web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zerga Informazioa: Kaleratzeak, ERTEak, EEEak, Aurre-erretiroak eta Kalte-ordainak
Zerga-prestakuntza: ABEEEk EEEk, Bidegabeko kaleratzeak
Nola ordaindu behar da zerga ABEE baten ondoriozko langabeziagatiko prestazioak direla eta?
  • Haiek direla-eta % 100ean tributatzen da, eta soldaten, pentsioen eta antzekoen atalean sartuta daude.
  • Haiek direla-eta atxikipena egin behar da, baina normalean ez dira iristen zerga-arauek atxikipena aplikatzeko eskatutako nahitaezko gutxienekora. Ukitutako pertsonak eska dezake PFEZaren konturako atxikipena egi dakiola, edo, areago, ehuneko handiagoa atxiki dakiola.
Arrazoi objektiboengatiko kaleratzeagatiko kalte-ordainaren tributazioa
Arrazoi objektiboengatiko kaleratzearen barruan, tributazio desberdina ezartzen da:
  • Langileen Estatutuaren 52.c) artikuluko arrazoiengatik (arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak) kaleratzen bada, jasotako kalte-ordaina salbuetsita egongo da, Langileen Estatutuan kaleratze bidegaberako nahitaez ezarritako mugaraino.
    • 2012ko otsailaren 12tik aurrera sinatutako kontratuetarako, muga hori 33 eguneko soldata da zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, eta gehienez 24 hileko soldata.
    • 2012ko otsailaren 12a baino lehenagoko kontratuetarako, kalkulu misto bat aplikatzen da, data horretara arte lan egindako urte bakoitzeko 45 egun biderkatzearen emaitzaren arabera:
      • Emaitza 720 egunetik gorakoa bada: salbuetsitako muga 45 egunekoa da lan egindako urte bakoitzeko, eta gehienez 42 hileko soldata izango dira.
      • Emaitza 720 egun baino gutxiagokoa bada: 45 egun, lan egindako urte bakoitzeko, 2012-02-12ra arte, eta 33 egun, lan egindako urte bakoitzeko, egun horretatik aurrera. Kalte-ordaina jasotzeko muga 720 egunekoa izango da.
    • Nolanahi ere, salbuetsitako gehieneko zenbatekoak 183.600 euroko muga absolutua du kaleratze edo kargu-uzte bakoitzeko.
  • Langileen Estatutuaren 52. artikuluaren c) idatz-zati honetan adierazitako kasuetako batean ere ez badago, kalte-ordaina salbuetsita egongo da Langileen Estatutuan arrazoi objektiboengatik kaleratzeko ezarritako gehieneko zenbatekora arte (20 egun lan egindako urte bakoitzeko, 12 hileko gehienez ere), baita 183.600 eurora arte ere.
Salbuespenaren mugak gainditzen dituzten zenbatekoak, hala badagokio, zergari lotutako lan-etekintzat hartzen dira, baina horiei % 60 edo % 50eko integrazio-ehunekoak aplika dakizkieke, baldin eta kapital gisa jasotzen badira, eta zergadunak 2 edo 5 urte baino gehiagoz lan egin badu, hurrenez hurren, kaleratzen duen erakundearentzat. Integrazio-ehuneko horiek % 100etik beherakoak badira, etekin horien zenbatekoa ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan.

Salbuespena gauzatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabil daiteke.

Errenta gisa jasotzen bada: zergaren zerga-oinarri osoan sartuko dira, % 100ean.
Kaleratzeagatiko kalte-ordainaren tributazioa kaleratze kolektibo (EEE) baten esparruan
Langileen Estatutuaren 51. artikuluan xedatutakoaren arabera egindako kaleratze kolektiboen kasuan, jasotako kalte-ordaina salbuetsita egongo da Langileen Estatutuan kaleratze bidegaberako ezarritako nahitaezko zenbatekora arte. Kontratuaren antzinatasunaren araberakoa izango da mugaren kalkulua:
  • 2012ko otsailaren 12tik aurrera sinatutako kontratuetarako, muga hori 33 eguneko soldata da zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, eta gehienez 24 hileko soldata.
  • 2012ko otsailaren 12a baino lehenagoko kontratuetarako, kalkulu misto bat aplikatzen da, data horretara arte lan egindako urte bakoitzeko 45 egun biderkatzearen emaitzaren arabera:
    • Emaitza 720 egunetik gorakoa bada: salbuetsitako muga 45 egunekoa da lan egindako urte bakoitzeko, eta gehienez 42 hileko soldata izango dira.
    • Emaitza 720 egun baino gutxiagokoa bada: 45 egun, lan egindako urte bakoitzeko, 2012-02-12ra arte, eta 33 egun, lan egindako urte bakoitzeko, egun horretatik aurrera. Kalte-ordaina jasotzeko muga 720 egunekoa izango da.
  • Nolanahi ere, salbuetsitako gehieneko zenbatekoak 183.600 euroko muga absolutua du kaleratze edo kargu-uzte bakoitzeko.
Salbuespenaren mugak gainditzen dituzten zenbatekoak, hala badagokio, zergari lotutako lan-etekintzat hartzen dira, baina horiei % 60 edo % 50eko integrazio-ehunekoak aplika dakizkieke, baldin eta kapital gisa jasotzen badira, eta zergadunak 2 edo 5 urte baino gehiagoz lan egin badu, hurrenez hurren, kaleratzen duen erakundearentzat.

Errenta gisa jasotzen bada, salbuetsitako zenbatekoen gaineko soberakina, 8/2000 Foru Arauaren arabera (arrazoi ekonomiko, tekniko edo ezinbestekoek eragindako espedienteak izanik), zergaren zerga-oinarrian sartuko da, % 70ean, lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko bi aldiz eta erdiko mugarekin, eta gainerakoa % 100ean.
 
Integrazio-ehuneko horiek 100eko 100etik beherakoak badira, etekin horien zenbatekoa ezin da 300.000 € baino handiagoa izan.
Salbuespena gauzatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabil daiteke.
Zergei buruzko informazioa: Aldi baterako kontratuak amaitzeagatiko edo adostasunezko kalte-ordaina
Aldi baterako kontratu bat amaitzeagatiko kalte-ordainaren tributazioa
Aldi baterako kontratuetan adostutako epea amaitzeagatik jasotzen diren kalte-ordainak ez daude salbuetsita PFEZa ordintzetik.

Hala ere, azkendutako aldi baterako kontratua bi edo bost urtetik gorakoa izan bada, % 60ko edo % 50eko integrazio-ehunekoa aplikatu daiteke.
Tributación de la cantidad pagada para la resolución de mutuo acuerdo de una relación laboral
Ez daude salbuetsita enpresak langileei lan-harremana elkar hartuta suntsitzeagatik ordaindutako kopuruak. Ondorio horietarako, lan-harremantzat hartuko dira estatutu-harremanak eta bazkide-langileak eta lan-bazkideak beren kooperatibekin lotzen dituztenak.

Kasu horietan, zenbatekoak aldi bakarrari egozten bazaizkio (dena kapital moduan kobratzen da), errendimendu nabarmen irregularra da, Errenta-erregelamenduaren 14. artikulua (47/2014 Foru Dekretua). Beraz, integrazio-ehunekoa % 50ekoa da (300.000 €-ko mugarekin), eta gainerakoa % 100ean integratuko da.

Errenta moduan kobratuko balitz, % 100ean integratuko litzateke.
Zerga Informazioa: funtzionario eta enplegatu publikoentzako kargu-uzteak eta kalte-ordainak
2021eko apirilaren 1etik, 2021eko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorren otsailaren 24ko 2/2021 Foru Arauak kendu egin du administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoen salbuespena.

Data horretatik aurrera gertatzen diren gertaera eragileak direla-eta zerga ordaindu beharko da, ez dira salbuetsita egongo, eta lan-etekin pertsonalak izango dira, eta, hala badagokio, etekin irregular gisa tributatu ahal izango dute % 50ean (300.000,00 €-ko muga), baldin eta zergaldi bakarrean kobratzen badu.

2021eko martxoaren 31ra arte, administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoan xedatutakoa dela-bide jarduerari uzteagatiko kalte-ordainak (Langileen Estatutuaren51. artikuluan aurreikusitako arrazoietako batzuetan oinarrituak) PFEZetik salbuetsita daude, haien zenbatekoak honako hauetatik txikiena gainditzen ez badu:
  1. lan-arloko araudian bidegabeko kaleratzerako ezarritako nahitaezko kopurua,
  2. 183.600,00€, nola ordaintzen den alde batera utzita.

Bestalde, erakunde enplegatzaileak langileei ordaindutako zenbatekoak ere—Gizarte Segurantzarekin sinatu beharreko hitzarmen bereziaren kostuari aurre egin diezaioten— lan-etekintzat hartuko dira jasotzaileentzat, eta kalte-ordainak duen tributu-tratamendu bera aplikatuko zaie.Errenta horien sortze-aldia hartzaile bakoitzari dagokion erretiro-adina bete arte geratzen zaizkion urteak izango da.

Sortze-aldia 2 edo 5 urtetik gorakoa bada etekina % 60an edo % 50ean egotzi ahal izango da, 300.000,00 €-ko mugarekin.
Zerga-informazioa: aurre-erretiroak eta errelebo-kontratuak
Aurre-erretiroa eta errelebo-kontratua borondatezkoak diren heinean, bi alderdiek hala adostuta, kasu horiengatik jasotako kalte-ordainak ez daude zergak ordaintzetik salbuetsita.
Aurre-erretiroagatiko kalte-ordainen tratamendu fiskala
Erretiro aurreratuaren kasuan, etekin hori nabarmen irregularra da, eta, beraz, % 50ean tributatzen du lan-etekin gisa, balin eta zergaldi bakar bati egozten bazaio.
Errelebo-kontratuaren tratamendu fiskala
  • Errelebo-kontratuaren kasuan, hasiera batean, haborokinaren zenbatekoa ez dago salbuetsita; izan ere, lanaldi osoko lan batetik lanaldi partzialeko lan batera aldatzea borondatezkoa izango da langilearentzat, eta ezin izango da ezarri alde bakarrez.
Hala ere, jasotako zenbatekoa lanaren errendimendutzat hartu behar da, Gizarte Segurantzan erretiro osoa hartu arte geratzen zitzaion urte kopuruaren pareko sortze-aldiarekin:
  • Sortze-aldi hori 5 urtetik gorakoa bada edo erregelamenduz nabarmen irregulartzat jotzen bada, % 50ean integratuko da. Nabarmen irregulartzat jotzen ez bada, eta sortze-aldia 2 urtetik gorakoa bada, % 60an integratuko da.
100eko % 100etik beherako integrazio-ehunekoen multzoa aplikatuko zaien etekinen zenbatekoak ezingo ditu 300.000 euroak gainditu urtean.

47/2014 FDaren 14.1.f) art. eta 13/2013 FAren 19.2 art.

ERRENTA ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?

ERTEak (ALDI BATERAKO ENPLEGU-ERREGULAZIOKO espedienteak), EEEak, BIDEGABEKO kaleratzeak
Nola aitortu ABEEEgatik kobratutako kopuruen itzulketa?

Ikus dezagun adibide batean: Anek 2024an 1.500 € kobratu zituen modu bidegabean ABEEE batengatik. 2025ean kopuru hori itzuli zion SEPEri.

Bi kasu posible:

Anek 2024ko aitorpenean deskontatu zuen kopuru bidegabea.

  • 2024ko errentan, Anek benetan zegokiona baino ez zuen aitortu.
  • Zer egingo du 2025ean? Ezer ez. Ez du ezer kendu behar, eta ziurtatzen du ez dela erregistro negatiborik agertzen kontzeptu horrengatik.

Anek 2024ko aitorpenean ez zuen deskontatu kopuru bidegabea.

  • 2024ko errentan, Anek jasotako guztia aitortu zuen (bidegabe kobratutako 1.500 € barne).
  • Zer egingo du 2025ean? 2025 Errentaren zirriborroan erregistro bat agertuko da itzulketarekin. Ez du erregistroa aldatzen, eta ez du ezabatzen; zuzena da.
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa
Nola erantsi dokumentazioa?

Datuak jasota ez daudenean edo datuak aldatu behar direnean soilik aurkeztu behar dituzu egiaztagiriak.

Zure adierazpenean dokumentuak aurkeztu behar badituzu, erraz egin dezakezu aplikaziotik:

  1. Sar zaitez zure adierazpenean egoitza elektronikotik: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Aurkitu "Erantsi dokumentazioa" aukera: menu nagusian agertzen da, eta klip baten ikonoa du, erraz identifika dezazun.
  3. Aukeratu adierazpen-egilea eta atala: Leiho bat irekiko da fitxategia hautatzeko.
  4. Aukeratu fitxategia zure ordenagailutik edo gailutik: Ziurtatu formatua baliozkoa dela (PDF, JPG, etab.).
  5. Dokumentuaren igoera berretsi: Sakatu "Dokumentuak erantsi" botoia prozesua osatzeko.
  6. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela: Fitxategiaren izena erantsitako dokumentuen zerrendan ikusiko duzu.
  OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 

Zergadunak behartuta egongo dira egiaztagiriak gordetzera eta Zerga Administrazioko organo eskudunen aurrean erakustera, hala eskatzen zaienean. Hala ere, aitorpenak aurkezten dituzten bitartean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

Nola aurkeztu aitorpenarekin batera aurkeztu ez den dokumentazioa?

Errenta-aitorpena aurkeztu ondoren, agiriak egoitza elektronikotik bidal ditzakezu:

  1. Sartu egoitza elektronikoan.
  2. Sakatu "Nire izapideak" goiko botoia "Nire espedienteak" atalean.
  3. Aukeratu zure adierazpenari dagokion espedientea.
  4. Klikatu "Tributu dokumentazioaren ekarpena" aukeran.
  5. Aurkeztu nahi den dokumentazioaren deskribapena adierazi.
  6. Sakatu "Erantsi" botoia.
  7. Hautatu fitxategia: Egiaztatu formatua baliozkoa dela (PDF edo irudia).
  8. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela, eta sakatu "Bidali".

OHARRA:
Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola lortu errenta aitorpenaren kopia?
Aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazpena behar bezala aurkeztu dela egiaztatu nahi bada, sortutako espedientearen jarraipena egin nahi bada edo, besteak beste, aurkeztutako adierazpena deskargatu nahi bada, egoitza elektronikora jo beharko da eta NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu. Hemen, zure aitorpenarekin egin diren jardueren kronograma bat eta espedienteari erantsitako dokumentazioa aurkitu ahal izango dituzu, eta, beharrezkoa izanez gero, espedienteari dagozkion izapide berriak hasi ahal izango dituzu.
Simulazioa berrikustea
Zure aitorpena dokumentu bakar batean ikusi nahi baduzu, likidazioaren simulazioa erabili ahal izango duzu. Hasierako pantailan, interesatzen zaizun aukeran (aitorpen indibiduala edo bateratua), Datu fiskalak, aitortutako datuak eta kalkuluak hautatuta, koadro bat irekiko da. Bertan, nabigatzailearen fitxa berri batean likidazioaren simulazioa ikusi ahal izango dugu; dokumentua bistaratu, gorde edo inprimatu ahal izango duzu.
 

Zure aitorpen osoa eta horren kontzeptu guztiak ikusiko dituzu, baita sistemak azken emaitzara iristeko egindako barne-kalkuluak ere (oinarriak, kuotak...). Gainera, aitorpenean identifikatutako atal bakoitzaren xehetasuna bistaratu ahal izango duzu, azpimarratutako elementuetan klik eginez.

 

Nola bistaratu edo aldatu daturen bat?
Sar zaitez zure adierazpenaren zirriborrora; egiaztatu zure datuak eta, hala badagokio, alda itzazu modu errazean. Gogoratu atal bakoitzean, laguntza-botoia duzula;
Botón de ayuda

¿Laguntza behar duzu?

Erantsi edo aldatu nahi duzun gaiari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Daturen bat zuzena ez dela ikusten baduzu, erraz alda dezakezu:

  1. Sar zaitez egoitza elektronikotik zure adierazpenean: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.

  2. Bilatu datu okerra duen atala: Nabigatu menuan dagokion atala aurkitu arte (adibidez, diru-sarrerak, kenkariak, etab.).

  3. Klikatu "Ekintzak" eta "Editatu" ikonoetan: Aldatu nahi duzun datuaren ondoan agertuko da.

  4. Sartu balio zuzena eremu honetan: Egiaztatu datua dagokiona dela.

  5. Gorde aldaketak: Sakatu "Gorde" botoia informazioa eguneratzeko.

  6. Berrikusi likidazioaren simulazioa: Egiaztatu kalkuluak behar bezala eguneratu direla aitorpena aurkeztu aurretik.

Amaitu aurretik, berrikusi datu guztiak, akatsak eta ondorengo izapideak saihesteko.


OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola erantsi dokumentazioa?

Datuak jasota ez daudenean edo datuak aldatu behar direnean soilik aurkeztu behar dituzu egiaztagiriak.

Zure adierazpenean dokumentuak aurkeztu behar badituzu, erraz egin dezakezu aplikaziotik:

  1. Sar zaitez zure adierazpenean egoitza elektronikotik: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Aurkitu "Erantsi dokumentazioa" aukera: menu nagusian agertzen da, eta klip baten ikonoa du, erraz identifika dezazun.
  3. Aukeratu adierazpen-egilea eta atala: Leiho bat irekiko da fitxategia hautatzeko.
  4. Aukeratu fitxategia zure ordenagailutik edo gailutik: Ziurtatu formatua baliozkoa dela (PDF, JPG, etab.).
  5. Dokumentuaren igoera berretsi: Sakatu "Dokumentuak erantsi" botoia prozesua osatzeko.
  6. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela: Fitxategiaren izena erantsitako dokumentuen zerrendan ikusiko duzu.
  OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 

Zergadunak behartuta egongo dira egiaztagiriak gordetzera eta Zerga Administrazioko organo eskudunen aurrean erakustera, hala eskatzen zaienean. Hala ere, aitorpenak aurkezten dituzten bitartean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

Nola lortu errenta aitorpenaren kopia?
Aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazpena behar bezala aurkeztu dela egiaztatu nahi bada, sortutako espedientearen jarraipena egin nahi bada edo, besteak beste, aurkeztutako adierazpena deskargatu nahi bada, egoitza elektronikora jo beharko da eta NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu. Hemen, zure aitorpenarekin egin diren jardueren kronograma bat eta espedienteari erantsitako dokumentazioa aurkitu ahal izango dituzu, eta, beharrezkoa izanez gero, espedienteari dagozkion izapide berriak hasi ahal izango dituzu.
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa

Lotutako edukirik gabe.

Nola aurkeztu aitorpena?

Zure aitorpena aurkeztea erraza eta segurua da. Urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

  1. Sartu zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Berrikusi simulazioa: Aurkeztu aurretik, likidazioaren simulazioa ikus dezakezu. Sakatu "Datu gehiago ikusi" eta "Likidazioaren simulazioa", deskargatu eta bildutako datuak egiaztatu ahal izateko.
  3. Aukeratu aitorpen mota: Erabaki aurkezpen banakakoa edo bateratua izango den: Baterako aitorpena aurkeztu nahi izatekoan; sartu zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa.
  4. Sakatu "Aurkeztu" botoia zure aitorpena bidaltzeko; eta egiaztatu bankuko kontua eta helbide fiskala zuzenak direla.
  5. Agiria eta aurkezpen-frogagiria deskargatu eta gorde. Dokumentu honek egiaztatzen du zure adierazpena behar bezala bidali dela.

Ordezko aitorpenak
Zure aitorpena aurkeztu ondoren daturen bat zuzendu behar baduzu, ordezko aitorpen baten bidez egin dezakezu.

  • Aitorpena aurkeztu duzun eguneko 23:59ak arte aurkez dezakezu ordezko aitorpena, eta edozein datu, identifikazio-datu edo datu ekonomiko alda dezakezu.
  • Ordezko aitorpen bat baino gehiago aurkezten baditu, aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan.

OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
24. errenta kanpaina 2026ko apirilaren 15etik ekainaren 30ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara
94 406 6600

Emaitza kontsultatu eta aitorpena aurkeztu TELEFONO bidez
94 608 3000

Emaitza kontsultatu eta aitorpena bide ELEKTRONIKOaz aurkeztu

GALDETZEN GAITUZTE...

Atzerakinak
13/2013 FA 57.Art.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?