653 eredua betetzeko jarraibideak
653 ereduaren 1. orrialdea
1. Orria
2. Gozamenaren datuak
Gozamenaren datuak
- Eraketa-data:
Adieraz ezazu, egokia bada, ondorengo baten heriotza-data; dohaintzaren edo uko-egitearen data, gozamena horrek eragin badu. Jatorria beste bat bada, adierazi jabaria banatzea eragin zuen negozio juridikoaren data.
- Jatorria:
Aukera ezazu Oinordetza, Dohaintza edo beste batzuk.
- Gozamen-mota:
Aukera ezazu Aldi baterako edo biziarteko gozamena.
- Urte-kopurua:
Gozamen-motan, aldi baterako gozamena aukeratu bada, urte-kopurua adierazi beharko da.
- Portzentajeak %:
- Gozamen-motan aldi baterako gozamena hautatu bada, horren zenbatekoa ondasunari esleitutako balioari urteko % 2 aplikatuta kalkulatuko da, % 70 gainditu gabe.
Gutxienez urtebete, gehienez 35 urte; 35 urtetik aurrera, biziarteko gozamentzat hartuko da. - Gozamen-motan, biziarteko gozamena aukeratu bada, portzentajea adierazi beharko da. Gozamena kalkulatzeko araua: 89-gonzamendunaren adina gozamena eratu zen unean. Zenbatekoa ondasunari esleitutako balioari ondoriozko portzentajea ezarrita kalkulatuko da. Gutxienez %10, gehienez %70.
- Gozamena pertsona juridikoaren aldekoa denean, aldi baterako gozamenen arauak aplikatuko dira, %60 gainditu gabe. Ehuneko bera kontuan hartuko da gozamenaren iraupena mugagabea denean.
- Gozamen-motan aldi baterako gozamena hautatu bada, horren zenbatekoa ondasunari esleitutako balioari urteko % 2 aplikatuta kalkulatuko da, % 70 gainditu gabe.
- Iraungitze-data:
Adieraz ezazu gozamenaren iraungitze-data.
- Iraungitzearen zergatia:
Aukera ezazu Heriotza, dohaintza edo epe-betetzea.
Inbentarioa, 653 ereduaren 2. eta 3. orrialdea
| 2. Gozamendunaren eta jabe soilaren datuak: |
|
Jabe soila eta gozamendunaren datuak beteko dira. Sortzapen-data: Adieraz ezazu gozamenaren iraungitze-data.
|

Gakoa
- DE: kontu korronteko edo aurrezki-kontuko gordailuak, agerikoa edo eperako.
- DP: zor publikoa, betebeharrak, bonuak eta gainerako balioak.
- AC: akzioak, partaidetzak eta inbertsio-funtsak.
- OT: arte-objektuak, antzinako gauzak eta beste ondasun eta eskubide batzuk.
- VE: ibilgailu, itsasontzi eta aireontziak.
Adieraz ezazu higigarriaren guztizko balioa.
Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.
%
Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da. Ondasun higiezina ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.
Partaidetza balioa
Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.
