Sartu ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 

Bidaltzailea: Lapizarros SL IFK: A48766695
Kontzeptua: bulegoko materiala erostea
Igortze-data: otsailaren 28a eta jasotze-data: otsailaren 28a
Zenbatekoa: 1210 €(Zerga-oinarria: 1000 €. Jasandako BEZa: 210 €)
Zergapekoak BEZik GABEKO jarduera bat garatzen du, eta, beraz, jasandako BEZaren kuota ez-kengarritzat joko du, jasandako BEZaren kuota PFEZaren gastutzat hartuz. Bulegoko materiala erostea, oro har, ez dago inbertsio-ondasun bati ere lotuta. Fakturarekin fitxa hautatu eta fakturaren identifikazio-datuak erregistratuko ditugu.
 Batuz
PFEZaren eta BEZaren datuetan hainbat kontzeptu sartu behar ditugu: subjektu pasiboaren inbertsioa, BEZaren araubidea, inbertsioarena, etab. BEZaren kuota kengarria 0 € da, BEZa "PFEZaren gastuaren zenbatekoan" sartuta.
Batuz
Gastu arrunta denez, "Ez" botoia hautatuko dugu. Gastua zer kontzepturi lotuta dagoen aukeratzeko goitibeherako menua gaitzen da.Batuz 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?