktura zuzentzailearen erregistro bakarrean jakinarazi beharko da, "I" gakoarekin.
Adibidea: 1.000€-ko zerga-oinarria eta 210€-ko kuota duen faktura bat zuzenduko da, eragiketaren zerga oinarria 800€ eta zerga kuota 168€ izan behar zirelako.
Ezberdintasunengatiko aldaketak 200 €-ko zerga-oinarria duen faktura jaulkitzea ekarriko luke.
Adierazi beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:
  • Faktura zuzentzailearen kodea: "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5".
  • Faktura zuzentzaile mota: I.
  • Zenbatekoa guztira: zuzenketaren zenbateko osoa adieraziko da, -242.
  • BEZ Xehakapena: zerga-oinarria: -200, jasanarazitako kuota -42.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?