5/2025 Foru Arauaren berritasunekin eguneratutako idazketa (2025/12/16an argitaratua)
Bereizi egin behar dira zerga-ordainketa eta lortutako etekin positiboak (prestazioa eragiten duen kontingentzia edo zirkunstantzia gertatzen den unean) eta jasotako gainerako prestazioari dagokiona.
Nola kalkulatzen da errendimendu hori?
- Prestazioa eragin duen kontingentzia edo zirkunstantzia gertatu den datako errentagarritasunaren datua lortzen da.
- Data horretan finkatutako eskubideen gainean adierazten duen ehunekoa kalkulatzen da (ehunekoa ez da aldatuko prestazioa jasotzen den aldi osoan, kobratzeko modua edozein dela ere).
- Ehuneko hori "errentagarritasuntzat" hartzen den kopurua lortzeko jasotako zenbatekoari aplikatuko zaio
Errendimenduari dagokion zatia:
Salbuetsita egongo da biziarteko errenta gisa edo 15 urte baino gehiagoko errenta gisa eta zenbateko konstante gisa jasotzen bada (arrazoi teknikoengatik edo finantzarioengatik zenbatekoa aldatzen ez bada).
Kapital higigarriaren etekin gisa tributatuko du gainerako kasuetan (aurreko baldintzak betetzen ez dituen kapital edo errenta gisako erreskatea).
Prestazioaren gainerakoa:
Ekarpenari edo kontribuzioari berari dagokion zatia:
- Lan pertsonaleko errendimendu gisa tributatuko du
- Errenta gisa jasotzen bada: % 100eko zerga ordainduko du.
- Kapital gisa jasotzen bada: integratzeko aukera % 70era igotzen da kontingentzia bakoitzeko lortutako lehen prestazioan. Ehuneko 70eko integrazio-ehunekoa urteko 300.000 euroko gehienekoari baino ezin zaio aplikatu. Muga hori zenbatzeko, kontuan hartu behar dira enplegatzaileen pentsio-konpromisoak bideratzen dituzten gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eta aseguru kolektiboetatik eratorritako zenbatekoak, onuradun izan daitezkeenak.
2025eko abenduaren 31n indarrean zegoen araudia aplika dakioke 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako enpresa-ekarpen eta -kontribuzioei lotutako kapital gisa jasotako prestazioen zatiari.