web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sozietate-eragiketen modalitateak sozietateekin lotutako zenbait egintza zergapetzen ditu:
  • Sozietatea eratzea, sozietatearen kapitala gehitzea eta gutxitzea, eta sozietatea desegitea.
  • Bazkideen ekarpenak, sozietatearen kapitala gehitu ezean.
  • Sozietate baten zuzendaritzaren egoitza edo zerga egoitza Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzea, ez bata ez bestea Europar Batasuneko estatu kideetako batean ez badaude aurretik kokatuta.

Eragiketa horiek guztiak, sozietate kapitalaren murrizpena eta sozietateen desegitea izan ezik zergen mende eta salbuetsita daude. 1/2011 FA 58.14 (238 KB)

Sozietate-eragiketa zergapekoak eta ez zergapekoak
Zergapeko eragiketak
  1. Sozietateak eratzea. Besteak beste:
    1. Sozietate zibilak.
    2. Sozietate mugatuak.
    3. Lan-sozietate mugatuak (salbuespena).
    4. Sozietate anonimoak.
    5. Lan-sozietate anonimoak (salbuespena).
    6. Kooperatiba-sozietateak.
    7. UTEak: aldi baterako enpresa-elkarteak (salbuespena).
    8. AIEak: Interes bereziko elkarteak.
    9. Enpresa-jarduerak gauzatzen dituzten ondasun-erkidegoen eraketak.
    10. Mortis causa jatorriko ondasun-erkidegoak, jarduerak gutxienez 3 urtez jarraitzen duenean edo jarraitu behar duenean indibisioan. 3 urte bete baino lehen lanpostua utziz gero, itzultzeko eskubidea sortuko luke.
    11. Sozietatekoak ez diren pertsona juridikoak, betiere irabazi-asmoa badute.
    12. Kontu-kontratuak partaidetzan.
    13. Ontzien jabekidetza (enpresa-jardueretara bideratzen direnak: arrantza, kabotajea, charterra, alokairua, etab.).
    14. Egoitza soziala eta zuzendaritza eraginkorraren egoitza EBtik kanpo duten edo EBkoak diren erakundeen establezimendu iraunkorrak edo sukurtsalak Bizkaian, kontzeptu eta baldintza bereko zerga baten tributua ordaintzeko betebeharrik ez dutenak.
  2. Aurrekoen kapital-gehikuntzak (besteak beste). Salbuetsitakoek ere salbuespena dute hemen.

    Ondasun-erkidegoetan kapitala gehitu dela ulertuko da jarduera gauzatzeko ondasunak eta eskubideak bateratzen direnean.

  3. Kapital-murrizketa: aurrekoena (besteak beste). Hemen ABEEak eta AIEak bakarrik daude salbuetsita.

    Ondasun-erkidegoetan, kapitala gutxitu dela ulertuko da jarduera gauzatzeko bateratze-lana egin duten ondasunak edo eskubideak kentzen direnean, eratze-bidean nahiz gehitze-bidean.

  4. Aurrekoak desegitea eta/edo likidatzea (besteak beste). Hemen ABEEak eta AIEak bakarrik daude salbuetsita.
  5. Bazkideek sozietate-galerak konpontzeko egindako ekarpena egiaztatzen duten agiriak.
  6. Bat-egite, zatiketa, jarduera-adarraren ekarpen, truke eta abarreko eragiketak egiaztatzen dituzten agiriak, baldin eta lotutako sozietate-eragiketak gertatzen badira (lehen aipatutakoak). Oro har, salbuetsiak.
  7. Sozietate baten zuzendaritza eraginkorraren egoitza edo egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikora lekualdatzea, Europar Batasunekoa ez den estatu batetik datozenean, edo, hala denean, antzeko zergarik ordaindu ez duenean.
Sozietate eragiketen modalitatean kargapean ez dauden zerga-egitateak.

Sozietate eragiketen modalitatean kargapean ez dauden zerga-egitateak. (31.2 art.) Ez da aurkeztu behar autolikidaziorik. 

  1. Berregituratzeko eragiketak.
  2. Sozietateen benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietate egoitza Europar Batasuneko estatu batetik beste batera aldatzea.
  3. Sozietatearen eraketa eskritura edo estatutuak aldatzea, eta, bereziki, sozietatearen helburua aldatzea eta sozietatearen iraunaldia aldatzea edo luzatzea.
  4. Akzioen jaulkipen primek esklusiboki eratutako erreserben kontura egiten diren kapital zabalkuntzak.
  5. Ondoren zehaztuko diren aktiboen eta pasiboen eskualdaketak, nahiz eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 101. eta 111. artikuluetan aipatzen diren eragiketak izan ez, baldin eta haien emaitza ekonomikoak baliokideak badira:
    1. Finantza-bitartekarien inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta informazioobligazioei buruzko 1985eko maiatzaren 25eko 13/1985 Legeko 8.3.d) artikuluan aipatzen den bezalako babes-sistema instituzional bat eratzeko eta zabaltzeko egiten direnak.
    2. Bankuen Berregituraketa Ordenatua egiteko Funtsak parte hartuta kredituentitateak berregituratzeko prozesuetan egiten direnak; prozesu horiek Bankuak berregituratzeari eta kreditu-entitateen baliabide propioak indartzeari buruzko 2009ko uztailaren 26ko 9/2009 Legegintzako Errege Dekretuko 7. artikuluan aipatzen dira.
    3. Sozietateen gaineko Zergari buruzko hamalaugarren xedapen gehigarriko 3 zenbakian aipatzen diren errentak
Zergapekoak ez diren sozietate-eragiketen zein modalitatearen arabera ordaindu behar dira?

Zergapekoak ez diren sozietate-eragiketen zergak kostubidezko ondare eskualdaketen modalitatearen arabera edo egintza juridiko dokumentatuen modalitatearen arabera ordaindu behar dira? 
 

Ez, beste modalitateen zatitzea araututa dagoelako (salbuespen objetiboak) 1/2011 FA 58.10 artikuluaren mende ez dauden eragiketa horietarako.

Administrazio eskuduna
Zein izango da modalitate horren zergapekoak ez diren sozietate-eragiketak ordainarazteko eskumena daukan Administrazioa? 

Sozietate-eragiketen lotura puntua sozietatearen helbide fiskala da, baina modalitate honen zergapean gelditzen ez denez, Zergaren beste bi modalitatetarako araututako lotura puntura jo behar dugu.

Adibidea:

Demagun helbide fiskala Bizkaian daukan eta fabrikazioan aritzen den merkataritza-sozietate batek lokalen alokairuari lotutako adarra zatitzen duela zeregin horretan soilik arituko den sozietate berri bat sortzeko. Alokairura zuzendutako higiezin guztiak Madrilen kokatuta daude.

  • Sozietatearen zatitzea: ez dago sozietate-eragiketen mende.
  • Higiezinak Madrilera eskualdatzea: Kostubidezko Ondare eskualdaketen mende dago, Zerga Agentziaren eskumenekoa da, lotura puntua eskritura inskribatzen den erregistroa da.

1/2011 FA OE-EJD 31.2 art.

600 eredua: Sozietatearen eraketa eta kapital gehikuntza

Eragiketa hau OE-EJDren sozietate-eragiketen modalitateari lotuta dago, baina salbuetsita dago.

  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta)
    • Sozietatearen eraketa (S01)
    • Kapital gehikuntza (S04)
  • Subjektu pasiboa: sozietatea edo sozietate pareko erakundea (zerga egoitza Bizkaian eduki behar dute)
  • Eskualdatzailea: Ez dago.
  • Zerga oinarria: eratzeko edo gehitzeko erabili den kapitala
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): Eraketa eskritura / Idazki pribatua
600 eredua: Kapitala murriztea

Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa, sozietate-eragiketen modalitatean.

  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta). Kapital-murrizketa: S05 kodea
  • Subjektu pasiboak: bazkideak, baldin eta banaketa badago
  • Eskualdatzailea: Ez dago
  • Zerga oinarria: Bazkideak jasotzen dituen ondasunen balio erreala, gastuak eta zorrak kendu gabe (hipoteka, edukitzekotan, ez da deskontatzen higiezin bat jasotzean).
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): Eskritura / Kapital murrizketaren idazkia.
Sozietate bat desegitea, likidatzea eta azkentzea
600 eredua: Sozietatearen desegitea / likidazioa
Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa, sozietate-eragiketen modalitateans.
  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
    • Disoluzioa: S02 kodea
    • Sozietatearen likidazioa: S03 kodea
    • Dokumentu berean desegitea eta likidazioa aurkezten badira, likidazioa bakarrik aurkeztuko da.
  • Subjektu pasiboak: bazkideak.
  • Eskualdatzailea: Ez dago
  • Zerga oinarria: Bazkideak jasotzen dituen ondasunen balio erreala, gastuak eta zorrak kendu gabe (hipoteka, edukitzekotan, ez da deskontatzen higiezin bat jasotzean).
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): Eskritura / Desegitearen / likidazioaren idazkia (banaketa egon behar da)
Ogasunari begira zeintzuk dira sozietate bat desegiteko bete behar diren baldintzak?

Bilboko gure bulegoetara joan behar duzu (Eskualdaketen Atala), eta 600 eredua, jatorrizko desegite-eskritura eta haren fotokopia aurkeztu (% 1eko zerga ordaindu behar duzu, Sozietate-eragiketengatik).

  • Subjektu pasiboak bazkideak dira, eta zerga-oinarria, berriz, sozietatea likidatzearen ondorioz bazkide horietako bakoitzari adjudikatzen zaion zenbatekoa.
  • Azkentze-eskriturak Merkataritzako Erregistroan erregistratu behar dituzu.
  • Erregistratutako azkentze-eskriturak Zentsuen Atalean aurkeztu behar dituzu, 036 ereduarekin -“Zentsuko baja” egitekoa- eta IFZaren jatorrizko txartelarekin batera.
Informaziorako deitu
946 125 500
Aurrez aurreko arretarako;

Ondasun-erkidegoak
Zein erakunde parekoa da soziateekin OE-EJD zergaren ondorioetarako?

Zerga honen ondorioetarako, honako hauek sozietateekin parekatuko dira (ITP-AJD 1/2011 Foru Arauaren 34. artikuluaren arabera):

  • Sozietate izan ez eta irabazteko asmoak dituzten pertsona juridikoak.
  • Partaidetzako kontuen kontratuak.
  • Ontzien jabekidetza.
  • Inter vivos egintzen bidez eraturiko ondasun-erkidegoak, baldin eta enpresa jarduerak egiten badituzte; nolanahi ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan xedatutakoa beteko da.
  • Mortis causa egintzen bidez eraturiko ondasun-erkidegoak, kausatzailearen negozioaren ustiapenak hiru urte baino gehiago egiten badu indibisio-araubidean.
Sozietateen pareko Ondasun erkidegoak. Salbuespen objektiboak

Sozietateen pareko Ondasun erkidegoei 1/2011 FAren 58.14 artikuluaren salbuespena aplikatzen zaie?

Bai, sozietateen pareko erakundeak direnez gero, aipatutako salbuespena aplikagarria zaie; ildo horretan, murrizketa- eta desegite-eragiketek baino ez dute zerga ordaindu behar.

OE-EJD 1/2011 NF 58.14 art. Salbuespen objetiboak.

Sozietateak eratzea, kapitala gehitzea, Bazkideen ekarpenak, sozietatearen kapitala gehitzea eragiten ez badute, eta Sozietatearen benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietate-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzea, Europar Batasunaren kide den estatu batean egon ez badira.

PFEZ FA 24.3 artikuluaren arabera, higiezinen errentamendua eta salerosketa bakarrik joko da ekonomia-jardueratzat baldin eta jarduera hori antolatzeko pertsona bat badago, lan-kontratuarekin, lanaldi osoan eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin.

Horri dagokionez, honako hauek ez dira kontratatutako pertsonatzat hartuko:

  • batetik, zergadunaren ezkontidea, izatezko bikotekidea (2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat eratutako bikotea bada)
  • edo aurrekoa,
  • ondorengoa,
  • edo bigaren graduko alboko ahaidea, ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa izan daiteke); bestetik, zergadunarekin pertsona lotutzat jotzen direnak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 42.3 artikuluaren ezartzen denaren arabera.
Ondasun erkidegoak sozietateekin parekatzea. 1/2011 Foru Arauaren 34.4 artikulua.

Martxoaren 24ko 1/2011 Foru Arauaren 34.4 artikuluan ondokoa ezarri da:

Zerga honen ondorioetarako honako hauek parekatuko dira sozietateekin: (…) 4. Enpresa jarduerak egin ditzan “inter vivos” egintzen bidez eraturiko ondasun-erkidegoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan ezarritakoaren kalterik gabe. (...). 11 Ondasun erkidego baten eraketa Sozietate Eragiketen modalitatean kargapean egon dadin, beharrezkoa da erkideek erabakia hartzea elkarrekin dituzten ondasunak enpresa jarduera baterako erabiltzeko.

13/2013 PFEZaren Arauaren arabera, higiezinen errentamendua edo salerosketa enpresa-jardueratzat hartuko da hura antolatzeko gutxienez lan-kontratua duen eta lanaldi osoa duen langile bat erabiltzen denean.

Ondasun erkidegoak desegitea.
Eratu zirenean, jarduera ekonomikoak egiteagatik, Sozietate Eragiketen modalitatean kargapean egon ziren ondasun erkidegoak desegiten direnean, sozietateak desegingo balira bezala jokatuko da Zergari dagokionez. Beraz, erkide bakoitzari esleitutako ondasun, eskubide edo zatien gaineko zerga ordaindu beharko da modalitate horretan. Zergaren modalitate honetaz gainera, desegite horien ondorioz adjudikazio gaindikinak aitortzen direnean, baliteke Kostu Bidezko Ondare Eskualdaketen modalitateari ere lotuta egotea.
Ondasun erkidegoak desegitea. Tributazioa

Eratu zirenean, jarduera ekonomikoak egiteagatik, Sozietate Eragiketen modalitatean kargapean egon ziren ondasun erkidegoak desegiten direnean, sozietateak desegingo balira bezala jokatuko da Zergari dagokionez. Beraz, erkide bakoitzari esleitutako ondasun, eskubide edo zatien gaineko zerga ordaindu beharko da modalitate horretan.

Zergaren modalitate honetaz gainera, desegite horien ondorioz adjudikazio gaindikinak aitortzen direnean, baliteke Kostu Bidezko Ondare Eskualdaketen modalitateari ere lotuta egotea.

4 /2012 jarraibidea bigarren bi. Ondasun erkidegoak desegitea..

Subjektu pasiboa, Zerga-oinarria eta Zerga-tasa

Zein da subjektu pasiboa kapital sozialaren murrizketan eta sozietateen desegiteetan?

Zerga ordaindu behar dute, zergadun gisa eta edozein direlarik ere alderdiek horren aurka ezarritako xedapenak, sozietateen desegiteetan eta kapital sozialen murrizketan, bazkideek, jabekideek, erkideek edo partaideek jasotako ondasunen eta eskubideengatik.

1/2011 FAren 35. artikulua.

Zein da zerga-oinarria kapital murrizketari eta sozietateen desegiteei dagokienez? 

Kapital murrizketan eta desegitean, zerga-oinarria bat etorriko da kideei emandako ondasunen eta eskubideen balio errealarekin, gastuak eta zorrak murriztu gabe.

1/2011 FAren 37. artikulua

Zein da zerga-tasa kapital murrizketen eta sozietateen desegiteen kasuan?
 

Zerga-kuota %1eko karga mota oinarri likidagarriari aplikatuta aterako da.

1/2011 FAren 38. artikulua.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?