Atal honetan, aurreko ekitaldietako aurrezki-oinarriaren etekin negatiboak eta Likidazio-Oinarri Orokor negatiboak konpentsatu ahal izango dira:
- Hurrengo errenta motetatik datozen aurreko lau ekitaldietako aurrezki-oinarriaren konpentsazioak:
- Funts propioetan parte hartzea, hirugarrenei kapitalak lagatzea eta aseguruak.
- MFA-Lehentasunezko aktiboetatik (Mendeko Finantza-ekarpenak) eratorritako aurreko lau ekitaldietako aurrezki-oinarriaren ondasun galerak.
- Aurreko lau ekitaldietako Likidazio-Oinarri Orokor negatiboen konpentsazioak, honako hauetatik datozenak:
- Lan pertsonalaren etekin negatiboak.
- Lotutako eragiketetatik eratorritako kapital higigarriaren etekin negatiboak: PFEZren 13/2013 FAren 35. artikuluan (kapitalak hirugarrenei lagatzea) eta 54 artikuluko 3. puntuan (kapitala soilik ematen duten komuneroei egotzitako errendimenduak) aurreikusitakoak.