Turismo-ostatua. Etxebizitza bitartekari baten bidez alokatzea (AIRBNB...) ostalaritza-zerbitzurik eman gabe
Higiezin bat turismo-ostatu baterako alokatzen duen pertsonak alta eman behar du erroldan (036 eredua), eta diru-sarrerak aitortu behar ditu errenta-aitorpenean. Bitartekariak higiezinaren jabeari faktura igorriko dio, hark ordaindu behar dion komisioagatik, gehi BEZaren % 21, atxikipenik gabe.