
Eragiketa horiek guztiak, sozietate kapitalaren murrizpena eta sozietateen desegitea izan ezik zergen mende eta salbuetsita daude. 1/2011 FA 58.14 (238 KB)
Ondasun-erkidegoetan kapitala gehitu dela ulertuko da jarduera gauzatzeko ondasunak eta eskubideak bateratzen direnean.
Ondasun-erkidegoetan, kapitala gutxitu dela ulertuko da jarduera gauzatzeko bateratze-lana egin duten ondasunak edo eskubideak kentzen direnean, eratze-bidean nahiz gehitze-bidean.
Sozietate eragiketen modalitatean kargapean ez dauden zerga-egitateak. (31.2 art.) Ez da aurkeztu behar autolikidaziorik.
Zergapekoak ez diren sozietate-eragiketen zergak kostubidezko ondare eskualdaketen modalitatearen arabera edo egintza juridiko dokumentatuen modalitatearen arabera ordaindu behar dira?
Ez, beste modalitateen zatitzea araututa dagoelako (salbuespen objetiboak) 1/2011 FA 58.10 artikuluaren mende ez dauden eragiketa horietarako.
Sozietate-eragiketen lotura puntua sozietatearen helbide fiskala da, baina modalitate honen zergapean gelditzen ez denez, Zergaren beste bi modalitatetarako araututako lotura puntura jo behar dugu.
Adibidea:
Demagun helbide fiskala Bizkaian daukan eta fabrikazioan aritzen den merkataritza-sozietate batek lokalen alokairuari lotutako adarra zatitzen duela zeregin horretan soilik arituko den sozietate berri bat sortzeko. Alokairura zuzendutako higiezin guztiak Madrilen kokatuta daude.
Eragiketa hau OE-EJDren sozietate-eragiketen modalitateari lotuta dago, baina salbuetsita dago.
Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa, sozietate-eragiketen modalitatean.
Bilboko gure bulegoetara joan behar duzu (Eskualdaketen Atala), eta 600 eredua, jatorrizko desegite-eskritura eta haren fotokopia aurkeztu (% 1eko zerga ordaindu behar duzu, Sozietate-eragiketengatik).
Zerga honen ondorioetarako, honako hauek sozietateekin parekatuko dira (ITP-AJD 1/2011 Foru Arauaren 34. artikuluaren arabera):
Sozietateen pareko Ondasun erkidegoei 1/2011 FAren 58.14 artikuluaren salbuespena aplikatzen zaie?
Bai, sozietateen pareko erakundeak direnez gero, aipatutako salbuespena aplikagarria zaie; ildo horretan, murrizketa- eta desegite-eragiketek baino ez dute zerga ordaindu behar.
OE-EJD 1/2011 NF 58.14 art. Salbuespen objetiboak.
Sozietateak eratzea, kapitala gehitzea, Bazkideen ekarpenak, sozietatearen kapitala gehitzea eragiten ez badute, eta Sozietatearen benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietate-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzea, Europar Batasunaren kide den estatu batean egon ez badira.
PFEZ FA 24.3 artikuluaren arabera, higiezinen errentamendua eta salerosketa bakarrik joko da ekonomia-jardueratzat baldin eta jarduera hori antolatzeko pertsona bat badago, lan-kontratuarekin, lanaldi osoan eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin.
Horri dagokionez, honako hauek ez dira kontratatutako pertsonatzat hartuko:
Martxoaren 24ko 1/2011 Foru Arauaren 34.4 artikuluan ondokoa ezarri da:
Zerga honen ondorioetarako honako hauek parekatuko dira sozietateekin: (…) 4. Enpresa jarduerak egin ditzan “inter vivos” egintzen bidez eraturiko ondasun-erkidegoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan ezarritakoaren kalterik gabe. (...)
. 11 Ondasun erkidego baten eraketa Sozietate Eragiketen modalitatean kargapean egon dadin, beharrezkoa da erkideek erabakia hartzea elkarrekin dituzten ondasunak enpresa jarduera baterako erabiltzeko.
13/2013 PFEZaren Arauaren arabera, higiezinen errentamendua edo salerosketa enpresa-jardueratzat hartuko da hura antolatzeko gutxienez lan-kontratua duen eta lanaldi osoa duen langile bat erabiltzen denean.
Eratu zirenean, jarduera ekonomikoak egiteagatik, Sozietate Eragiketen modalitatean kargapean egon ziren ondasun erkidegoak desegiten direnean, sozietateak desegingo balira bezala jokatuko da Zergari dagokionez. Beraz, erkide bakoitzari esleitutako ondasun, eskubide edo zatien gaineko zerga ordaindu beharko da modalitate horretan.
Zergaren modalitate honetaz gainera, desegite horien ondorioz adjudikazio gaindikinak aitortzen direnean, baliteke Kostu Bidezko Ondare Eskualdaketen modalitateari ere lotuta egotea.
4 /2012 jarraibidea bigarren bi. Ondasun erkidegoak desegitea..
Zein da subjektu pasiboa kapital sozialaren murrizketan eta sozietateen desegiteetan?
Zerga ordaindu behar dute, zergadun gisa eta edozein direlarik ere alderdiek horren aurka ezarritako xedapenak, sozietateen desegiteetan eta kapital sozialen murrizketan, bazkideek, jabekideek, erkideek edo partaideek jasotako ondasunen eta eskubideengatik.
Zein da zerga-oinarria kapital murrizketari eta sozietateen desegiteei dagokienez?
Kapital murrizketan eta desegitean, zerga-oinarria bat etorriko da kideei emandako ondasunen eta eskubideen balio errealarekin, gastuak eta zorrak murriztu gabe.
Zein da zerga-tasa kapital murrizketen eta sozietateen desegiteen kasuan?
Zerga-kuota %1eko karga mota oinarri likidagarriari aplikatuta aterako da.
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?