web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zergaduna, zergapeko egitatea eta salbuetsitako errentak
Zergadunak

Lotutako edukirik gabe.

Zergapeko egitatea eta salbuetsitako errentak
9. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Errenta salbuetsiak.
Berridatzi egiten da 5. zenbakiaren azken paragrafoa  2/2025 FAren arabera
9. art 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
5. Zenbaki honetan ezartzen den kalte-ordain salbuetsia 183.600 euro izango da, gehienez. Zenbaki honetan ezartzen den kalte-ordain salbuetsia 180.000 euro izango da, gehienez.
Lana
23. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Lanaren etekinen hobaria.
Berridatzi egiten da 23. artikulua 2/2025 FAren arabera
23. art 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1. Lanaren etekin osoen guztirako zenbatekoaren eta gastu kengarrien arteko diferentzia positiboa bada, hobari hau aplikatuko da:
a) Diferentzia 14.800 euro edo gutxiago bada, 8.000 euroko hobaria.
b) Diferentzia 14.800,01 - 23.000 euro artekoa bada, 8.000 euroko hobaria, honako hau kenduta: diferentziatik 14.800,00 euro kendu eta ateratzen den emaitzaren zenbatekoa 0,6098az biderkatzearen emaitza.
c) Diferentzia 23.000 euro baino gehiago bada, 3.000 euroko hobaria.
2. Zerga-oinarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira eta errentok 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da.
3. Aurreko zenbakietan aipatzen diren hobariak gehitu egingo dira kasu hauetan:
a) Zergaduna aktibo dagoen langile desgaitua bada eta beraren desgaitasun-gradua ehuneko 33 eta 65 bitartekoa bada, hobaria ehuneko 100 gehituko da.
b) Zergaduna aktibo dagoen langile desgaitua bada, eta beraren desgaitasuna ehuneko 33 eta 65 bitartekoa bada eta mugitzeko gaitasuna murriztuta badauka, hobaria ehuneko 250 gehituko da. Halakotzat joko dira Desgaitasunaren gradua aintzatesteko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 
18ko 888/2022 Errege Dekretuak Mugikortasun-jardueren Mugak Ebaluatzeko ezarritako azpibaremoaren arabera (MJMEB) mugitzeko gaitasuna ehuneko 25 edo gehiago murriztuta daukaten pertsonak Ehuneko bera aplikatuko zaie ehuneko 65eko desgaitasuna edo handiagoa daukaten langile aktibo desgaituei ere.
4. Artikulu honetan arautzen den hobaria aplikatu ondoko lanaren etekin garbia ezin da izan negatiboa.
1. Lanaren etekin osoaren eta gastu kengarrien arteko diferentzia positiboak honako hobari hauek izango ditu: 
a) Diferentzia 7.500 euro edo txikiagoa bada, 4.650 euroko hobaria egingo da. 
b) Diferentzia 7.500,01 eta 15.000 euro artekoa bada, honako hobari hau egingo da: 4.650 euro ken diferentzi horri 7.500,00 euro gutxitu ondoren ateratzen den zenbatekoa bider 0,22 egitetik ateratzen den zenbatekoa. 
c) Diferentzia 15.000 eurotik gorakoa bada, 3.000 euroko hobaria egingo da. 
2. Zerga-oinarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira, eta errentok 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da. 
3. Aurreko zenbakietan aipatzen diren hobariak gehitu egingo dira kasu hauetan: 
a) %100; desgaitasun-gradua %33koa edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa duten langile aktibo desgaituentzat. 
b) 100eko 250, desgaitasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten langile aktibo desgaituentzat, baldin eta mugikortasun murriztuko gabezia egoeran badaude –mugikortasuna murriztuta dutela joko da Mugikortasun Jardueren Mugen azpibaremoan, desgaitasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuaren bidez onetsian, 100eko 25eko edo hortik gorako mugikortasun falta ematen zaienean–. Orobat, 100eko 65eko edo hortik gorako desgaitasuna duten langile aktibo desgaituentzat ere 100eko 250 gehituko da hobaria.
4. Artikulu honetan aurreikusitako hobaria aplikatzearen ondorioz ateratzen den lanaren etekin garbia ezingo da negatiboa izan. 
 
17. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Gauzazko lan-etekinak.
h) eta i) letra gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2. Aurreko zenbakian xedatutakoa hala izanik ere, honako hauek ez dira gauzazko lanetekintzat hartuko: 

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin
«h) Enplegatzaileak bere lan-jarduerarako beharrezkoak diren ekipoak, erremintak eta bitartekoak ematea, telelanaren modalitatean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.

2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin 
i) Enplegatzailearen jabetzakoak diren hiriko bizikletak erabiltzea langileak beren ohiko bizilekutik lantokira edo alderantziz joateko. Ondorio horietarako, kontuan hartzen dira pedalei eragiteko motor elektrikoaren laguntza duten bizikletak, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urtarrilaren 15eko 168/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako definizioaren arabera.
16. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Diruzko lan-etekinak.
f) letra gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

Besteak beste, honako hauek izango dira diruzko lan-etekinak: 

f) Telelanaren modalitatean egindako lanaren ondorioz langileak jasandako gastuen konpentsazio gisa haren esku jarritako zenbatekoak, salbu eta Hitzarmen Kolektiboak unean-unean ezarritako zenbatekoak gainditzen ez dituztenak, gastu horien merkatuko balioaren mugaraino.»

 
Ekonomi Jarduerak
28. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztua erabiliz kalkulatzeko arauak.
Berridatzi egiten da 1. apartatuko b) letra 2/2025 FAren arabera
 
28. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1.b) b) Goiko letran aipaturiko diru-sarrera eta gastuen arteko aldea kalkulatu, eta eragiketa horren emaitza jarraian zehaztutako portzentajeetan gutxituko da, amortizazioak, narriaduragatiko galerak eta justifikatzeko gaitzak diren gastuak direla eta.
Ehuneko 20ko portzentajean, aurreko urtean, aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea 35.000 eurotik gorakoa izan ez bada.
Ehuneko 15eko portzentajean, aurreko urtean, aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea 35.000 eurotik gorakoa izan bada eta 85.000 eurotik gorakoa izan ez bada.
Ehuneko 10eko portzentajean, aurreko urtean, aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea 85.000 eurotik gorakoa izan bada.

 
b) Goiko letran aipaturiko diru-sarrera eta gastuen arteko aldea kalkulatu, eta eragiketa horren emaitza 100eko 10 gutxituko da, amortizazioak, narriaduragatiko galerak eta justifikatzeko gaitzak diren gastuak direla eta.
27. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren modalitate arrunta erabiliz kalkulatzeko arauak.
Aldatzen dira 5. erregelaren bigarren eta hirugarren apartatuak
27. art. 2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
5. erreg. 2-3 ap. Bi. Zergadunak frogatzen badu berak erabiltzen duen ibilgailua, egindako jardueraren izaeraren ondorioz, oso garrantzitsua dela eta eskuarki erabili behar duela diru-sarrerak lortu ahal izateko, aipatutako gastuetan 100eko 50 izango da kengarria. 
Hala ere, ibilgailu bakar baten gastuak soilik kendu ahal izango dira, eta honako muga hauekin:
a) 3.000 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 30.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoaren 100eko 50, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta.
Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean, arestian adierazitakoaren ordez, 4.000 euro aplikatuko dira, edo zergadunak erabilitako amortizazio-portzentajea bider 
40.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoaren 100eko 50, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta.
b) 30.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez.
Aurreko a) letrako bigarren paragrafoan aipatutako ibilgailuak badira, 40.000 euro aplikatuko dira.
c) 3.600 euro gainerako kontzeptuak direla eta, elementuon erabilerarekin lotuta badaude, ibilgailu eta urte bakoitzeko edozelan ere.
Hiru. Zergadunak modu sinesgarrian frogatzen duenean ibilgailua esklusiboki afektatu zaiola beraren jarduera ekonomikoari, gastu horiek kengarriak izango dira, baina honako muga hauekin:
a) 6.000 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 30.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoa, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta.
Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean, arestian adierazitakoaren ordez, 8.000 euro edo zergadunak erabilitako amortizazio-portzentajea bider 40.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoa, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera 
dela eta.
b) 30.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez.
Apartatu honetan a) letrako bigarren paragrafoan aipatzen diren ibilgailuak badira, 40.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten partea aplikatuko da, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada.
c) 7.200 euro, ibilgailuok erabiltzeari loturiko beste kontzeptu guztiengatik.
Zergadunak ez badu urteko aldi batean ibilgailu hori erabiltzen, erabili duen denboraren arabera kalkulatuko dira erregela honetan aipaturiko mugak.
 
Bi. Zergadunak frogatzen badu berak erabiltzen duen ibilgailua, egindako jardueraren izaeraren ondorioz, oso garrantzitsua dela eta eskuarki erabili behar duela diru-sarrerak lortu ahal izateko, aipatutako gastuetan 100eko 50 izango da kengarria. 
Hala ere, ibilgailu bakar baten gastuak soilik kendu ahal izango dira, eta honako muga hauekin:
a) 2.500 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 25.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoaren 100eko 50, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta.
b) 25.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez.
c) 3.000 euro gainerako kontzeptuak direla eta, elementuon erabilerarekin lotuta badaude, ibilgailu eta urte bakoitzeko edozelan ere.
Hiru. Zergadunak modu sinesgarrian frogatzen duenean ibilgailua esklusiboki afektatu zaiola beraren jarduera ekonomikoari, gastu horiek kengarriak izango dira, baina honako muga hauekin:
a) 5.000 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 25.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoa, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta.
b) 25.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez.
c) 6.000 euro, ibilgailuok erabiltzeari loturiko beste kontzeptu guztiengatik. Zergadunak ez badu urteko aldi batean ibilgailu hori erabiltzen, erabili duen denboraren arabera kalkulatuko dira erregela honetan aipaturiko mugak.
 
25. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Etekin garbia kalkulatzeko arau orokorrak.
Berridatzi egiten da 5. apartatua 2/2025 FAren arabera
25 art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
5. 5. Jarduera ekonomiko batean hasten diren zergadunek 100eko 10 murriztu ahal izango dute jarduera horren etekin garbi positiboa, eta 100eko 15, berriz, emakumeak badira, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu ondoren, hala badagokio, etekina positiboa den lehen zergaldian eta hurrengo zergaldian, betiere etekin garbi 
positibo hori lortzen den lehen zergaldia jarduera hasi ondorengo lehen bost zergaldietan barruan gertatzen bada.
Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera ekonomiko bat hasten denik, baldin eta zergadunak aurretik jarduera hori bera zuzenean edo zeharka egin badu. Zergadunak aurretik jarduera berean jardun duela joko da jarduera hori talde berean sailkatuta badago ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifetan.
Murriztapen hau ez da aplikatuko baldin eta jarduera hasi aurreko urtean zergadunak lanaren etekinak jaso bazituen pertsona edo entitate batengandik eta hasitako jarduera ekonomikoaren ondoriozko sarreren 100eko 50 baino gehiago pertsona edo entitate horrengandik lortutakoak badira.
5. Jarduera ekonomiko batean hasten diren zergadunek 100eko 10 murriztu ahal izango dute jarduera horren etekin garbi positiboa, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu ondoren, hala badagokio, etekina positiboa den lehen zergaldian eta hurrengo zergaldian, betiere etekin garbi 
positibo hori lortzen den lehen zergaldia jarduera hasi ondorengo lehen bost zergaldietan barruan gertatzen bada.
Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera ekonomiko bat hasten denik, baldin eta zergadunak aurretik jarduera hori bera zuzenean edo zeharka egin badu. Zergadunak aurretik jarduera berean jardun duela joko da jarduera hori talde berean sailkatuta badago ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifetan.
Murriztapen hau ez da aplikatuko baldin eta jarduera hasi aurreko urtean zergadunak lanaren etekinak jaso bazituen pertsona edo entitate batengandik eta hasitako jarduera ekonomikoaren ondoriozko sarreren 100eko 50 baino gehiago pertsona edo entitate horrengandik lortutakoak badira.
Higiezinen kapitala
32. artikulua 13/2013 Errentaren FA. (4.5.6) kengarriak eta hobaria
Berridatzi egiten da artikulua
32. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
4.5.6.
...
4. Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluaren arabera etxebizitza-errentamendutik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, etxebizitza bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratu batean kokatuta badago eta alokairu-errentaren zenbatekoa erreferentzia-indizeen mugen barruan badago, 100eko 
70eko hobaria aplikatuko da higiezin bakoitzak lortutako etekin osoen gainean.
Era berean, honako hauek bakarrik izango dira kengarriak:
a) Etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera.
b) Errentamendua dela-eta zergadunari eskubidez dagozkion errentak ez ordaintzea osorik edo partzialki estaltzen duten kreditu-aseguruen primen zenbatekoa, 300 euroko mugarekin. Hobariaren eta gastu kengarriaren baturak ezin izango du ekarri etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako.
5. Era berean, 3. eta 4. apartatuetakoa aplikatuko da, baldin eta errentatzaileak erreferentzia-indizeetara edo bitartekaritza publikoko prezioetara mugatu badu alokairu-errenta.
6. Aurreko apartatuetan sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinen kasuan, etekin osoa gastu kengarri hauen zenbatekoan gutxituko da:
a) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gastuak, barnean sartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, eta gainerako finantzaketa-gastuak ere bai.
b) Etekinen iturri diren ondasunek haiek erabiltzeagatik edo denbora igarotzeagatik jasandako narriaduraren zenbatekoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.
Erabiltze- edo gozatze-eskubide edo -ahalmenen titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, balio-galera gisa, ordaindutako eskurapen-balioen zati proportzionala, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.
Gastu kengarrien baturak ezin izango du ekarri ondasun etekin garbi negatiborik higiezin bakoitzerako.
1. Etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %20ko hobaria aplikatuko da. 
Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketagastuak ere. 
Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik. 
Zenbaki honetan jasotakotzat joko dira, soilik, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan aipatzen diren etxebizitzaren errentamendutzat jotakoetatik eratorritako etekinak. 
2. Aurreko lerroaldean sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinetan, etekin osoari gastu kengarri hauen zenbatekoa gutxituko zaio: 
a) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gastuak, barne sartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, eta gainerako finantzaketa-gastuak ere bai. 
b) Etekinen iturria diren ondasunek haiek erabiltzeagatik edo denbora igarotzeagatik jasandako narriaduraren zenbatekoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. 
Erabilera- edo luperketa-eskubide edo -ahalmenen titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, baliogalera gisa, ordaindutako eskuraketa-balioen zati proportzionala, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. 
Gastu kengarrien baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik.
32. artikulua 13/2013 Errentaren FA. (1,2,3) Gastu kengarriak eta hobaria
Berridatzi egiten da artikulua

 
32. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1.2.3
1. Hurrengo 2., 3., 4. eta 5. apartatuetan aipatutako etxebizitzak ez beste batzuetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, betiere higiezin horietan jarduera ekonomikorik egon gabe, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen 100eko 20ko hobaria aplikatuko da.
Era berean, kengarritzat hartuko da, soil-soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera. Hobariaren eta gastu kengarriaren baturak ezin izango du ekarri etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako.
2. Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritako moduan errentamenduan jarritako etxebizitzatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen 100eko 30eko hobaria aplikatuko da.
Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik:
a) Etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera.
b) Errentamendua dela-eta zergadunari eskubidez dagozkion errentak ez ordaintzea osorik edo partzialki estaltzen duten kreditu-aseguruen primen zenbatekoa, 300 euroko mugarekin.Hobariaren eta gastu kengarrien baturak ez du ekarriko etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako.
3. Kapital higiezinaren etekinak baldin badatoz Eusko Jaurlaritzaren «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programatik —Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuaren bidez arautua— eta Merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko «ASAP» bitartekaritza-programatik —Eusko Jaurlaritzaren irailaren 17ko 144/2019 Dekretuaren bidez arautua— edo antzeko beste etxebizitza-plan eta -programa autonomiko, foral edo udaleko plan batzuetatik; orduan, ehuneko 70eko hobaria aplikatuko da programa horiei etxebizitza alokatzeagatik edo lagatzeagatik higiezin bakoitzak lortutako etekin osoen gainean.
Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako 
finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera.
Hobariaren eta gastu kengarrien baturak ez du ekarriko etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako.
1. Etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %20ko hobaria aplikatuko da. 
Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketagastuak ere. 
Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik. 
Zenbaki honetan jasotakotzat joko dira, soilik, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan aipatzen diren etxebizitzaren errentamendutzat jotakoetatik eratorritako etekinak. 
2. Aurreko lerroaldean sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinetan, etekin osoari gastu kengarri hauen zenbatekoa gutxituko zaio: 
a) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gastuak, barne sartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, eta gainerako finantzaketa-gastuak ere bai. 
b) Etekinen iturria diren ondasunek haiek erabiltzeagatik edo denbora igarotzeagatik jasandako narriaduraren zenbatekoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. 
Erabilera- edo luperketa-eskubide edo -ahalmenen titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, baliogalera gisa, ordaindutako eskuraketa-balioen zati proportzionala, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. 
Gastu kengarrien baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik.
Higigarrien kapitala
39.2. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Etekin garbia.
Berridatzi egiten da  2. apartatuaren hirugarren paragrafoa 2/2025 FAren arabera
39. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
2. ...
Zenbaki honetako lehenengo paragrafoan xedatzen dena gorabehera, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan aipatzen den etxebizitzen azpierrentamendutik datozen etekinak direnean, etekin garbia lortzeko soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, 100eko 30eko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari.
 
...
Zenbaki honetako lehenengo paragrafoan xedatzen dena gorabehera, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan aipatzen den etxebizitzen azpierrentamendutik datozen etekinak direnean, etekin garbia lortzeko soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, 100eko 20eko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari.
 
Irabaziak eta galerak
41. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kasu bereziak.
c) letraren bigarren betekizuneko lehen paragrafoa aldatzen da 2/2025 FAren arabera
41. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
2.c)2º
2. Honako kasu hauetan ez da egongo ondare-irabazi edo -galerarik:
...
Bigarrena. Eskualdatzaileak zuzendaritza-lanak egin izan baditu, eskualdaketaren unetik bi urte igarotakoan lan horiek egiteari eta haien ordainsariak jasotzeari uztea.
2. Honako kasu hauetan ez da egongo ondare-irabazi edo -galerarik:
...
Bigarrena: Eskualdatzaileak, zuzendaritza-funtzioak bete izan baditu, eskualdaketaren unetik beretik lan horiek egiteari eta dagozkien ordainsariak jasotzeari uztea.
Errenten eratxikipena, erregimen bereziak, aldi baterako egozpena, balorazio-arauak eta konpentsazioak
Errentak esleitzea

Lotutako edukirik gabe.

Erregimen bereziak

Lotutako edukirik gabe.

Aldi baterako egozpena

Lotutako edukirik gabe.

Balorazio-arauak eta konpentsazioak
60. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Gauzazko errentak.
Berridatzi egiten da 2. apartatuko b) letra 2/2025 FAren arabera
60. art. 2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
2.b) 2. Gauzazko lan-etekinak erregela berezi hauen arabera baloratuko dira:
...
b) Pertsona edo entitate ordaintzailearen jabetzako automobilak eta haien erremolkeak, motorrak, motozikletak, laketontziak edo itsas kiroletako ontziak zein aireontziak erabili edo ematen diren kasuetan: 
- Ibilgailua eman egiten bada, ibilgailu horren eskurapen-kostua hartuko da, eragiketa kargatzen duten tributuak barne.
- Ibilgailua erabili egiten bada, aurreko paragrafoan aipatzen den kostuaren 100eko 20 hartuko da urteko. 
Erabilerari dagokion balorazioa ehuneko 30 murriztu ahal izango da ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean. 
- Ibilgailua erabili eta, horren ondoren, eman egiten bada, azken horren balorazioa aurreko erabileraren ondorioz ateratzen den balorazioa kontuan hartuz egingo da. 
Ordaintzailearen jabetzakoak ez diren garraiobideak erabiliz gero, ordaintzaileari dakarkioten kostua hartuko da kontuan, tributuak eta gastuak barne. 
Aurreko paragrafoan ezarritako balorazioa ehuneko 30 murriztu ahal izango da ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregaipiladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean. 
Goian aipaturiko kasu guztietan, pertsona edo entitate ordaintzaileak ordaintzen dituenean ibilgailua erabiltzeari berez dagozkion gastuak (hala nola konponketak, erregaia, aparkalekua eta ordainpeko autobideak), horrek guztiak ordaintzaileari dakarkion kostua hartuko da kontuan. 
Ibilgailua lanerako zein helburu partikularretarako erabiltzen denean, gauzazko ordainketaren balorazioa izango da letra honetan jasotako erregelak dena delako kasuari aplikatu ondoren ateratzen den emaitzaren 100eko 50.
 
2. Gauzazko lan-etekinak erregela berezi hauen arabera baloratuko dira:
...
b) Ordaintzailearen jabetzako automobilak eta haien erremolkeak, motorrak, motozikletak, laketontziak edo itsas kiroletako ontziak zein aireontziak erabili edo ematen diren kasuetan: 
- Ibilgailua eman egiten bada, ibilgailu horren eskuratze-kostua hartuko da, eragiketa kargatzen duten tributuak barne. 
- Ibilgailua erabili egiten bada, aurreko lerroaldean aipatzen den kostuaren %20 hartuko da urteko. 
- Ibilgailua erabili eta, horren ondoren, eman egiten bada, azken horren balorazioa aurreko erabileraren ondorioz ateratzen den balorazioa kontuan hartuz egingo da. 
Baldin eta aipaturiko garraiobideak ez badira ordaintzailearenak, garraiobideok erabiltzeak hari dakarkion kostua hartuko da kontuan, tributuak eta gastuak barne. 
Goian aipaturiko kasu guztietan, ordaintzaileak ordaintzen dituenean ibilgailua erabiltzeari berez dagozkion gastuak (hala nola konponketak, erregaia, aparkalekua eta ordainpeko autobideak), horrek guztiak ordaintzaileari dakarkion kostua. 
Ibilgailua lanerako zein helburu partikularretarako erabiltzen denean, gauzazko ordainketaren balorazioa izango da letra honetan jasotako erregelak dena delako kasuari aplikatu ondoren ateratzen den emaitzaren %50.
Errentak integratzea eta konpentsatzea
Likidazio-oinarria-Familia Unitatea-Murrizketa-Kuota
Likidazio-oinarria – Murrizketak
71. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Murriztapenen mugak, gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik.
Berridatzi egiten da 1. apartatua 2/2025 FAren arabera
71. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1.a.b.c. 1. Halakoen berariazko araudian jasotako muga finantzarioen kalterik gabe, muga hauek izango dituzte gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik egin daitezkeen murriztapenek:
a) Urteko 5.000 euro: bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aurreko artikuluan aipatuta dauden eta hurrengo letretan aurreikusita ez dauden gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako.
b) Urteko 8.000 euro, bazkide babesleek, aurreko artikuluko 1. apartatuaren 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planen sustatzaileek, edo enpresen gizarte-aurreikuspeneko tresna gisa edo enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planetan hartzaile gisa jarduten duten gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek edo mendekotasuneko aseguru kolektiboek bazkide, partaide, aseguratu edo mutualisten alde egin eta haiei egotzitako enpresa-kontribuzioen baturarako, bai eta bazkide, partaide, aseguratu edo mutualista horiek aipatu diren gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako, ekarpenok direla negoziazio kolektiboan adostutakoak, direla planaren erregelamendutik eratorritakoak –bazkide langileen kasuan edo kooperatiba- edo lan-sozietateen lanaren kasuan–, direla langilearen erabaki baten ondoriozkoak.
Ulertu behar da muga horren barruan sartuta daudela enpresaburu indibidualak edo profesionalak gizarte-aurreikuspeneko plan edo mutualitateei, aurreko artikuluko 1. apartatuaren 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planei edo enpresen gizarte-aurreikuspeneko planei edo mendekotasuneko aseguru kolektiboei egindako ekarpen propioak, baldin eta enpresaburua, aldi berean, sustatzailea eta partaide, edo mutualista, hartzailea edo bazkide babeslea eta onuraduna bada, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan, betiere ekarpen horiek proportzionaltasun-maila jakin bat badute enpresaburu indibidualak edo profesionalak bere ardurapean dituen langileen alde egiten dituen kontribuzioekiko, soldata-portzentaje bat, proportzio ekonomiko bat edo antzeko beste inguruabar batzuk kontuan izanik.Gizarte-aurreikuspeneko planei egindako ekarpenek —aurreko paragrafoan aipatuak— erregelamendu bidez ezarritako betekizunak bete behar dituzte.
c) Urteko 4.000 euro, enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako, sistema horietako partaide edo bazkide osoak beren konturako langileak edo autonomoak diren kasurako.
Beren ardurapean langilerik ez duten beren konturako langileek edo langile autonomoek enpleguko aurreikuspen-sistemei egindako ekarpenak muga horren 
barruan daudela ulertuko da.
Hala ere, c) letra honetan aurreikusitako mugatik kanpokotzat hartuko dira bazkide langileek egindako ekarpenak edo kooperatiba- edo lan-sozietateen lan-ekarpenak.

 
1. Halakoen berariazko araudian jasotako muga finantzarioen kalterik gabe, muga hauek izango dituzte gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik egin daitezkeen murrizketek: 
a) Urteko 5.000 euro: bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aurreko artikuluan aipatzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako.
b) Urteko 8.000 euro, bazkide babesleek, aurreko artikuluko 1. zenbakiko 2. eta 3. azpizenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planen sustatzaileek, edo enpresen gizarte-aurreikuspeneko tresna gisa edo enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planetan hartzaile gisa jarduten diren gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek edo mendetasuneko aseguru kolektiboek bazkide, partaide, aseguratu edo mutualisten alde egin eta haiei egotzitako kontribuzio enpresarialen baturarako.
Ulertu behar da muga horren barruan sartuta daudela enpresaburu indibidualak gizarteaurreikuspeneko entitate edo mutualitateei, aurreko artikuluko 1. zenbakiko 2. eta 3. azpizenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planei edo enpresen gizarteaurreikuspeneko planei edo mendetasuneko aseguru kolektiboei egindako ekarpen propioak, baldin eta enpresaburua, aldi berean, sustatzailea eta partaide, mutualista edo hartzailea edo bazkide babeslea eta onuraduna bada. Aurreko lerroaldean aipatzen diren borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei egindako ekarpenek erregelamendu bidez ezarritako betekizunak bete behar dituzte.
c) 1. zenbaki honetako aurreko letretan ezarritakoa gorabehera, eta haietan ezarritako mugak betez, urtean 12.000 euroko muga egongo da murrizketak egiteko enpresek gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik.
73. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Murriztapena batera tributatzeagatik
Berridatzi egiten da artikulua 2/2025 FAren arabera
73. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
Foru-arau honen 98. artikuluan xedatutakoaren arabera baterako tributazioa hautatuz gero, urteko 4.800 euroko murriztapena egin ahal izango da aitorpen bakoitzeko zerga-oinarri orokorrean.
 
1. Foru Arau honetako 98. artikuluan xedatutakoaren arabera baterako zerga ordainketa hautatuz gero, urteko aitorpenaren zerga oinarritik 4.800 euro ken daitezke.
2. Aurreko idatz zatian aipatutako murrizketa 4.169 eurokoa izango da Foru Arau honetako 98. artikuluko 2. idatz zatian adierazitako familia unitateen aitorpenean.
Kuota osoa
Baterako zerga-ordainketa eta familia-unitatea
99. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Baterako tributazioaren arauak.
2. ataleko h) eta i) letrak gehitzen dira, 2/2025 Foru Arauaren arabera.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

h) Foru-arau honen 93 bis artikuluan ezarritako kasuetan, aplikatzeko dauden kenkariak aplikatuko diren zergaldian baterako tributazioa egitea hautatzen bada eta aipatutako kenkariak aplikatzeko eskubidea duten hainbat pertsona badaude, batzuk 36 urtetik beherakoak, eta beste batzuk 36 urtetik gorakoak, 93 bis artikulu horren 1. apartatuan xedatutakoa aplikatuko da.
Familia-unitateko kide diren zergadunek banakako tributazioa hautatu duten aurreko zergaldietan sortutako kenkariak (lekualdatu daitezkeenak) baterako tributazioan aplikatu ahal izango dira, jatorrizko zergaldirako ezarritako ehunekoak, mugak eta gainerako baldintzak errespetatuz.
Ondorengo banakako tributazioaren kasuan, foru-arau honen 93 bis artikuluan xedatutakoaren arabera aplika daitezkeen kenkariak aplikatzeko eskubidea sortu duten zergadunek aplikatu ahal izango dituzte, eta, hala badagokio, hurrengo paragrafoan aipatzen den aplikatu gabeko kenkarien banaketa-erregela aplikatu ahal izango da.
Zergak baterako modalitatearen bidez ordaindu diren zergaldian sortu badira kenkariak eta zergaldi horretan ezin izan badira kendu kuota osoa nahikoa ez izateagatik, ondorengo banakako tributaziorako ondorioetarako, zergadun bakoitzak aplikatu ahal 107 izango du sortu duen eta aplikatu gabe dagoen kenkariaren zenbatekoa. Familiaunitateko kide bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztu ezin denean, adinez nagusiak diren familia-unitateko kideen artean banatuko da kopuru bera.
i) Baterako tributazioa aukeratzen den kasuetan, foru-arau honetan aurreikusitako kuota osoaren kenkariak aplikatuko dira, baldin eta kenkari horiek sortzen diren zergaldien hurrengo zergaldietan egiteko ahalmena ezartzen bada, haietako bakoitzean ezarritako baldintzetan, betiere kuota nahikoa ez izateagatik familia-unitatea osatzen duten zergadunek ez badituzte aplikatu banakako tributazioa egin duten zergaldien aurreko zergaldietan, jatorrizko zergaldirako ezarritako ehunekoak, mugak eta gainerako baldintzak errespetatuz.
Kenkari horiek aplikatu ahal izango dira, soil-soilik, kenkari horiek sortu dituzten zergadunek gerora banakako tributazioa egiten badute. Familia-unitateko kide bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztu ezin denean, adinez nagusiak diren familiaunitateko kideen artean banatuko da kopuru bera.
98. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Familia-unitatearen modalitateak.
Idazketa berria ematen zaio 2/2025 Foru Arauaren araberako artikuluari
98. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
1. Hauek dira familia-unitateak:
A) Legez banandu gabeko ezkontideek osatutakoa, bai eta izatezko bikoteko kideek osatutakoa, eta honako hauek ere bai (halakorik badago):
a) Seme-alaba adingabeek, gurasoak edo adoptatzaileak ados egonik haiengandik aparte bizi direnek izan ezik.
b) Adinez nagusi diren seme-alabek, baldin eta, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, ordezkapen-ahalmena duen kuradoretzaren pean badaude, eta kuradoretza gurasoek edo adoptatzaileek baliatzen badute.
c) Adopzioa egiteko harrera iraunkorraren edo zaintzaren bidez zergadunari lotutako adingabeek, baldin eta adingabeen babesaren arloan eskumena duen entitate publikoaren aurrean formalizatu badira harrera edo zaintza.
B) Guraso, adoptatzaile edo hartzaile bakarra dagoen familia-unitatea, aurreko A) letrako a), b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonekin batera.
C) Zergadunak edo zergadunek eta aurreko A) letrako a), b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonek osatutakoa, zeinen zaintza zergadunari esleitu baitzaio etxeko indarkeriagatik edo genero-indarkeriagatik, erregelamendu bidez ezarritako moduan egiaztatuta. Ondorio horietarako, ez da kontuan hartuko D) letran aipatzen den mendekotasun ekonomikoa, zaintzapean dauden pertsonena.
D) Halaber, senar-emazteak legez banantzen direnean edo ezkontza-loturarik nahiz izatezko bikoterik ez dagoenean, edo ebazpen judiziala eman denean, familia- unitatea hauek osatuko dute: guraso batek edo adoptatzaileak edo harrera- egileak eta ekonomikoki modu esklusiboan haren mende dauden eta A letrako a), b) eta c) letretako baldintzak betetzen dituzten pertsonek.
Kontrakoaren frogarik ezean, bi gurasoek, adoptatzaileek edo harrera-egileek seme- alabak edo harreran hartutakoak ekonomikoki mantentzen dituztela joko da.
Ondorio horietarako, honako hauek ez dira guraso, adoptatzaile edo harrera-egile bakar batek mantentze ekonomiko esklusiboa egiten duelako frogatzat hartuko: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena modalitate indibidualean aurkeztea; bikoteko batek mantentze ekonomiko horretan parte hartzen ez duela dioen zinpeko aitorpena aurkeztea; bikotekide bati gastuak modu artifizialean esleitzea; bikotekide bati guraso-ahala kentzea; bikotekide bat familiako gainerako kideekin bizi ez izatea; edo bikotekide batek mantentze ekonomiko hori egiteko aukera ez izatea zorrak edukitzeagatik konkurtso-legediaren arabera.
Erregelamendu bidez, aurreko paragrafoan ezarritako kasuez gainera, beste batzuk ere ezarri ahal izango dira. Aurrekoa gorabehera, letra honetan aipatzen diren kasuetan, agintaritza judizial eskudunak ebazten duena bete beharko da, eta mantentze ekonomiko esklusibo hori benetan eta behar bezala egiten dela frogatu.
2. Inor ezingo da bi familia-unitatetako kide izan aldi berean.
3. Familia-unitatea nork osatzen duten zehazteko urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera hartuko da kontuan. Urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia-unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa hautatu ahal izango dute, eta beren aitorpenean sartuko dituzte hildakoaren errentak. Gainera, familia-unitateko kide izan den hildakoak foru-arau honetan ezarritako kenkarietarako eskubidea sortu badu, kenkari horiek ere sartu ahal izango dituzte aitorpenean, haien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe. Foru-arau honen 73. artikuluan aipatzen den baterako tributazioaren ziozko murriztapenaren zenbatekoa ere ez da proportzionalki murriztuko. 
1. Familia-unitatearen barruan banandu gabeko ezkontideak eta izatezko bikoteko kideak sartzen dira, eta honako hauek ere bai:
a) Seme-alaba adingabeak, gurasoak edo adoptatzaileak ados egonik horietatik aparte bizi direnak izan ezik.
b) Adinez nagusi diren seme-alabak, baldin eta, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, ordezkapen-ahalmena duen kuradoretza bati lotuta badaude, eta, betiere, hori gurasoek edo adoptatzaileek gauzatzen badute.
2. Era berean, senar-emazteak legez banantzen direnean edo ezkontza-loturarik nahiz izatezko bikoterik ez dagoenean, eta aurreko horri buruzko ebazpen judiziala eman denean, gurasoetako batek eta aurreko lerroaldean aipaturiko baldintzak betetzen dituzten semealabek osatuko dute familia-unitatea, norekin bizi diren alde batera utzita.
Kasu horietan, beste guraso bat egonez gero, azken hori ez da aipaturiko familia-unitateko kide izango.
Familia-unitatea osatzeko, seme-alaba guztiak gurasoetako bati bakarrik egotziko zaizkio, bien arteko akordioz. Akordiorik ez badago, epailearen erabakiz seme-alabak bakar-bakarrik bere ardurapean dituen gurasoak osatuko du familia-unitatea, seme-alaba guztiekin batera. Kasu horretan, bi familia-unitate egon daitezke, eta guraso batek eta epailearen erabakiz berari bakarbakarrik esleitutako seme-alabek osatuko dute familia-unitate bakoitza. Hala gertatzen 90 denean, familia-unitatea osatzeko, gurasoetako batek epailearen erabakiz esleituta izan behar du seme-alabetako baten zaintza.
3. Inor ezingo da bi familia-unitatetako kide izan aldi berean.
4. Familia-unitatea nortzuk osatzen duten zehazteko, urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoerari begiratuko zaio. Urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia- unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa aukeratu ahal izango dute, eta haien autolikidazioan sartuko dituzte hildakoaren errentak.
Gainera, hildakoak foru arau honetako VII. tituluko II. kapituluan jasotako kenkari pertsonal eta familia-kenkarietarako eskubidea sortu badu, kenkari horiek ere autolikidazioan sartu ahal izango dituzte, haien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe.
Kenkariak
Familia-kenkariak
83 quinquies artikulua 13/2013 Errentaren FA. Alarguntasunagatiko kenkaria.
Artikulua gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

1. Zergadun alargun bakoitzari 200 euroko kenkaria aplikatuko zaio.
Kenkari hori aplikatzeko, zergadunak 20.000 euroko edo gutxiagoko zerga-oinarria izan behar du.
2. 20.000 eurotik gorako eta 30.000 eurotik beherako zerga-oinarria duten zergadunek 200 euroko kenkaria aplikatuko dute, honako hau kenduta: zerga-oinarriari 20.000 euro gutxitu eta ateratzen den zenbatekoa 0,0200ez biderkatuta lortzen den zenbatekoa.
3. Artikulu honen ondorioetarako, zerga-oinarritzat hartuko da foru arau honen 65. eta 66. artikuluetan aurreikusitako zerga-oinarri orokorrak eta aurrezkikoak batzearen emaitza. Zerga-oinarri orokorrak saldo negatiboa badu, zerotzat hartuko da aipatutako batuketaren ondorioetarako.
4. Kenkari hori bateraezina da foru arau honen 83. artikuluan aurreikusitako kenkariarekin.
83 quater artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria adingabeko ondorengoak edo adoptatuak zaintzeagatik lan-, enpresa- edo lanbide-jarduera gelditu edo utzi ondoren lan-merkatura itzultzeagatik.
Artikulua gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

1. Gizonezko zergadunek, lau urtetik beherako adingabeko ondorengoak edo adoptatuak zaintzeagatik lan-, enpresa- edo lanbide-jarduera gelditu edo utzi ondoren lan-merkatura itzultzen diren ekitaldian, 200 eurorainoko kenkaria aplikatu ahal izango dute jaiotzagatiko edo adingabeak zaintzeagatiko baimen ordainduak eta legez aitortuak amaitzen direnetik lanera itzuli arte igarotzen den jardueraren geldiarazte- edo uzte-urte bakoitzeko, artikulu honetan aurreikusitako baldintzetan.
Era berean, kenkari hori aplikatu ahal izango da zergadunak bere lan-jardueran jarraitu badu, baldin eta aurreko paragrafoan aipatutako pertsonaren bat zaintzeagatiko lanaldi murriztuko modalitate bati heldu badio eta gehienez ere bere lanpostuko lanaldi osoari dagokion denboraren ehuneko 67 lan egin badu, betiere lanaldi osoa 
legez ezarritako lanaldiaren %50 baino txikiagoa ez bada. Kasu horietan, apartatu honen lehen paragrafoan aurreikusitako kenkaria hainbanatu egingo da aplikatzen den lanaldi-murrizketaren ehunekoaren arabera.
Kenkaria ehuneko 50 areagotuko da erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan.
Kenkari hori aplikatzeko eskubidea bi gizonena bada, kenkariaren zenbatekoa zati berdinetan hainbanatuko da.
2. Kenkaria aplikatzeko, beharrezkoa izango da Gizarte Segurantzan alta emanda egotea, besteren konturako edo norberaren konturako langile gisa, kooperatibako bazkide langile gisa edo funtzionario gisa, gutxienez 9 hilabetez, jaiotza-dataren edo adopzioa formalizatu aurreko 18 hilabeteen barruan.
3. Jarduera gelditzeak edo uzteak edo lanaldi-murrizketak urte-zati bat bakarrik iraun badu, kenkariaren zenbatekoa proportzionala izango da urte-zati horrek urte osoaren gainean duen egun-kopuruaren arabera.
4. Artikulu honetan aurreikusitako kenkaria eta 83 bis artikuluan aurreikusitako kenkariak ezin dira batera aplikatu, baldin eta adingabe bera zaintzen bada, bat datozen egunetan.
5. Artikulu honen ondorioetarako, ondorengoen parekotzat joko dira adopzioa egiteko tutoretzaren, familia-harrera iraunkorraren edo zaintzaren bidez zergadunari lotutako pertsonak, baldin eta adingabeen babesaren arloko eskumena duen entitate publikoaren aurrean formalizatu bada tutoretza, harrera edo zaintza.
 
83 ter artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria adingabeak zaindu ondoren lan-merkatura itzultzeagatik
Artikulua gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

1. Emakume zergadunek, adingabeko ondorengoak edo adoptatuak zaintzeagatik lan-, enpresa- edo lanbide-jarduera gelditu edo utzi ondoren, lan-merkatura itzultzen diren ekitaldian, 1.500 euroko kenkaria aplikatu ahal izango dute jaiotzagatiko edo adingabeak zaintzeagatiko baimen ordainduak eta legez aitortuak amaitzen direnetik 
lanera itzuli arte igarotzen den jardueraren geldiarazte- edo uzte-urte bakoitzeko.
Erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan, kenkari hori 100eko 50 gehituko da.
2. Kenkaria aplikatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Gizarte Segurantzan alta emanda egon izana, besteren konturako edo norberaren konturako langile gisa, kooperatibako bazkide langile gisa edo funtzionario gisa, gutxienez 9 hilabetez, jaiotzaren edo adopzioa formalizatu aurreko 18 hilabeteetan.
b) Jaiotzagatiko edo adingabeak zaintzeagatiko baimen ordainduak eta legez aitortuak amaitu ondorengo 12 hilabeteetan gutxienez jarduera ordaindurik ez egitea.
c) Lan-merkatura itzuli izana aurreko b) letran ezarritako 12 hilabeteko gutxieneko epea amaitzen denetik kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen duen adingabeak hiru urte betetzen dituen egunaren ondorengo 12 hilabeteetara bitarteko aldian.
Ondorio horietarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo beste enplegu-zerbitzu publiko batzuetan enplegu- eta zerbitzu-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak ere lan-merkatura itzuli direla joko da, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.
3. Orobat, aurreko apartatuko b) letran aipatzen den betekizuna betetzat joko da, zergadunak bere lan-jarduerarekin jarraitu badu letra horretan aipatzen den aldian, baina aldi horretan lanaldi murriztuko modalitate bati heldu badio eta gehienez ere bere lanpostuko lanaldi osoari dagokion denboraren ehuneko 67 lan egin badu.
Apartatu honetan adierazitako egoera gertatzen denean, zergaduna bere lanpostuko lanaldi osoari dagokion denboraren ehuneko 85 gutxienez egiten hasten denean ulertuko da zergaduna lan-merkatura itzuli dela, aurreko apartatuko c) letran aipatzen den moduan.
Halako kasuetan, artikulu honen 1. apartatuan ezarritako kenkaria hainbanatu egingo da aplikatzen den lanaldi-murrizketaren ehunekoaren arabera.
4. Jarduera gelditzea edo uztea urte-zati batean luzatu bada, kenkariaren zenbatekoa proportzionala izango da urte-zati horrek urte osoaren gainean duen egun-kopuruarekiko.
Guraso edo adoptatzaile bat baino gehiago bizi badira kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen duen adingabearekin, kenkaria erdibana zatituko da haietako bakoitzaren aitorpenean.
5. Lan-merkatura itzuli den zergaldian kuota osoa nahikoa ez izateagatik kendu ez diren zenbatekoak hurrengo bost zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira.
6. Artikulu honen ondorioetarako, ondorengoen parekotzat joko dira adopzioa egiteko tutoretzaren, familia-harrera iraunkorraren edo zaintzaren bidez zergadunari lotutako pertsonak, baldin eta adingabeen babesaren arloan eskumena duen entitate publikoaren aurrean formalizatu bada tutoretza, harrera edo zaintza.
 
83 bis artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria adingabeak eta mendekotasun- edo desgaitasun-gradu jakin bat duten pertsonak zaintzeagatik.
Artikulua gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

1. Pertsona jakin batzuk zaintzeko Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian afiliatutako langileak mugagabe kontratatzeagatik zenbatekoak ordaintzen dituzten zergadunek 250 euroko kenkaria aplikatu ahal izango dute zergaldi bakoitzeko.
Bi zergadunek edo gehiagok kenkari hori aplikatzeko eskubidea badute, zenbatekoa zati berdinetan hainbanatuko da.
2. Kenkaria aplikatu ahal izango da honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
a) Zergaduna 12 urtetik beherako pertsona batekin edo batzuekin bizi bada, direla haren ondorengoak, adoptatuak, harreran hartutakoak edo tutoretzapean hartutakoak, eta foru-arau honen 79. artikuluan ezarritako kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duten bizikidetza- eta errenta-arloetako baldintzak betetzen badituzte.
b) Zergaduna pertsona hauetako batekin edo batzuekin bizitzea: ondorengoak, adoptatuak, harreran edo turoretzapean hartutakoak eta aurreko ahaideak, zuzeneko lerrokoak, odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasun edo adopzio bidezkoak, bigarren gradura artekoak, betiere pertsona horiek %65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua badute, edo mendekotasun-egoera aitortua badute edozein gradutan, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako mendekotasun-egoera baloratzeko baremoa onartzen duen otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, eta foru-arau honen 79. eta 81. artikuluetan ezarrita dauden ondorengoengatiko edo aurreko ahaideengatiko kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duten bizikidetza- eta errenta-arloetako baldintzak betetzen badituzte.
c) Zergadunak edo haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak aurreko b) letran aipatutako mendekotasun- edo desgaitasun-graduren bat aitortua izatea.
3. Artikulu honetan arautzen den kenkaria aplikatzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Kontratazioa dela-eta zenbatekoak ordaintzen dituzten zergadunetako bat Gizarte Segurantzan alta emanda egotea familia-etxe baten titularra den enplegatzaile gisa, eta pertsona bati edo batzuei kontratu mugagabea egitea eta pertsona horiek direla-eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian kotizatzea kenkaria aplikatu nahi den aldian.
Ondorio horietarako, aurreko baldintza betetzat joko da kontratazioa etxean laguntza eta zaintza pertsonaleko zerbitzuak ematen dituzten enpresen bitartez formalizatzen bada.
Kontratazioa egiten den edo lan-harremana amaitzen den zergaldian, kontratuaren gutxieneko iraupena 183 egun izango da.
b) Zergadunek eta, hala badagokio, haien ezkontideek edo izatezko bikoteek beren konturako edo besteren konturako jarduerak egin behar dituzte, zeinengatik ekitaldian lanaren edo jarduera ekonomikoen ziozko etekinak jasotzen baitituzte, salbu eta foru-arau honen 82. artikuluan ezarritako kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duen desgaitasun- edo mendekotasun-graduren bat aitortua badute.
4. Aurreko 1. apartatuan ezarritako kenkariaren zenbatekoa 500 euro izango da zergaldi bakoitzeko, zaintzailea aurreko 2. apartatuko b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonak zaintzeko profesionala bada, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan
80. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria ondorengoen mantenurako urtekoak ordaintzeagatik.
Berridatzi egiten da artikulua 2/2025 FAren arabera
80. Art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
Epaileen erabakiz bigarren gradura arteko ondorengoen mantenurako urtekoak modu esklusiboan ordaintzen dituzten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen ehuneko 15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Ondorengo bakoitzeko muga hau aplikatuko da: aurreko artikuluaren 1. apartatuan ondorengo bakoitzarentzat ezartzen den kenkariaren ehuneko 30. 1. Epaileen erabakiz seme-alaben mantenurako urtekoa ordaintzen duten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen ehuneko 15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Seme-alaba bakoitzeko muga hau da: aurreko artikuluaren 1. zenbakian ondorengo bakoitzarentzat ezartzen den kenkariaren ehuneko 30. 
2. Aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, epaileen erabakiz seme- alaben gaineko zaintza eta babes partekatua adostu bada eta bi gurasoek egin behar badituzte ekarpenak beren seme-alaba komunen mantenurako urtekoan, zergaldian zehar zenbatekorik handiena ordaintzen duen gurasoak bakarrik aplikatuko du kenkaria, eta kenkariaren oinarria izango da hark egiten duen ekarpenaren zenbatekoari beste gurasoak egiten duen ekarpenaren zenbatekoa kentzetik ateratzen dena. 
Zergaldian zehar bi gurasoek zenbateko bera ordaintzen badute urteko moduan, kenkaria ez da aplikatuko.
Ondare babestuari egindako ekarpenagatiko kenkaria
Etxebizitzagatiko kenkariak
86. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria ohiko etxebizitza alokatzeagatik.
Berridatzi egiten da artikulua 2/2025 FAren arabera
86. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1. Artikulu honen 2. apartatuan adierazitako kolektiboetan sartuta ez dauden zergadunek, baldin eta zergaldian zehar ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen badute, zergaldian ordaindu dituzten kopuruen ehuneko 20ko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 1.600 euroko mugarekin.
2. Honako hauek zergaldian ordaindutako zenbatekoen ehuneko 35eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 2.800 euroko mugarekin:
a) Familia ugariaren titular diren zergadunek.
b) Foru-arau honen 98.1 artikuluko B) eta C) letretan aipatutako familia-unitateko kide diren zergadunek.
c) 36 urtetik beherako zergadunek
d) %65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua edo mendekotasun-graduren bat aitortuta daukaten zergadunek –Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako mendekotasun-egoera baloratzeko baremoa onartzen duen otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera–, eta haiekin bizi direnek.
e) Erregelamenduz ezartzen den moduan egiaztatutako etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktimatzat hartzen diren zergadunek.
3. Aurreko apartatuetan ezarritako kenkaria kalkulatzeko, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, betiere salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera.

4. Kapitulu honetan jasotakoaren ondorioetarako, aurreko 2. apartatuan adierazitako egoerak zehazteko, zerga sortzen den egunean dagoen egoerari begiratuko zaio.
5. Baterako tributazioa hautatuta, kenkaria aplikatzeko eskubidea duten pertsonak bat baino gehiago badira eta horien arteko batzuek betetzen badituzte aurreko 2. apartatuko kenkariaren ehuneko gehitua aplikatzeko baldintzak, baina beste batzuek ez, orduan, apartatu horretan ezarritako ehunekoa eta muga aplikatuko dira.
6
. Epaileak erabakita, zergadunari bakarrik ezarri bazaio familiaren etxebizitzaren alokairua ordaintzeko betebeharra, hark eskubidea izango du aitorpenean aplikatzeko artikulu honetan arautzen den kenkaria. Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren aitorpenean egingo da, bakoitzari dagokion proportzioan, artikulu honen 1. eta 2. apartatuetako lehenengo paragrafoek ezarritako ehunekoa eta muga aplikatuta, haietako bakoitzari dagokionaren arabera. 
7. Aurreko apartatuetan xedatutakoaren ondorioetarako, ...(eguneratzearen aurretik 5. paragrafoan bezala)
1. Zergaldian zehar ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen duten zergadunek zergaldian ordaindutako kopuruen %20ko kenkaria egin dezakete, eta urtean 1.600 euro gehienez.
Dena den, zergadunak familia ugariaren titularrak badira, aurreko lerroaldean jasotako kenkaria %25ekoa izango da, eta urtean 2.000 euro gehienez.
Era berean, aurreko paragrafoetan esandakoa gorabehera, zergadunak 30 urtetik beherakoak badira, aurreko paragrafoan jasotako kenkaria %30ekoa izango da, eta urtean 2.400 euro gehienez.
Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.
2. Kapitulu honetan jasotakoaren ondorioetarako, zerga sortzen den egunean dagoen egoerari begiratuko zaio zergadunaren adina edo familia ugariaren titulartasuna zehazteko. 
3. Baterako tributazioa aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, aurreko 1. zenbakiaren hirugarren lerroaldean ezarritako portzentajea eta muga aplikatuko dira.
4. Epai erabagiz, familiako etxebizitzaren alokairua zergadunak bakarrik —eta ez beste inork— ordaindu behar badu, zergadun horrek eskubidea izango du artikulu honetan zehaztutako kenkaria egiteko autolikidazioan. Alokairua zergadun biek ordaindu behar badute, kenkaria bien artean hainbanatuko da eta bakoitzaren autolikidazioan bakoitzari doakion proportzioan egingo da, artikulu honen 1 zenbakian ezarritako portzentajean eta mugen barnean, salbu eta 1 zenbaki horretako bigarren eta hirugarren paragrafoetan jarritako baldintzak betetzen direnean; kasu horretan, paragrafo horietan zehaztutako portzentajeak eta mugak aplikatzeko eskubidea izango dute.
5. Aurreko zenbakietan xedatutakoaren ondorioetarako, ohiko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindutako zenbatekoen parekoak izango dira erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitzengatik ordaindutako kanonak edo errenta sozialak, baldin eta ohiko etxebizitzatzat hartzen badira etxebizitza-kooperatibetako edo bestelako elkartemoduetako bazkideek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteetako bazkideek, betiere hotelindustriari dagozkion zerbitzu osagarriak ematen ez badira; adibidez, jatetxea, arropa garbitzea edo antzeko beste batzuk, edo gizarte-laguntzako zerbitzuak. 
Ala ere, ohiko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindutako zenbatekoen parekoak ez dira izango ohiko etxebizitzatzat hartzen diren eta ohiko etxebizitzatzat hartzen diren erabileralagapeneko erregimeneko etxebizitzengatik ordaindutako kanonak edo errenta sozialak, erosketa-aukeraren eskubidea edo jabetza transferitzeko klausula dutenak, bai eta etxebizitza-kooperatibetako edo bestelako elkarte-moduetako bazkideek edo irabaziasmorik gabeko elkarteetako bazkideek ordaindutako beste batzuk ere, ekainaren 18ko 3/2015 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintza guztiak betetzen ez direnean. 
Administrazio publiko baten jabetzako lurren gaineko azalera-eskubide bat eratuz egindako babes publikoko etxebizitzen sustapenen kasuan, erabiltzeko eskubidearen izaera mugagabea betetzat joko da elkartekideen erabilera-eskubidearen iraupena aipatutako azalera-eskubidearen iraupenarekin bat datorrenean.

 
87 bis artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria babestutako birgaitzeagatik.
Artikulu berria gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

Kapital higiezinaren etekin garbia foru-arau honen 32. artikuluko 2., 3.,4. eta 5. apartatuetan xedatutakoaren arabera zehazten duten zergadunek errentamendurako den etxebizitza birgaitzeko ordaindutako kopuruen 100eko 18ko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 3.000 euroko mugarekin.
Ondorio horietarako, birgaitzetzat hartuko dira jabeak errentan emandako etxebizitzan egindako obrak, baldin eta ebazpen batek jarduketa babestu gisa kalifikatu edo deklaratu baditu obra horiek, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera (dekretu hori ondare urbanizatu eta 
eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa da, edo babesteko moduko jarduketa gisa kalifikatu badira abenduaren 12ko 2066/2008 Errege Dekretuak edo hura ordezkatzen duten antzeko arauek xedatutakoaren arabera.
Orobat, birgaitzetzat hartuko da ohiko etxebizitzan egokitzapenerako egiten diren obra eta instalazioak, bai eta eraikinaren elementu erkideak aldatzeko egiten direnak ere, baldin eta nahitaezko pasabide badira hiri-lurreko finkaren eta bide publikoaren artean, hala nola eskailerak, igogailuak, pasabideak, atariak edo arkitekturako beste 
edozein osagai; eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen zentzumenezko komunikaziorako edo haien segurtasunaren sustapenerako oztopoak gainditzeko gailu elektronikoak ezartzeko beharrezko direnak, erregelamenduz ezarritako baldintzetan.
87. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria ohiko etxebizitza erosteagatik.
Berridazten dira 4. apartatua eta 5. apartatuko b) letra 2/2025 FAren arabera
87. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
4.5b) 4. Zergadunak 36 urte baino gutxiago baditu, honako berezitasun hauek aplikatuko dira:
a) Aurreko 1. apartatuan ezarritako ehunekoak 100eko 23koak izango dira.
b) 2. apartatuan ezarritako kenkaria gehienez 1.955 eurokoa izango da urtean. Hala ere, ez da aplikatuko urteko gehieneko kenkariaren muga ohiko etxebizitzaren erosketa formalizatzen den zergaldian
Aurreko letretan xedatutakoa, b) letraren azken esaldia izan ezik, foru-arau honen 86. artikuluko 2. apartatuaren a), b), d) eta e) letretan adierazitako zergadunek aplikatuko dute, artikulu honen 5. apartatuko b) letran ezartzen diren kasuetan izan ezik.
Baterako tributazioa hautatuta, kenkaria aplikatzeko eskubidea duten pertsonak hainbat badira eta pertsona horietako batzuek apartatu honetan ezarritakoaren arabera betetzen badituzte kenkariaren ehuneko gehituak aplikatzeko baldintzak eta beste batzuek ez, orduan, apartatu honetan ezarritako ehunekoak eta muga aplikatuko 
dira.
...
5. Artikulu honetan jasotako ondorioetarako, berdinetsi egingo dira honako hauek eta ohiko etxebizitzaren erosketa: 
...
b) Erregelamendu bidez ezarritako formalizazio- eta erabilera-baldintzak betetzen dituzten kreditu-entitateetako kontuetan gordailutzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira, kontua ireki denetik 6 urte igaro baino lehen.
Hala ere, aurreko paragrafoan ezarritako epea 10 urtekoa izango da kontuaren titularrak 36 urte baino gutxiago badauzka kontua irekitzen duenean.
Ez da urratutzat hartuko erabiltze-baldintza, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru-kopuruak berriro osorik sartzen badira kreditu-entitate berean edo beste kreditu-entitate batera osorik eramaten badira zergaren sortzapena gertatu baino lehen.
Orobat, ez da urratutzat hartuko etxebizitza-kontuko diru-kopurua ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzeko baldintza, baldin eta zergaduna hiltzen bada letra honetako lehen eta bigarren paragrafoetan adierazitako epeak amaitu aurretik.
Ezin izango da berriro kenkaririk egin letra honetan aipatzen diren kontuetan gordailututako diru-kopuruak direla eta, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen direnean.
...
 
4. Zergaduna 30 urtetik beherakoa bada edo familia ugariaren titularra bada, berezitasun hauek aplikatuko dira: 
a) Aurreko 1. Zenbakian jasotako portzentajea %23 izango da, salbu artikulu honen 5. Zenbakiko b) letran aipatzen diren kasuetan. 
b) Aurreko 2. Zenbakian aipatzen den urteko gehieneko kenkaria 1.955 euro izango da, salbu artikulu honen 5. Zenbakiko b) letran aipatzen diren kasuetan. 
Baterako tributazioa aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, zenbaki honetan ezarritako portzentajeak eta muga aplikatuko dira. 
...
5. Artikulu honetan jasotako ondorioetarako, berdinetsi egingo dira honako hauek eta ohiko etxebizitzaren erosketa: 
...
b) Erregelamendu bidez ezarritako formalizazio- eta erabilera-baldintzak betetzen dituzten kreditu-erakundeetako kontuetan gordailatzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira, kontua ireki denetik 6 urte igaro baino lehen. 
Ez da bete gabekotzat hartuko erabilera-baldintza, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru-kopuruak berriro osorik sartzen badira kreditu-erakunde berean edo beste kreditu-erakunde batera osorik eramaten badira zergaren sortzapena gertatu baino lehen. 
Zergaduna letra honetako lehen lerroaldean aipatzen den epea amaitu aurretik hiltzen bada, ez da bete gabekotzat hartuko etxebizitza-kontuko kopuruak ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzeko obligazioa. 
Ezin izango da berriro kenkaririk egin letra honetan aipatzen diren kontuetan gordailatutako diru-kopuruak direla eta, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen direnean.
...
Jardueren kenkariak
89. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria langileek enpresan parte hartzeagatik .
Berridazten dira 1. apartatua,  3. apartatuaren lehenengo paragrafoa eta g) letra gehitzen da 2.apartatuan
89. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1.2g).3. 1. Zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 1.200 euroko gehieneko mugarekin, eta 100eko 15eko kenkaria emakumeak badira, urteko 1.800 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko 
zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik.

2. Aurreko horretaz gain, baldintza hauek bete beharko dira:
...
g) Kooperatiben kapital sozialera egiten diren ekarpenak nahitaezkoak izan behar dira Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legean xedatzen denaren arabera.

3. Halaber, zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 6.000 euroko gehieneko mugarekin, eta 100eko 15eko kenkaria emakumeak badira, urteko 9.000 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik, baldin eta funts horiek euskal administrazio publikoek eratutako funtsen maileguetatik badatoz.
 
1. Zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 1.200 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko 
zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik.
...

3. Halaber, zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 6.000 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik, baldin eta funts horiek euskal administrazio publikoek eratutako funtsen maileguetatik badatoz.

 
90. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria, mikroenpresa, enpresa txiki edo enpresa ertain sortu berrietan, berritzaileetan edo zilarrezko ekonomiari lotuta daudenetan inbertitzeagatik.
Berridatzi egiten da 1. eta 2. apartatuetako lehen paragrafoa
 
90. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1.2.
1. Zergadunek 100eko 25eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, edo 100eko 30ekoa emakumeak badira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat jotzen diren enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzeagatik edo eskuratzeagatik ordaindutako zenbatekoengatik; gainera, kapitalari aldi baterako ekarpena egiteaz gain, inbertitzen duten entitatea garatzeko egokiak diren enpresa- edo lanbide-ezagutzak ere eman ahal izango dituzte, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezarritako baldintzetan.
...
2. Aurreko apartatuan ezarritako kenkaria ordaindutako kopuruen 100eko 35ekoa izango da, eta 100eko 40koa emakumeen kasuan, enpresa berritzaileen akzioak edo partaidetzak harpidetzen edo eskuratzen badira, edo xede soziala zilarrezko ekonomiari zuzenean lotua duten enpresenak, baldin eta mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo ertaintzat jotzen badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauak 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.
...
1. Zergadunek 100eko 25eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat jotzen diren enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzeagatik edo eskuratzeagatik ordaindutako zenbatekoengatik; gainera, kapitalari aldi baterako ekarpena egiteaz gain, inbertitzen duten entitatea garatzeko egokiak diren enpresa- edo lanbide-ezagutzak ere eman ahal izango dituzte, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezarritako baldintzetan.
...
2. Aurreko apartatuan ezarritako kenkaria ordaindutako kopuruen 100eko 35ekoa izango da, enpresa berritzaileen akzioak edo partaidetzak harpidetzen edo eskuratzen badira, edo xede soziala zilarrezko ekonomiari zuzenean lotua duten enpresenak, baldin eta mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo ertaintzat jotzen badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauak 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.
...
Gizarte-aurreikuspeneko kenkariak
91 ter artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria enpleguko aurreikuspen-sistemei egindako ekarpenengatik, sistema horietako partaide eta bazkide osoak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak badira, eta beren ardurapean langilerik ez duten norberaren konturako langileek edo langile autonomoek enplegu-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenengatik.
VI bis kapitulua gehitzen zaio VII. tituluari 2/2025 FAren arabera
VI BIS KAPITULUA. KENKARIAK GIZARTE-AURREIKUSPENEKO SISTEMEI EGINDAKO EKARPENENGATIK.

Artikulu berria gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

1. Zergadunek enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemei egiten dizkieten ekarpenek 100eko 10eko kenkaria izango dute zergaren kuota osoan. Sistema horietan, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batzuetako legediaren babesean sortutakoak barne, partaide edo bazkide osoak norberaren konturako langileak edo autonomoak izango dira.
Aurreko paragrafoan ezarritako portzentajea 100eko 15 izango da ekarpenak zergaren sortzapen-datan 36 urte baino gutxiago dituzten zergadunek egiten badituzte edo ekarpenak gizarte-aurreikuspeneko entitateetan integratutako lehentasunezko aurreikuspen-planei egiten zaizkienean.
Beren ardurapean langilerik ez duten beren konturako langileek edo langile autonomoek enpleguko aurreikuspen-sistemei egindako ekarpenei ere aplikatuko zaie aurreko paragrafoetan xedatutako kenkaria.
2. Kenkariaren oinarria zergadunak egindako ekarpenen batura izango da, ekarpen horiek foru-arau honetan aurreikusitakoaren arabera zerga-oinarria murriztu badute.
3. Kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatzen ez diren kenkariak hurrengo 5 zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira.
 
91 bis artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetan integratutako gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planei egindako ekarpenengatik.
VI bis kapitulua gehitzen zaio VII. tituluari 2/2025 FAren arabera
VI BIS KAPITULUA. KENKARIAK GIZARTE-AURREIKUSPENEKO SISTEMEI EGINDAKO EKARPENENGATIK.

Artikulu berria gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

1. Zergadunek borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetan integratuta dauden gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planei egiten dizkieten ekarpenek zergaren kuota osoan kenkari bat egiteko eskubidea emango dute, honako baldintza hauetan:
a) Enpresaren ekarpen eta kontribuzio guztiak batera entitate enplegatzaileak ordaintzen duen urteko soldata gordin osoaren 100eko 3 edo gehiago eta 100eko 5 baino gutxiago badira, kenkariaren ehunekoa 100eko 15 izango da.
b) Enpresaren ekarpen eta kontribuzio guztiak batera entitate enplegatzaileak ordaintzen duen urteko soldata gordin osoaren 100eko 5 edo gehiago eta 100eko 8 baino gutxiago badira, kenkariaren ehunekoa 100eko 20 izango da.
c) Enpresaren ekarpen eta kontribuzio guztiak batera entitate enplegatzaileak ordaintzen duen urteko soldata gordin osoaren 100eko 8 edo gehiago badira, edo zergaduna zergaren sortzapen-datan 36 urte baino gutxiago baditu, kenkariaren ehunekoa 100eko 25 izango da.
2. Kenkariaren oinarria zergadunak negoziazio kolektiboaren ondorioz egindako ekarpenen baturak osatuko du, ekarpen horiek zerga-oinarria foru-arau honetan ezarritako moduan murriztu badute.
3. Kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatzen ez diren kenkariak hurrengo 5 zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira.
 
Kenkariak mugikortasunaren, eraginkortasunaren eta trantsizio energetikoaren eremuan
91 quater artikulua 13/2013 Errentaren FA. (1-3.)Kenkaria etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarriak integratzeko obrak egiteagatik.
VI ter kapitulua gehitzen zaio VII. tituluari 2/2025 FAren arabera
VI TER KAPITULUA. KENKARIAK MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN, EFIZIENTZIAREN ETA ENERGIA- TRANTSIZIOAREN ESPARRUAN.

Artikulu berria gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin
(1etik 3ra arteko puntuak)

1. Zergadunek obra edo instalazio hauengatik ordaindutako zenbatekoen 100eko 15eko kenkaria aplikatu ahal izango dute:
a) Bere ohiko etxebizitzan edo une horretan errentan emanda daukan bere titulartasuneko beste edozein etxebizitzatan berokuntza- eta hozte-eskaria murrizteko egindako obrak, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.
b) Ohiko etxebizitzan edo une horretan errentan emanda daukan bere titulartasuneko beste edozein etxebizitzatan energia primario berriztaezinaren kontsumoa hobetzeko egindako obrak, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.
c) Nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinetan energia-efizientzia hobetzeko egindako energia-birgaikuntzako obrak, baldin eta eraikin horietan zergaduna etxebizitza baten jabe bada, dela ohiko etxebizitza, dela une horretan errenta emanda daukan etxebizitza bat, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2. Kenkari horren ondorioetarako, honako obra eta instalazio hauek bakarrik hartuko dira kontuan:
a) Energia berriztagarriak erabiltzea ahalbidetzen duten sorkuntza-ekipo hauek instalatzea:
a’) Biomasa-galdarak, eraikinaren edo etxebizitzaren bero-eskariari (berokuntza eta etxeko ur beroa) erantzuteko.
b’) Aerotermia-, hidrotermia- eta geotermia-sistemak eraikinaren edo etxebizitzaren bero-eskariari (berokuntza eta etxeko ur beroa) erantzuteko.
c’) Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eraikinaren edo etxebizitzaren autokontsumorako, dela banakakoa, dela partekatua.
d’) Eguzki-instalazio termikoak eraikinaren edo etxebizitzaren etxeko ur beroaren eskariari erantzuteko.
Aurreko letretan aipatutako ekipoen instalazioarekin parekatuko da entitateen funts propioetan parte hartzea dakarten akzioak, partaidetzak edo beste edozein tresna eskuratzea, bazkide, akziodun, elkartekide, partaide edo antzeko gisa, baldin eta entitateon helburu soziala bada, nagusiki, baliabide berriztagarrietatik energia termikoa edo elektrikoa sortzen laguntzen duten proiektuak egikaritzea, aipatutako ekipoetan inbertsioak eginez. Tresna horiek bai entitatea eratzen den unean, bai eratu eta hurrengo bost urteetan egindako kapital-gehikuntza batean harpidetu beharko dira.
Zergadunaren zuzeneko edo zeharkako partaidetza ezin izango da entitatearen kapital sozialaren edo haren boto-eskubideen 100eko 10 baino handiagoa izan. Zergaduna familia-unitate batean integratuta dagoenean, muga hori aplikatzeko, familia-unitateko kide guztien partaidetzak hartuko dira kontuan.
b) Eraikin osoan egindako banakako edo taldeko jarduketen bidez etxebizitzaren energia-efizientzia hobetzea helburu duten proiektuak, baldin eta energia primario berriztaezinaren kontsumoa gutxienez 100eko 30 murriztea badakarte, edo, bestela, etxebizitzaren edo eraikinaren energia-kalifikazioa hobetzea helburu duten proiektuak, «A» edo «B» motako energia-maila lortzeko.
3. Kenkariaren oinarrian artikulu honen 2. paragrafoan aipatutako obra eta instalazioengatik ordaindutako kopuruak sartuko dira.
Ondorio horietarako, obra eta instalazioengatik ordaindutako kopurutzat hartuko dira haiek egikaritzeko beharrezkoak direnak, barne direla zerbitzu-sariak, proiektu teknikoak idazteko kostuak, obra-zuzendaritza, obrak edo instalazioak egikaritzeko 
kostua, ekipo eta materialetan egindako inbertsioa eta haiek garatzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuk, bai eta energia-efizientziaren ziurtagiriak ematea ere. Berebat, kenkariaren oinarrian sartuko dira entitateen funts propioetan parte hartzea dakarten akzioak, partaidetzak edo beste edozein tresna eskuratzeko ordaindutako kopuruak, aurreko 2. apartatuaren a) letrako azken bi paragrafoetan aipatutakoaren arabera. Nolanahi ere, kopuru horietan ez dira kontuan hartuko jatorri fosileko erregaiak erabiltzen dituzten instalazioetan ekipoak instalatzeko edo ordezteko kostuak.
Jabeen erkidego batek egindako obren kasuan, zergadun bakoitzaren kenkariaren oinarria osatuko duen zenbatekoa kalkulatzeko, zergadunak erkidego horretan duen partaidetza-koefizientea aplikatuko zaie jabeen erkidegoak ordaindutako kopuruei (aurreko paragrafoan aipatuak).
Urteko gehieneko oinarri kengarria 20.000 euro izango da.
Laguntza publikoen programa baten bidez dirulaguntzak jaso direnean edo jasotzeko daudenean, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera, aurreko paragrafoetan aurreikusitakoaren ondorioz ateratzen den oinarri kengarriari dirulaguntza horien zenbatekoa kenduko zaio.
91 quinquies artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria ingurumena errespetatzen duten ibilgailu jakin batzuk eskuratzeagatik.
VI ter kapitulua gehitzen zaio VII. tituluari 2/2025 FAren arabera
VI TER KAPITULUA. KENKARIAK MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN, EFIZIENTZIAREN ETA ENERGIA- TRANTSIZIOAREN ESPARRUAN.

Artikulu berria gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin

1. Zergadunek ibilgailu berri baten eskurapen-balioaren 100eko 5 kendu ahal izango dute, baldin eta honako baldintza hauek betetzen baditu: 
1. Ibilgailuak kategoria hauetakoren batekoak izango dira: 
a) M1 turismoak: gutxienez lau gurpil dituzten ibilgailu motordunak, bidaiariak garraiatzeko diseinatuak eta fabrikatuak, gidariaren eserlekuaz gain gehienez zortzi plaza dituztenak. 
b) L6e kuadriziklo arinak: kuadriziklo arinak, 425 kg-ko edo gutxiagoko tara dutenak, baterien masa kenduta, eta, fabrikazioz, gehienez 45 km/h-ko edo gutxiagoko abiadura hartzen dutenak eta gehienez 6 kW-eko edo gutxiagoko potentzia dutenak. 
c) L7e kuadriziklo astunak: lau gurpileko ibilgailuak, 450 kg-ko edo gutxiagoko abiadamasa dutenak (baterien pisua kenduta) bidaiariak garraiatzeko ibilgailuen kasuan, eta 600 kg-ko edo gutxiagokoa salgaiak garraiatzeko ibilgailuen kasuan, baldin eta kuadriziklo arintzat sailkatu ezin badira
d) L3e, L4e, L5e motozikletak: bi gurpileko ibilgailuak, edo ibilgailuaren luzetarako erdiko ardatzarekiko simetrikoak edo asimetrikoak diren hiru gurpil dituztenak, 50 cm3 baino gehiagokoak direnak edo 50 km/h-tik gorako abiadura dutenak, baldin eta ibilgailuaren pisu gordina gehienez tona bat bada. 
2. Ibilgailuen modeloek Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) ibilgailuen datu-basean jasota egon beharko dute, eta honako baldintza hauek bete: 
a) M1 kategoriako ibilgailuek mota hauetakoren batekoak izan behar dute: 
i) Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), motor elektrikoen bidez erabat eta esklusiboki bultzatuak. Motor elektriko horiek baterien elektrizitatetik lortzen dute energia, partzialki edo osorik, eta, bateria horiek berriz kargatzeko, ibilgailutik kanpoko iturri baten energia erabiltzen da; adibidez, sare elektrikoarena. 
ii) Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), motor elektrikoen bidez erabat eta esklusiboki bultzatuak. Motor elektriko horiek baterien elektrizitatetik lortzen dute energia, partzialki edo osorik. Bateria horiek berriz kargatzeko, ibilgailutik kanpoko iturri baten energia erabiltzen da, eta, horrez gain, gasolinazko edo gasoliozko barne-errekuntzako motorra ere badute bateriok berriz kargatzeko. 
iii) Erregai-piladun ibilgailu elektrikoa (EPIE): ibilgailu elektrikoa, ibilgailu barruko hidrogenoa baliatzen duen erregai-pila baten bidez sortutako energia elektrikoa besterik erabiltzen ez duena. 
iv) Erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoa (EPIEH): erregai-piladun ibilgailu elektrikoa, bateria elektriko kargagarriak ere badituena. 
b) L kategoriako ibilgailuetarako honako hau eskatzen da: 
i) Motor elektrikoek soilik bultzatuak izatea eta ibilgailu elektriko gisa homologatuta egotea. 
ii) Motozikleta elektriko berriek (L3e, L4e eta L5e kategoriakoak) litiozko bateriak izan behar dituzte, motorraren potentzia 3 kW-ekoa edo handiagoa duten motor elektrikoak, eta gutxienez 70 km-ko autonomia.
3. Ibilgailuak ezin izango dira ezein jarduera ekonomikori afektatuta egon. 
4. Lehen aldiz Espainian matrikulatuak izan beharko dute, zergadunaren izenean. 
2. Aurreko paragrafoan jasotako kenkaria eskurapen-balioaren 100eko 10 izango da, zergadunak bere titulartasuneko ibilgailu bat txatartegira eraman duenean, erregelamenduz ezarritako baldintzetan. 
3. Kenkari horren oinarria ibilgailuaren eskurapen-balioa izango da, eskurapenari datxezkion gastu eta tributuak barne. 
Kenkari horren gehieneko oinarria 10.000 euro izango da L3e, L4e eta L5e motozikleten kasuan, eta 40.000 euro gainerako kasuetan. 
Laguntza publikoen programa baten bidez dirulaguntzak jaso direnean edo jasotzeko daudenean, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera, aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioz ateratzen den oinarriari dirulaguntza horien zenbatekoa kenduko zaio. 
Zergadunak apartatu honetan jasotako kenkaria aplikatu ahal izango du aurreko 1. apartatuan aipatutako ibilgailuetako baten erosketa bakar batengatik. 
4. Kenkari horren ondorioetarako, errentamendua eskurapenaren parekotzat joko da baldin eta haren bidez errentatzaileak aurreko 1. apartatuan aipatutako ibilgailuetakoren bat jartzen badu zergadunaren esku, adostutako kuotak aldi jakin batean ordaintzearen truke. 
Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, kenkariaren oinarria zergaldian ordaindutako kuota guztiek osatuko dute, betiere aurreko 3. apartatuan ezarritako gehieneko oinarria kontuan hartuta. 
5. Aurreko apartatuetan aipatutako ibilgailuak eskuratu ondoren jarduera ekonomiko bati afektatzen bazaizkio, galdu egingo da egindako kenkarirako eskubidea, eta tributu-egoera erregularizatu beharko da afektazio hori gertatzen den ekitaldiari dagokion aitorpenean. Erregularizazioak dagozkion berandutze-interesak ere jaso beharko ditu. 
 
91 quater artikulua 13/2013 Errentaren FA. (4-8) Kenkaria etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarriak integratzeko obrak egiteagatik.
VI ter kapitulua gehitzen zaio VII. tituluari 2/2025 FAren arabera
VI TER KAPITULUA. KENKARIAK MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN, EFIZIENTZIAREN ETA ENERGIA- TRANTSIZIOAREN ESPARRUAN.

Artikulu berria gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin
(4tik 8ra arteko puntuak)

4. Kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatzen ez diren kenkariak hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira.
5. Kenkari hori bateraezina da, inbertitutako kopuru berberei dagokienez, foru-arau honen 87. artikuluan jasotako kenkariarekin.
6. Artikulu honetan jasotako kenkariak aplikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Artikulu honetako 2. apartatuaren a) letran aipatutako sorkuntza-ekipoak instalatuz gero, zergadunaren erantzukizunpeko adierazpena, zeinean jasoko baita instalatutako ekipoaren deskribapen zehatza, instalatzailearen ziurtagiriarekin batera eta, hala badagokio, instalazioa organo eskudunean erregistratu izanaren ziurtagiriarekin batera.
Eraikinaren edo etxebizitzaren autokontsumorako (banakakoa edo partekatua) eguzki-instalazio fotovoltaikoei dagokienez, aurrekoez gainera, instalazio elektrikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera (edozein motatako instalazio elektrikoetan), enpresa instalatzaileak emana eta organo eskudunak bideratua, bai eta sorkuntza-elementuak zerbitzuan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena ere, organo eskudunaren zigiluarekin.
Helburu nagusitzat 2.a) apartatuan jasotako instalazioen bidez baliabide berriztagarrietatik energia termikoa edo elektrikoa sortzea duten entitateen funts propioetan parte hartzea dakarten akzioak, partaidetzak edo beste edozein tresna eskuratuz gero, kenkaria egiaztatzeko, entitateak berak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, zeinean adieraziko baita bai entitateak berak, bai akzioak edo partaidetzak eskuratu dituen pertsonak baldintzak betetzen dituztela, eta, gainera, entitatearen beraren eguzki-instalazio fotovoltaikoek energia elektrikoaren autokontsumoaren administrazio-erregistroan duten inskripzioaren identifikazioa erantsiko da, edo, hala badagokio, aipatutako erantzukizunpeko adierazpena.
b) Artikulu honetako 2. apartatuaren b) letran aurreikusitako proiektuen kasuan, etxebizitzaren edo eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiriak, teknikari eskudunek emanak proiektuak egin aurretik eta ondoren, letra horretan jasotako betekizunak egiaztatzeko.
Energia-efizientziaren ziurtagiriek Eraikinen Energia-efizientzia Ziurtatzeko Oinarrizko Prozedura onartzen duen ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emanak eta erregistratuak izan beharko dute.
Kenkari hori aplikatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzeko, baliozkoak izango dira obrak hasi aurretik emandako ziurtagiriak, baldin eta bi urte igaro ez badira ziurtagiriak eman ziren egunetik obrak hasi arte.
c) Artikulu honetan aurreikusitako obretan inbertituriko kopuruei dagozkien fakturak.
Helburu nagusitzat 2.a) apartatuan jasotako instalazioen bidez baliabide berriztagarrietatik energia termikoa edo elektrikoa sortzea duten entitateen funts propioetan parte hartzea dakarten akzioak, partaidetzak edo beste edozein tresna eskuratuz gero, haiek harpidetzeko ordaindutako kopuruen frogagiriak.
7. Ez du kenkari hori aplikatzeko eskubiderik emango artikulu honen 2. apartatuan aurreikusitako ekipo eta entitateetan inbertitutako kopuruek, jarduera ekonomikoak egiteko erabiltzen badira, ezta etxebizitzan jarduera ekonomikoei afektatuta dagoen partean egindako obrek ere.
8. Artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, kenkaria zergaldian aplikatzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen direla frogatzen denean egingo da:
— Baldin eta zergaldi horretan, energia berriztagarriak sortzeko edo erabiltzeko ekipoak eskuratu ondoren, dagozkion ziurtagiriak lortu badira, edo entitateen funts propioetako akzioak edo partaidetzak eskuratu badira, 2. apartatuaren a) letran aurreikusitako kasuetan.
— Baldin eta zergaldi horretan energia-efizientziaren ziurtagiria eman bada, 2. apartatuaren b) letran aurreikusitako kasuetan.
 
91 sexies artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeagatik.
VI ter kapitulua gehitzen zaio VII. tituluari 2/2025 FAren arabera
VI TER KAPITULUA. KENKARIAK MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN, EFIZIENTZIAREN ETA ENERGIA- TRANTSIZIOAREN ESPARRUAN.

Artikulu berria gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin

1. Zergadunek ehuneko 15eko kenkaria aplikatu ahal izango dute beren jabetzako finkan edo komunitateko garajean beren jabetzakoak diren eta xede partikularretarako erabiltzen dituzten ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko ordaindutako kopuruetan, baldin eta finka edo garaje horren jabe gisa partaidetza-kuotarik badute.
2. Aurreko 1. apartatuan aipatutako kenkariaren oinarriaren gehieneko muga, zergadun bakoitzeko, 5.000 euro izango da instalazio bakoitzeko, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua finkan edo garaje komunitarioan instalatzeko lanak amaitu eta instalazioa abian jartzen den zergaldian aplikatuko da.
3. Kenkariaren oinarria osatzen duten kopuruei zergadunak kontzeptu kengarri horrengatik jasotzen dituen eta zerga honetatik salbuetsita dauden dirulaguntzen zenbatekoa kenduko zaie.
 
Erregimen bereziak
Deducciones por donativos
Otras deducciones
Zergaldia, sortzapena, kudeaketa, xedapen gehigarriak eta beste batzuk
Zergaldia eta sortzapena
101. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Urte naturala baino laburragoa den zergaldia.
Idazketa berria ematen zaio 2. atalari, 2/2025 Foru Arauaren arabera.
101. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
2. 2. Aurreko apartatuan jasotako kasuan, heriotza-egunean amaituko da zergaldia eta zergaren sortzapena ere egun horretan gertatuko da, alde batera utzi gabe foru- arau honen 98. artikuluaren 3. apartatuan baterako tributazioa hautatzen denerako xedatutakoa. 2. Aurreko lerroaldean jasotako kasuan, heriotzaren egunean amaituko da zergaldia eta zergaren sortzapena ere egun horretan gertatuko da, foru arau honetako 98.4 artikuluan baterako tributazioa aukeratzen denerako xedatutakoaren kalterik gabe. Kasu horretan, eta bakar-bakarrik baterako tributazioa aukeratu eta dagokion murrizketa aplikatzeko, heriotza abenduaren 31n gertatu dela joko da. 
Kudeaketa: Aitorpenak eta deklaratzeko betebeharra
102. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Aitortu beharra.
Idazketa berria ematen zaio 2/2025 Foru Arauaren araberako artikuluari
102. art. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1. Zergadunek zerga honen aitorpena aurkeztu eta sinatu beharko dute. Mugak eta baldintzak arauz finkatuko dira. 108 Zergaren aitorpenak
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar dira, artikulu honen 6. apartatuan ezartzen denarekin bat etorriz.
2. Hala ere, honako iturri hauetako errentak soilik lortzen dituzten zergadunek ez dute aurkeztu beharko aitorpena:
a) Lanaren etekin gordinak, muga honekin: 20.000 euro urtean, banakako tributazioan. Baterako tributazioan, muga hori horrelako etekinak lortu dituen zergadun bakoitzari aplikatuko zaio.
b) Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak (salbuetsiak barne, kasu bietan), urteko guztirako batura 1.600 euro baino gehiago ez bada.
Letra honetan xedatzen dena ez zaie aplikatuko inbertsio kolektiboko entitateen akzioen edo partaidetzen eskualdaketek edo itzulketek sortzen dituzten ondareirabaziei, baldin eta, arauz ezarritakoaren arabera, atxikipen-oinarria ez bada zehaztu behar zerga-oinarrian integratu beharreko zenbatekoa aintzat hartuta.
3. Ogasun eta Finantza Sailak emandako aitorpen-zirriborroetatik abiatuta (foru arau honen 104. artikuluan aipatzen dira zirriborro horiek), zergadunek zirriborroetako datuetatik eragiten dieten guztiak aldatu edota osatu behar dituzte, eta ezarritako edo ezartzen diren dokumentuak eta frogagiriak erantsi beharko dizkiete aitorpenei.
4. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 38. artikuluaren arabera, kausatzaileak egin gabe uzten dituen zerga honen aitorpenak beraren oinordekoek aurkeztu eta sinatu behar dituzte; kausatzaileari zegozkion zehapenak direla-eta, ordea, ez dute betebeharrik izango.
5. Zergadunek bizilekua aldatzen badute, horren berri eman beharko diote zergaadministrazioari, aldaketa horrek zerga galdatzeko eskumenean ere aldaketak eraginez gero.
6. Zerga honen aitorpenak aurkezteko, bai eta zuzenketak edo administrazio-bideko errekurtsoak ere, baliabide informatiko, elektroniko edo telematikoak erabili beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Aitorpenak, zuzenketak eta errekurtsoak Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez aurkezteko prozedurak araudian ezarriko dira. Horrez gainera, araudian zehaztuko da zer kasutan emango dien zerga-administrazioak laguntza pertsonala zergadunei zergaren aitorpenak aurkezteko.
1. Zergadunek zerga honi dagokion aitorpena, erregelamenduz ezartzen diren mugak eta baldintzak beteta aurkeztu eta sinatu beharko dute. Zergaren aitorpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, artikulu honen 7. atalean adierazitakoarekin bat etorriz.
2. Hala ere, zergadunek ez dute aitorpena egin beharrik, baldin eta lortu dituzten errentak honako iturri hauetatik bakarrik jasotakoak badira:
a) Laneko etekin gordinak, urtean 14.000 euroko mugarekin banakako tributazioan. Muga hori baterako tributazioan aplikatuko da, horrelako etekinak lortzen dituzten zergadun bakoitzari dagokionez
b) 14.000 eurotik gorako lan-etekin gordinak, urtean 20.000 euro artekoak, banakako tributazioan, hurrengo 3. zenbakian jasotzen diren kasuetako batean sartuta daudenean izan ezik. Muga hori baterako tributazioan aplikatuko da, horrelako etekinak lortzen dituzten zergadun bakoitzari dagokionez.
c) Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak batuta (kasu bietan, salbuetsiak barne), haien urteko kopuru gordina 1.600 euro baino handiagoa ez bada.
Letra honetan xedatutakoa ez da aplikatuko inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzak edo akzioak berreskuratu edo eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabaziei dagokienez, baldin eta haien atxikipen-oinarria, erregelamenduz ezartzen denaren arabera, ez bada zehaztu behar zerga oinarrian txertatu beharreko zenbatekoaren arabera
3. Aurreko apartatuko b) letran aipatzen diren zergadunak kasu hauetan daude behartuta zerga honen aitorpena aurkeztera:
a) Ordaintzaile batek baino gehiagok emandako lan-etekinak jasotzen diren kasu guztietan. Hala ere, 20.000 euroko mugaraino lan-etekin gordinak jasotzen dituzten zergadunek ez dute aitorpenik aurkeztu beharko, baldin eta bigarren ordaintzaileengandik eta gainerako ordaintzaileengandik jasotako zenbatekoen baturak, zenbatekoen arabera, ez badu urteko 2.000 euroko zenbatekoa gainditzen.
b) Ordaintzaile bakar batengandik lan-etekinak jasoz, ekitaldian lan- edo administraziokontratu bat baino gehiago sinatu badituzte, edo indarrean dagoena luzatu badute.
c) Ezkontidearengandik edo izatezko bikotekidearengandik konpentsazio-pentsioak jasotzen dituztenean edo Foru Arau honetako 9.1 artikuluan aipatzen diren mantenurako urtekoak barik beste batzuk jasotzen dituztenean.
d) Erregelamendu bidez ezarritako kasuetako batean daudenean. Dena den, apartatu honetan jasotakoaren ondorioz zergaduna aitorpena aurkeztera behartuta dagoenean, aukera hauetako bat izango du:
- Zerga honen xedapen orokorrei jarraituz tributatzea, edo
- Soilik lan-etekinak kontuan hartuta tributatzea, honako erregela hauen arabera:
...
Kudeaketa: Atxikipenak eta konturako sarrerak
Gestión: liquidaciones provisionales y obligaciones formales
Ondare-erantzukizuna eta zehapen-araubidea
Xedapen gehigarriak eta iragankorrak
Hamahirugarren Xedapen iragankorra. 13/2013 Errentaren FA Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzea.
Idazketa berria eman zaio azken paragrafoari, 2/2025 Foru Arauaren arabera.
Xedapen Iragankorra 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
Halaber, aurreko paragrafoan adierazitako aldian, foru-arau honen 98.1 A) artikuluaren b) letran xedatutakoaren ondorioetarako, familia-unitateko kide izango dira luzatutako edo birgaitutako guraso-ahalaren mende dauden seme-alaba adindunak. Halaber, aurreko paragrafoan aipatzen den aldian, foru arau honen 98.1 artikuluaren b) letran xedatutakoaren ondorioetarako, familia-unitateko kide izango dira luzatutako edo birgaitutako guraso-ahalaren mende dauden seme-alaba adindunak.
Hamazortzigarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia.
Beste era batera idatzi da 8. atala, 2/2025 Foru Arauaren arabera.
Xedapen gehigarri 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
8. 8. Zerga-oinarrian ez dira sartuko xedapen gehigarri honetan zehazten diren sariak, eta haien zenbatekoa ez da kontuan hartuko foru-arau honen 102. artikuluko 2. apartatuaren b) letran xedatzen diren ondorioetarako. Foru-arau honetan xedatzen denarekin bat etorriz aplikatzen diren atxikipenek edo konturako sarrerek ez dute gutxituko zergaren kuota likido osoa, eta ez dira kontuan hartuko foru-arau honen 112. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako. Zergaren zerga-oinarrian ez dira sartuko xedapen gehigarri honetan zehaztutako sariak, eta haien zenbatekoa ez da kontuan hartuko foru arau honetako 102.2c) artikuluan xedatutako ondorioetarako. Foru arauan xedatutakoarekin bat aplikatutako atxikipenek edo konturako sarrerek ez dute gutxituko zergaren kuota likido osoa, eta ez dira kontuan hartuko foru arauko 112. artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Berrogeita Hirugarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Etxebizitza-merkatuaren tentsionamendua.
2/2025 Foru Arauaren araberako xedapen berria

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Foru arau honen 86. artikuluko 8. apartatuan eta 87. artikuluko 10. apartatuan aurreikusitako muga erregelamendu bidez aldatu ahal izango da, etxebizitzaren merkatuan tentsionamendu egoerak gertatzen badira. 

Ondorio horietarako, ulertzen da etxebizitza-merkatuan tentsionamendu-egoera dagoela 2026tik 2030era bitartean, biak barne.
Berrogeita Batgarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetan integratutako lehentasunezko aurreikuspen-planak ez diren enpleguko aurreikuspen- sistemei egindako ekarpenen araubidea.

Xedapen berria

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Foru-arau honen 91 bis eta 91 ter artikuluetan eta berrogeigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetan integratutako lehentasunezko aurreikuspen-planak ez diren enpleguko aurreikuspen-sistemei egindako ekarpenei ere aplikatuko zaie, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batzuetako legediaren babesean sortutakoak barne, baldin eta beren zehaztapenekin bat etorrita betetzen badituzte borondatezko gizarte- aurreikuspeneko entitateetan integratutako lehentasunezko aurreikuspen-planei aplikatu beharreko araudian ezartzen diren baldintzak



 

Berrogeita Laugarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkariaren kuota osoa nahikoa ez izateagatik ordaintzea.
2/2025 Foru Arauaren araberako xedapen berria

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
1. 2025-2029ko zergaldietan, foru-arau honen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera aitorpena aurkeztu beharrik ez duten zergadunek aurkeztu egiten badute eta egindako behin-behineko likidazioan ez badago kuota nahikorik foru-arau honen 86. artikuluan aurreikusitako ohiko etxebizitzaren alokairuagatiko kenkari osoa edo zati bat aplikatzeko, eskubidea izango dute behin-behineko likidazio horretan aplikatu ez den zenbatekoa jasotzeko. Ordaindutako zenbatekoa, hala badagokio, foru arau honen 93 bis artikuluan aipatutako baliatzeko dauden kenkarietatik deskontatuko da.
2. Kenkari hori egiteko prozedura eta baldintzak erregelamendu bidez arautuko dira, kenkaria ordaintzeko eskubidea dagoen kasuetan.
Berrogeigarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetan integratutako gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planei egindako ekarpenak.
Xedapen berria

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2025etik 2029ra bitarteko zergaldietarako ondorioekin, zergadunek borondatezko gizarteaurreikuspeneko entitateetan integratutako gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planei egindako ekarpenek, negoziazio kolektiboaren ondorioz egin badira eta zerga-oinarri orokorra murriztu badute, zergaren kuota osoan 100eko 10eko kenkaria egiteko eskubidea sortuko dute, baldin eta enpresak egindako ekarpen eta kontribuzio guztiak entitate enplegatzaileak ordaintzen duen urteko soldata gordinaren 100eko 3 baino gutxiago badira. Kenkariaren oinarria zergadunak negoziazio kolektiboaren ondorioz egindako ekarpenen baturak osatuko du, ekarpen horiek zerga-oinarria foru-arau honetan ezarritako moduan murriztu badute. Kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatzen ez diren kenkariak hurrengo 5 zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira. 
Hogeita Hemeretzigarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Ohiko etxebizitza erosteko kontuetan gordailututako zenbatekoak gauzatzeko epea luzatzea, halako kontu bat irekitzen denean 36 urte baino gutxiago dituztenen kasuan.
2/2025 Foru Arauaren araberako xedapen berria

2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Foru-arau honen 87. artikuluko 5. apartatuaren b) letrako lehen paragrafoan aipatutako etxebizitza-kontua irekitzeko unean zergaduna 36 urtetik beherakoa bada eta 2024ko abenduaren 31n amaitu ez bada manu horretan adierazitako 6 urteko epea, ohiko etxebizitza erosteko gordailututako zenbatekoak gauzatzeko epea 10 urtekoa izango da, kontu hori irekitzen den egunetik zenbatzen hasita. Etxebizitza-kontuan aurreko paragrafoan adierazitako baldintzetan gordailututako kopuruek eskubidea emango dute foru-arau honen 87. artikuluan jasotzen den kenkaria aplikatzeko.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?