
Ondoz ondoko ordainketen bidez osorik edo zati batez jasotzen deneko prezioa duten eragiketak jotzen dira geroraturiko prezioko eragiketatzat, ematea edo ondasuna hartzailearen eskura jarri eta azken epearen mugaegunaren artean urtebete baino gehiago igaro bada.
Aukera: Irabazi osoa eskualdaketa izan deneko urtean egotz daiteke, edo proportzioan itundutako prezioa kobratzen den urteetan.
Eskualdaketaren urtean, ondarearen irabazia aitortu behar da, eta “ekitaldian jasotako diru-kopurua” laukitxoan ekitaldian guztia edo soilik jasotakoa jarri behar da. Bigarren kasu honetan, eskualdaketa horrengatik berriz ere diru-kopuruak kobratzen diren ekitaldietan, berriz ere agerraraziko da ondare irabazia eta jasotako diru-kopurua
Higiezinaren salmenta2020an, 120.000 euroan, eta salmentaren zatikako kobrantza 4 urtetan (2020/07/07, 2021/07/07, 2022/07/07 eta 2023/07/07), 30.000 euroko zenbatekoarekin:
2004/06/06an erosi zuen ondasuna, eta salmentaren egunean 100.000 €-ko balio eguneratua zuen.
2020an horrela adierazi zuen irabazia:
2023an, errentawebeko "Aurreko salmenten prezio geroratua kobrantzea datuak" pantailan agertuko da, eta lauki hauek bete beharko ditu:
|
|
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?