
Lotutako edukirik gabe.
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 9.5 | Zenbaki honetan ezartzen den kalte-ordain salbuetsia 187.272 euro izango da, gehienez. | Zenbaki honetan ezartzen den kalte-ordain salbuetsia 183.600 euro izango da, gehienez. |
Aldatu egiten da 18. artikuluaren a) letrako lehen paragrafoa 2/2025 FAren arabera
| 18. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| a) | a) Honako prestazio hauek, non eta foru-arau honetan ez zaien beste kalifikazio bat ematen: | a) Honako prestazio hauek |
| 19. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 2.b) | b) Foru-arau honen 18.a) artikuluan ezarritako prestazioak —6. zenbakikoak kanpoan utzita— kapital gisa jasotzen badira, jasotako zenbatekoa 100eko 100ean integratuko da. Aurreko paragrafoan ezartzen dena gorabehera, kapital gisa jasotako zenbatekoa, foru-arau honen 37.e) artikuluan aurreikusitako etekinei ez dagokiena, 100eko 70ean integratuko da, kontingentzia bakoitzagatik jasotzen den lehenengo prestazioa bada, betiere bi urte baino gehiago igaro badira lehenengo ekarpena egin zenetik. Bi urteko epea ez da eskatuko baliaezintasuna edo mendekotasuna dela eta jasotzen diren prestazioetan. Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez zaie aplikatuko 18.a) artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan adierazitako prestazioei, zeinak kapital gisa jaso baitira, kasu horrtan gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren araubide bereziaren ordezko sistema gisa jarduten badute. Kasu horietan, aurreko a) letran aurreikusitakoaren arabera ordainduko da zerga. Letra honetan ezarritako tratamendua gaixotasun larriaren eta iraupen luzeko langabeziaren kasuetan jasotako zenbatekoei ere aplikatuko zaie, bai eta eskubide ekonomikoen edo eskubide kontsolidatuen erreskatearen edo borondatezko edo nahitaezko bajaren kasuetan jasotakoei ere. Letra honetan ezarritako ondorioetarako, zergaldi berean kapital gisa jaso diren kopuruen batura hartuko da jasotako lehenengo kopurutzat. |
b) Foru arau honetako 18.a) artikuluan aurreikusitako prestazioak -6. zenbakikoak kanpoan utzita- kapital moduan jasotzen badira, jasotako zenbatekoa %100ean integratuko da. Aurreko paragrafoan ezartzen dena gorabehera, kapital gisa jasotako zenbatekoa %60an integratuko da, kontingentzia bakoitzagatik jasotzen den lehenengo prestazioa bada, betiere bi urte baino gehiago igaro badira lehenengo ekarpena egin zenetik. Prestazioak baliaezintasun edo mendetasunagatik jasotzen badira, ez da galdatuko bi urteko epea betetzea. Paragrafo honetan ezarritako tratamendua gaixotasun larriaren eta iraupen luzeko langabeziaren kasuetan jasotako zenbatekoei ere aplikatuko zaie, bai eta eskubide ekonomikoen edo eskubide kontsolidatuen erreskatearen edo borondatezko edo nahitaezko bajaren kasuetan jasotakoei ere. Letra honetan ezarritako ondorioetarako, zergaldi berean kapital moduan jasotako kopuruen batura hartuko da jasotako lehenengo zenbatekotzat. |
Lotutako edukirik gabe.
Lotutako edukirik gabe.
| 39. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 3. | 3. Hala ere, foru-arau honen 37. artikuluko a), b), c) eta d) letretan adierazitako etekinetatik datorren etekin garbia 100eko 60n integratuko da, bi urtetik gorako epean sortu bada eta aldizka edo noizean behin lortu ez bada. Integrazio-portzentajea 100eko 50 izango da, sorrera-aldia bost urtetik gorakoa bada edo etekinak erregelamendu bidez hartzen badira denboran era irregular nabarmenean lortutakotzat. ... |
3. Hala ere, foru-arau honen 37. artikuluan adierazitako etekinetatik datorren etekin garbia 100eko 60n integratuko da, bi urtetik gorako epean sortu bada eta aldizka edo noizean behin lortu ez bada. Integrazio-portzentajea 100eko 50 izango da, sorrera-aldia bost urtetik gorakoa bada edo etekinak erregelamendu bidez hartzen badira denboran era irregular nabarmenean lortutakotzat. ... |
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arte |
|---|---|---|
| 47.1 y 2 | «1. Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare-irabaziak zergapetu gabe geratu ahal izango dira, baldin eta zergari buruzko Foru Arauaren 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera etxebizitza-aldaketa justifikatzen duen inguruabarren bat gertatzen bada eta eskualdatze horretan lortutako zenbateko osoa ohiko beste etxebizitza bat eskuratzeko berriz inbertitzen bada, artikulu honetan ezartzen diren baldintzetan. Zergadunak besteren finantzaketa erabili badu eskualdatutako etxebizitza eskuratzeko, orduan, horri dagokionez soil-soilik, eskualdaketa-balioari eskualdaketaren unean amortizatzeko dagoen maileguaren printzipala kenduta geratzen dena hartuko da lortutako zenbateko osotzat. Horri dagokionez, berdintzat joko dira etxebizitza eskuratzea eta etxebizitza birgaitzea, zergari buruzko foru-arauaren 87. artikuluko 6. apartatuan ezarritakoaren arabera. Etxebizitza ohikotzat hartzeko zergari buruzko foru-arauaren 87. artikuluko 8. apartatuan eta araudi honetako 67. artikuluan xedatutakoa hartuko da aintzat. ... 4. Artikulu honetan ezarritako baldintzetako bat betetzen ez bada, ondare-irabazia kargatuko da Kasu horretan, zergadunak salbuetsita ez dagoen ondare-irabazia irabazi hori lortu duen urteari egotziko dio, berandutze-interesak barne. Hau izango da egozte hori egiteko epea: ez-betetzea gertatzen den egunetik ez-betetze hori gertatzen den zergaldiko aitorpena egiteko arauzko epealdiaren azken egunera arte. |
1. Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik ondare-irabaziak lortzen badira, irabazi horiek kargatik salbuetsi ahal izango dira, baldin eta eskualdaketan lortzen den zenbateko osoa berriro inbertitzen bada ohiko beste etxebizitza bat eskuratzeko, artikulu honetan ezarritakoarekin bat etorriz. Zergadunak besteren finantzaketa erabili badu eskualdatutako etxebizitza eskuratzeko, orduan, horri dagokionez soil-soilik, eskualdaketa-balioari eskualdaketaren unean amortizatzeko dagoen maileguaren printzipala kenduta geratzen dena hartuko da lortutako zenbateko osotzat. Horri dagokionez, berdintzat joko dira etxebizitza eskuratzea eta etxebizitza birgaitzea, Zergari buruzko Foru Arauko 87. artikuluko 6. idatz-zatian ezarritakoaren arabera. Etxebizitza ohikotzat hartzeko Zergari buruzko Foru Arauko 87. artikuluko 8. idatz-zatian eta araudi honetako 67. artikuluan xedatutakoa hartuko da aintzat. ... 4. Artikulu honetan ezarritako baldintzetako bat betetzen ez bada, ondare-irabazia kargatuko da. Hori gertatzen bada, zergadunak salbuetsita ez dagoen ondare-irabazia irabazi hori lortu duen urteari egotziko eta autolikidazio osagarria egingo du; autolikidazio osagarri horretan bidezko berandutza-korrituak sartuko ditu. Autolikidazio osagarria aurkezteko epealdia: baldintza betetzen ez den egunetik hori gertatzen den zergaldiko autolikidazioa egiteko ezarritako epealdia amaitu arte. |
| 48. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1. | Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare-irabaziak zergapetu gabe geratu ahal izango dira, baldin eta etxebizitzaz aldatzea arrazoitzen duen inguruabarren bat badago eta eskualdatze horretan lortutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko berriz inbertitzen bada, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Etxebizitzaz aldatzea arrazoitzen duten inguruabartzat honako hauek hartuko dira: eskualdatutako etxebizitza zergadunaren edo bizikideen familia-premietarako desegokia izatea; lantokiz aldatzea edo lehen enplegua edo enplegu berria lortzea; ezkontzea edo izatezko bikotea eratzea; ezkontideak banantzea edo izatezko bikotea desegitea; etxebizitza ordaintzea eragozten duten inguruabar ekonomikoak edo antzeko beste inguruabar batzuk. Erregelamendu bidez, aurreko paragrafoan ezarritako inguruabarrez gainera, beste batzuk ere ezarri ahal izango dira. |
Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare-irabaziak zergapetu gabe geratuko dira baldin eta eskualdaketa horretan lortutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko berrinbertitzen bada, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. |
Lotutako edukirik gabe.
Lotutako edukirik gabe.
Lotutako edukirik gabe.
Lotutako edukirik gabe.
Lotutako edukirik gabe.
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 73 | Foru Arau honetako 98. artikuluan xedatutakoaren arabera baterako zerga ordainketa hautatuz gero, urteko aitorpenaren zerga oinarritik 4.896 euro ken daitezke. | Foru Arau honetako 98. artikuluan xedatutakoaren arabera baterako zerga ordainketa hautatuz gero, urteko aitorpenaren zerga oinarritik 4.800 euro ken daitezke.» |
| 71. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1.d. | 1. apartatu honetako aurreko a), b) eta c) letretan ezarritakoa gorabehera, eta haietan ezarritako mugak betez, enpresek gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatiko murriztapenen baturak 10.000 euroko muga izango du, urtean; lehentasuna izango dute enplegu-sistemei egindakoek. |
1. apartatu honetako aurreko a), b) eta c) letretan ezarritakoa gorabehera, eta haietan ezarritako mugak betez, enpresek gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatiko murriztapenen baturak 12.000 euroko muga izango du, urtean; lehentasuna izango dute enplegu-sistemei egindakoek. |
| 70. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 4. | ... Zergadunak osorik edo partzialki erabiltzen baditu artikulu honetan jasotako gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eratorritako eskubide kontsolidatuak eta eskubide ekonomikoak, pentsio-plan edo -funtsen araudian jasotakoak ez beste kasu batzuetan edo borondatezko edo ezinbesteko bajaren kasuetan eta entitatearen likidazioaren kasuetan, berriro jarri beharko ditu, dagozkien zergaldietan, zerga-oinarri orokorrean oker egin dituen murriztapenak, zeinei sortutako berandutze-interesak gehitu beharko baitzaizkie. Jasotako kopuruek, egindako ekarpenen zenbatekoa gainditzen badute, sustatzaileak egotzitako kontribuzioak barne, lan-etekin gisa tributatuko dute jasotzen diren zergaldian, foru-arau honen 37. artikuluko e) letran xedatutakoa aplikatzekoa denean izan ezik. Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoak errenta gisa jasotzen badira, ez da aplikatuko foru-arau honen 9. artikuluko 38. zenbakian xedatutakoa. ... |
... Zergadunak artikulu honetan aurreikusitako gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eratorritako eskubide kontsolidatuak eta eskubide ekonomikoak baditu, osorik edo zati batean, pentsio-plan eta -funtsei edo borondatezko edo nahitaezko bajari edo entitatearen desegiteari eta likidazioari buruzko araudian aurreikusitakoez bestelako kasuetan, zergaoinarri orokorrean bidegabe egindako murrizketak birjarri beharko ditu dagozkion zergaldietan, eta berandutze-interesak sortuko dira. Zerga ordaintzeari dagokionez, egindako ekarpenen zenbatekoaren gainetik jasotakokopuruak (sustatzaileak egotzitako ekarpenak tartean, halakorik bada) lanaren etekintzat hartuko dira, jaso diren zergaldian. ... |
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 77 | Zergadunek 1.615 euro gutxitu ahal izango dituzte kuotan, aitorpen bakoitzean, Foru Arau honetako 74. artikuluan ezarritakoaren arabera | Zergadunek 1583 euro gutxitu ahal izango dituzte kuotan, aitorpen bakoitzean, Foru Arau honetako 74. artikuluan ezarritakoaren arabera |
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 75.1 | 1. Likidazio oinarri orokorra ondoko eskalan agertzen diren tasekin kargatuko da:
|
1. Likidazio oinarri orokorra ondoko eskalan agertzen diren tasekin kargatuko da:
|
| 76. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1. | 1. Aurrezkiaren likidazio-oinarriari eskala honetan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:
|
1. Aurrezkiaren likidazio-oinarriari eskala honetan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:
|
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 79 1 eta 2 |
1. Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzeko kenkari hau aplikatuko da: — 682 euro urtean lehenengoagatik. — 844 euro urtean bigarrenagatik. — 1.421 euro urtean hirugarrenarengatik. — 1.680 euro urtean laugarrenarengatik. — 2.195 euro urtean bosgarrenagatik eta hurrengo bakoitzarengatik. 2. Zergadunarekin bizi den sei urtetik beherako ondorengo bakoitzeko aurreko idatz-zatiaren araberako kenkaria aplikatzeaz gainera beste 394 euro kenduko dira urtean |
1. Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzeko kenkari hau aplikatuko da: — 668 euro urtean lehenengoagatik. — 827 euro urtean bigarrenagatik. — 1.393 euro urtean hirugarrenarengatik. — 1.647 euro urtean laugarrenarengatik. — 2.151 euro urtean bosgarrenagatik eta hurrengo bakoitzarengatik. 2. Zergadunarekin bizi den sei urtetik beherako ondorengo bakoitzeko aurreko idatz-zatiaren araberako kenkaria aplikatzeaz gainera beste 386 euro kenduko dira urtean. |
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 81.1 | 1. Egutegiko urte osoan etengabe eta jarraian zergadunarekin bizi den aurreko ahaide bakoitzarengatik 328 euroko kenkaria aplikatu ahal izango da. | 1. Egutegiko urte osoan etengabe eta jarraian zergadunarekin bizi den aurreko ahaide bakoitzarengatik 321 euroko kenkaria aplikatu ahal izango da. |
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin | ||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 82 | 1. Mendekotasuna edo desgaitasuna duen zergadun bakoitzagatik kenkari bat aplikatuko da, eta, haren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da mendetasunedo desgaitasun-gradua zein den (gradu hori erregelamendu bidez ezarritako eran egiaztatu beharko da). Hona hemen kenkari horri dagokion taula:
Aurreko paragrafoan aipatzen den mendekotasun- eta desgaitasun-gradua 2022ko urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuan eta 2011ko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera neurtuko dira. Haien bidez, hurrenez hurren, desgaitasun-gradua aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura ezartzen da eta Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendekotasun-egoera baloratzeko ezartzen duen baremoa onartzen da. |
1. Mendekotasuna edo desgaitasuna duen zergadun bakoitzagatik kenkari bat aplikatuko da, eta, haren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da mendetasunedo desgaitasun-gradua zein den (gradu hori erregelamendu bidez ezarritako eran egiaztatu beharko da). Hona hemen kenkari horri dagokion taula:
Aurreko paragrafoan aipatzen den mendekotasun- eta desgaitasun-gradua 2022ko urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuan eta 2011ko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera neurtuko dira. Haien bidez, hurrenez hurren, desgaitasun-gradua aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura ezartzen da eta Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendekotasun-egoera baloratzeko ezartzen duen baremoa onartzen da. |
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 82 | 1. 65 urtetik gorako zergadun bakoitzeko 393 euroko kenkaria aplikatuko da. Zergadunak 75 urte baino gehiago badauzka, aurreko paragrafoan aipatutako kenkaria 714 eurokoa izango da. Atal honetan zehaztutakoa aplikatzean, zergadunaren zerga-oinarria 20.000 eurokoa edo gutxiagokoa izan beharko da. 2. 20.000-30.000 euro bitarteko zerga-oinarria duten 65 urtetik gorako zergadunek 393 euroko kenkaria aplikatuko dute urtean, ondoko eragiketaren emaitza kenduta: zerga-oinarriari 20.000 euro kendu eta emaitza 0,0393z biderkatu. 3. 20.000-30.000 euro bitarteko zerga-oinarria duten 75 urtetik gorako zergadunek 714 euroko kenkaria aplikatuko dute urtean, ondoko eragiketaren emaitza kenduta: zerga-oinarriari 20.000 euro kendu eta emaitza 0,0714z biderkatu. |
1. 65 urtetik gorako zergadun bakoitzeko 385 euroko kenkaria aplikatuko da. Zergadunak 75 urte baino gehiago badauzka, aurreko paragrafoan aipatutako kenkaria 700 eurokoa izango da. Atal honetan zehaztutakoa aplikatzean, zergadunaren zerga-oinarria 20.000 eurokoa edo gutxiagokoa izan beharko da. 2. 20.000-30.000 euro bitarteko zerga-oinarria duten 65 urtetik gorako zergadunek 385 euroko kenkaria aplikatuko dute urtean, ondoko eragiketaren emaitza kenduta: zerga-oinarriari 20.000 euro kendu eta emaitza 0,0385ez biderkatu. 3. 20.000-30.000 euro bitarteko zerga-oinarria duten 75 urtetik gorako zergadunek 700 euroko kenkaria aplikatuko dute urtean, ondoko eragiketaren emaitza kenduta: zerga-oinarriari 20.000 euro kendu eta emaitza 0,0700z biderkatu. |
| Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | Con efectos hasta 31 de diciembre de 2025 |
|---|---|---|
| 69. 1 2b 5 |
1. Ohiko etxebizitza eskuratzearen parekoak izango dira kreditu-entitateetan beste edozein ezarpen motatatik bereizitako kontuetan gordailutzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabiltzen badira, betiere kontuok ireki ziren zergaldiari dagokion zerga-sortzapenetik 6 urte betetzen diren zergaldia amaitu aurretik. Hala ere, aurreko paragrafoan ezarritako epea 10 urtekoa izango da kontuaren titularrak 36 urte baino gutxiago badauzka kontua irekitzen den urteko zerga-sortzapenaren datan. Ez da betetzat joko etxebizitza-kontu batean gordailututako eta kendutako kopuruak ohiko etxebizitza eskuratze aldera erabiltzeko betekizuna kopuru horiek beste etxebizitza-kontu batean ezarriz bakarrik. ...
2.b) Kontua ireki zen zergaldiari dagokion zerga-sortzapenetik sei urte igaro, eta kenkaria aplikatzeko eskubidea sortu duten kopuruak ez badira erabili ohiko etxebizitza eskuratzeko. Epea 10 urtekoa izango da etxebizitza-kontuaren titularrak 36 urte baino gutxiago badauzka etxebizitza-kontua irekitzen den urteko zerga-sortzapenaren datan. ... 5. Zergaren Foru Arauaren 87. artikuluko 5. ataleko b) letrako bigarren paragrafoan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, egindako kenkariak jasotzeko eskubidea galtzen denean, zergadunak erregularizatzeko dauden kenkari guztiak gehi Zergen Foru Arau Orokorraren 26. artikuluan aipatutako berandutze-interesak batu ahal izango dizkio edozein ekitalditan sortutako zergaren kuotari.» |
1. Kreditu-erakundeetan beste edozein ezarpen motatatik bereizitako kontuetan gordailatzen diren kopuruak ohiko etxebizitzaren eskuraketarekin parekatuko dira kasu honetan: kenkarirako eskubidea sortzen duten kopurua zergadunaren ohiko etxebizitza erosteko erabiltzen bada sei urte pasatu baino lehen. Aurreko baldintza ez da beteko gordailatutako kopurua beste etxebizitza-kontu batean ezarrita. ... 2.b) Kontua irekitzen denetik sei urte pasatzen badira kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen duten kopuruak ohiko etxebizitza erosteko erabili gabe. ... 5. Aplikatutako kenkariak egiteko eskubidea galduz gero, zergadunak ondoko hauek batu behar dizkio kenkarirako baldintzak bete ez dituen zergaldiko zerga-kuotari: kendutako kopuruak eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 26. artikuluan aipatzen diren berandutze-korrituak |
| 87. art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 5.b) | Erregelamendu bidez ezarritako formalizazio- eta erabilera-baldintzak betetzen dituzten kreditu-entitateetako kontuetan gordailutzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira. Zergaldi bakoitzean gordailututako zenbatekoak, kenkaria izan dutenak, aurreko paragrafoan aurreikusitako xedera bideratu beharko dira, kenkaria egin zen zergaldiei dagokien zergaren sortzapenetik 6 urte betetzen diren zergaldia amaitu aurretik. Hala ere, aurreko paragrafoan aurreikusitako epea 10 urtekoa izango da, kontua ireki den urteko zergaren sortzapen egunean titularrak 36 urte baino gutxiago dituenean. Ez dute kenkarirako eskubiderik emango kontuan gordailutzen diren zenbatekoek, 6 urteko epea igarotakoan, edo, hala badagokio, 10 urte igarotakoan, hura ireki zeneko zergaldiari dagokion zergaren sortzapen-datatik aurrera. Ez da urratutzat hartuko erabiltze-baldintza, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru-kopuruak berriro osorik sartzen badira kreditu-entitate berean edo beste kreditu-entitate batera osorik eramaten badira zergaren sortzapena gertatu baino lehen. Orobat, ez da urratutzat hartuko etxebizitza-kontuko diru-kopurua ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzeko baldintza, baldin eta zergaduna hiltzen bada letra honetako bigarren eta hirugarren paragrafoetan adierazitako epeak amaitu aurretik. Ezin izango da berriro kenkaririk egin letra honetan aipatzen diren kontuetan gordailututako diru-kopuruak direla eta, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen direnean |
Erregelamendu bidez ezarritako formalizazio- eta erabilera-baldintzak betetzen dituzten kreditu-erakundeetako kontuetan gordailatzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira, kontua ireki denetik 6 urte igaro baino lehen. Ez da bete gabekotzat hartuko erabilera-baldintza, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru-kopuruak berriro osorik sartzen badira kreditu-erakunde berean edo beste kreditu-erakunde batera osorik eramaten badira zergaren sortzapena gertatu baino lehen. Zergaduna letra honetako lehen lerroaldean aipatzen den epea amaitu aurretik hiltzen bada, ez da bete gabekotzat hartuko etxebizitza-kontuko kopuruak ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzeko obligazioa. Ezin izango da berriro kenkaririk egin letra honetan aipatzen diren kontuetan gordailatutako diru-kopuruak direla eta, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen direnean. |
Lotutako edukirik gabe.
| 114 Art. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| Ekonomia-jarduerak egiten dituzten zergadunak behartuta egongo dira abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutako Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetu dituen Araudiaren 39 bis artikuluan aipatzen den eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua izatera. Era berean, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 62. artikuluan aurreikusitako erregistro-liburuak izateko, fakturazio-erregistroak elektronikoki hornituko dira, artikulu horretako 6. paragrafoan zehaztutako baldintzetan, zerga honen ondorioetarako ekonomia-jarduerarik garatzen ez duten eta higiezinen errentamendu eragiketak egiten dituzten zergadunen kasuan, eta hori betetzat joko da artikulu honetan aipatzen den eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua izanda. Gainera, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 62. artikuluan ezarritako erregistro-liburuak egiteko betebeharra dela eta, aurreko paragrafoan aipatu ez diren zergadunek bete ahal izango dute betebehar hori artikulu honetan aipatzen den eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua eginez, baldin eta zergadun horiek zerga honen ondorioetarako jarduera ekonomikorik egiten ez badute eta enpresaburutzat edo profesionaltzat jotzen badira balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, zerga horri buruzko foru-arauaren 5. artikuluaren arabera. |
Ekonomia-jarduerak egiten dituzten zergadunak behartuta egongo dira abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutako Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetu dituen Araudiaren 39 bis artikuluan aipatzen den eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua izatera. Era berean, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 62. artikuluan aurreikusitako erregistro-liburuak izateko, fakturazio-erregistroak elektronikoki hornituko dira, artikulu horretako 6. paragrafoan zehaztutako baldintzetan, zerga honen ondorioetarako ekonomia-jarduerarik garatzen ez duten eta higiezinen errentamendu eragiketak egiten dituzten zergadunen kasuan, eta hori betetzat joko da artikulu honetan aipatzen den eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua izanda. |
2/2025 Foru Arauaren araberako xedapen berria
2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin
Indarrean dauden informazio-betebeharren kalterik gabe, betebeharreko entitateek zerga-administrazioaren esku jartzen ez badute gizarte-aurreikuspeneko sistemetan txertatutako eskubide ekonomikoetatik foru-arau honen 37. e) artikuluan aipatzen diren etekinei dagokien zatiari buruzko informazioa, betiere lehen ekarpena 2026ko urtarrilaren 1 baino lehen egin bazaio aurreikuspen-sistemari, aipatutako etekinak honela kalkulatuko dira: 100eko 1eko portzentajea aplikatuko zaio aipatutako aurreikuspen-sistemako prestazioak jasotzen dituen pertsonak sistema horretan duen antzinatasun-urte bakoitzeko jasotako prestazioaren zenbatekoari, aipatutako prestazioen 100eko 35eko mugarekin.
Ondorio horietarako, aurreikuspen-sistemako prestazioen hartzailearen antzinatasuna zehazteko, prestazioa errenta gisa jasotzea aitortu arteko urte kopurua zenbatuko da.
Halaber, indarrean dauden informazio-betebeharren kalterik gabe, informazioa emateko betebeharra duten entitateak ez badute zerga-administrazioaren esku jartzen jasotzaileak gizarte-aurreikuspeneko sisteman duen antzinatasunari buruzko informazioa, aurreko paragrafoan adierazitako etekinak kalkulatuko dira jasotako prestazioaren zenbatekoari 100eko 25eko portzentajea aplikatuta.
Erregelamenduz ezarri ahal izango dira xedapen gehigarri honetan xedatutakoa aplikatzeko arau gehigarriak.
Aldatu egiten da c) letra 2/2025 Foru Arauaren arabera
| Xedapen Gehigarria | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| c) | c) Zergadunak osorik edo partzialki erabiltzen baditu artikulu honetan jasotako gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eratorritako eskubide kontsolidatuak eta eskubide ekonomikoak, pentsio-plan edo -funtsen araudian jasotakoak ez beste kasu batzuetan edo borondatezko edo ezinbesteko bajaren kasuetan eta entitatearen likidazioaren kasuetan, berriro jarri beharko ditu, dagozkien zergaldietan, zerga-oinarri orokorrean oker egin dituen murriztapenak, zeinei sortutako berandutze-interesak gehitu beharko baitzaizkie. Jasotako kopuruek, egindako ekarpenen zenbatekoa gainditzen badute, sustatzaileak egotzitako kontribuzioak barne, lan-etekin gisa tributatuko dute jasotzen diren zergaldian, foru-arau honen 37. artikuluko e) letran xedatutakoa aplikatzekoa denean izan ezik. Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoak errenta gisa jasotzen badira, ez da aplikatuko foru-arau honen 9. artikuluko 38. zenbakian xedatutakoa |
c) Zergadunak osorik edo zati batean erabiltzen baditu banakako pentsioen produktu paneuroparretatik datozen eskubide ekonomikoak pentsio-plan edo -funtsen araudian jasota ez dauden kasuetan, berriro jarri beharko ditu zerga-oinarri orokorrean behar ez bezala egin dituen murrizketak. Horretarako, aitorpen osagarriak egin beharko ditu, eta berandutze-interesak ere gehitu beharko ditu. Ekarpen erregularizatuen zenbatekoa gaindituta jaso diren kopuruek lan-etekin gisa tributatuko dute, jasotzen diren zergaldian. |
| 42 XG. | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin jatorrizkoa |
|---|---|---|
| Indarrean dauden informazio-betebeharren kalterik gabe, betebeharreko entitateek zerga-administrazioaren esku jartzen ez badute gizarte-aurreikuspeneko sistemetan txertatutako eskubide ekonomikoetatik foru-arau honen 37. e) artikuluan aipatzen diren etekinei dagokien zatiari buruzko informazioa, betiere lehen ekarpena 2026ko urtarrilaren 1 baino lehen egin bazaio aurreikuspen-sistemari, aipatutako etekinak honela kalkulatuko dira: 100eko 1eko portzentajea aplikatuko zaio aipatutako aurreikuspen-sistemako prestazioak jasotzen dituen pertsonak sistema horretan duen antzinatasun-urte bakoitzeko jasotako guztizko prestazioaren zenbatekoari, 100eko 35eko mugarekin. Ondorio horietarako, prestazioen hartzaileak aurreikuspen-sisteman duen antzinatasuna zehazteko, prestazioa eragin duen kontingentzia edo egoera gertatzen den unera arteko urte-kopurua zenbatuko da. Halaber, indarrean dauden informazio-betebeharren kalterik gabe, informazioa emateko betebeharra duten entitateak ez badute zerga-administrazioaren esku jartzen jasotzaileak gizarte-aurreikuspeneko sisteman duen antzinatasunari buruzko informazioa, aurreko paragrafoan adierazitako etekinak kalkulatuko dira jasotako prestazioaren guztizko zenbatekoari 100eko 25eko portzentajea aplikatuta |
Indarrean dauden informazio-betebeharrei kalterik egin gabe, behartutako erakundeek Foru Arau honetako 37.e) artikuluan aipatzen diren etekinekin bat datorren gizarte-aurreikuspeneko sistemetan integratutako eskubide ekonomikoen zatiari buruzko informazioa Zerga Administrazioaren esku jartzen ez duten kasuetan, eta aurreikuspen-sistemari egindako lehen ekarpena 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen egin bada, etekin horiek izango dira aurreikuspen-sisteman prestazioak jasotzen dituen pertsonaren antzinatasun-urte bakoitzeko jasotako prestazioaren zenbatekoaren gaineko 100eko 1eko ehunekoa aplikatzearen emaitza, prestazio horien 100eko 35eko mugarekin. Ondorio horietarako, prestazioen jasotzaileak aurreikuspen-sisteman duen antzinatasuna zehazteko, prestazioa errenta gisa jaso arteko urte kopurua zenbatuko da. Era berean, indarrean dauden informazio-betebeharrei kalterik egin gabe, erakunde behartuek Zerga Administrazioaren esku jartzen ez badute hartzaileak gizarte-aurreikuspeneko sisteman duen antzinatasunari buruzko informazioa, aurreko lerrokadan aipatutako etekinak izango dira jasotako prestazioaren zenbatekoari 100eko 25eko ehunekoa aplikatzearen emaitza. |
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?