Enpresa baten 100 obligazio saldu ditut 2021ean, eta 1.000 €galdu ditut salmenta horrengatik. Aurreko salmentatik hilabetera enpresa beraren 100 obligazioa erosi ditut. Nola aitortu behar dut obligazioen salmenta?
100 obligazioen salmentaren emaitza kapital higigarriaren etekin negatibo gisa kalifikatzen da, zeina aurrezkiaren zerga-oinarrian integratuko bailitzateke, baina PFEZaren 13/2013 FAren 35.3 artikulua aplikatuz, etekin negatibo hori bakarrik integratu ahal izango da aurrezkiaren zerga-oinarrian, ondoren eskuratutako 100 obligazioa eskualdatu ahala.
2021-11-23an "XXXX, S.A." sozietatearen 110 obligazio saldu ditu, 8.000 euroan. Obligazio horiek 2021-5-3an eskuratu zituen, 9.000 euroren truke.
2021-12-27an enpresa beraren 100 obligazio erosi zituen 8.500 euroren truke.
Eskualdatze-balioa (21-11-23): 8.000 €
Eskuratze-balioa (21-5-3): 9.000 €
Atxikipena: 0
Etekin osoa: 8.000€ -9.000€ =-1.000€ (*)
(*) Aurreko salmentaren egunetik (21/11/23) bi hilabete igaro baino lehen enpresa beraren obligazioak (21/12/27) eskuratu zituenez, lortutako etekin negatiboa ezin izango da zenbatu obligazioak saldu arte.
Likidazioaren simulazioaren pdf-dokumentuan etekin negatiboa jasota geratuko da, hurrengo ekitaldietan integratzeko, 1.000 euroko zenbatekoan.