Aurrezki-aseguru baten kapital gisa jasotako zenbatekoak PFEZn tributatuko du kapital higigarriaren etekin gisa, eta Aurrezkiaren Zerga Oinarrian sartuko da.
Kapital higigarriaren etekin hau jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren aldea izango da.
Aurrekoa gorabehera, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, aseguru-kontratuak biziraupenaren kontingentzia eta heriotzaren edo ezgaitasunaren kontingentziak konbinatzen baditu eta jasotako kapitala biziraupenaren kontingentziari badagokio, ordaindutako primetatik kendu ahal izango da ordura arte heriotzaren edo ezgaitasunaren arriskua dela-eta kontsumitu den kapitalari dagokion zatia, betiere, kontratuaren indarraldi osoan, arriskuan dagoen kapitala hornidura matematikoaren ehuneko bost edo gutxiago bada. Ondorio horietarako, arrisku-kapitaltzat hartzen da heriotzarako edo ezintasunerako aseguratutako kapitalaren eta aurreikuspen matematikoaren arteko aldea.
Epe luzerako banakako aurrezki-asegurua (ELBAA), edo epe luzerako banakako aurrezki-kontua (ELBAK) 2016-01-01etik aurrera.
Gordailu-kontuak edo bizitza-aseguruak –zeinaren bidez gauzatuko baita epe luzerako aurrizki-asegurua edo epe luzerako aurrizkiaren banakako kontua– sortutako errenta positiboak salbuetsita geratuko dira, baldin eta, bestak beste, honako baldintza hauek betetzen badira:
- Plan horiei ekarpena egiteko erabilitako kopuruak urtean ezin dira izan 5.000 euro baino gehiago.
- Planari, gutxienez, bost urtean eutsi behar zaio.
- Ezin da eskuraketarik egin, plana ireki zenetik bost urteko epean.