Zein kasutan aplika dezaket adinaren araberako kenkaria?
- Adinagatik aplika daitekeen kenkaria zergadunaren adinaren arabera aldatzen da (65 urtetik gorakoa edo 75 urtetik gorakoa), eta zerga-oinarri osoaren araberakoa da.
- Errentaren zirriborroak automatikoki hartzen du kontuan kenkari hori, zergadunaren adinaren arabera.
- Familia-kenkariak eta kenkari pertsonalak aplikatzeko kontuan hartuko diren inguruabar familiar eta pertsonalak zergaren sortzapen-egunean daudenak izango dira.
- Kenkari hau zerga-oinarria ezarritako mugen barruan duten zergadunei aplikatzen zaie. Ondorio horietarako, zerga-oinarritzat honako hauen batura hartzen da: zerga-oinarri orokorra eta aurrezkiaren zerga-oinarria. Zerga-oinarri orokorra negatiboa bada, kalkulu horretarako zero euro hartuko dira kontuan.
-
Zerga-oinarria 20.000 eurokoa edo txikiagoa denean. Aplikatu beharreko kenkaria adinaren arabera honakoa da:
- 65 urtetik gorakoak: 385 euro
- 75 urtetik gorakoak: 700 euro
-
Zerga-oinarria 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurotik beherakoa denean. Aplikatu beharreko kenkaria adinaren arabera honakoa da:
- 65 urtetik gorakoak: kenkaria 385 eurokoa izango da, eta zenbateko hori murriztuko da zerga-oinarriari 20.000 euro kendu ondoren lortutako emaitza 0,0385ez biderkatzearen ondorioz ateratzen den zenbatekoan.
- 75 urtetik gorakoak: kenkaria 700 eurokoa izango da, eta zenbateko hori murriztuko da zerga-oinarriari 20.000 euro kendu ondoren lortutako emaitza 0,0700ez biderkatzearen ondorioz ateratzen den zenbatekoan.
