web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

Aurkezpena eta epeak

Noiz amaitzen da OE-EJDen epea?

Autolikidazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izango da, zergapeko egitatea gertatzen den unetik zenbatzen hasita.

Hala ere, enpresaburuek edo profesionalek partikularrei ondasun higigarriak eskuratzea dakarten zergapeko egitateak direnean, ondoren birsaltzeko, eragiketa horien autolikidazio-eredua onartzen duen Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren foru aginduak zehaztutako epea hartuko da kontuan.

Dokumentu judizialak direnean, dagokion ebazpen judiziala irmo egiten den egunean ulertuko da zergapeko egitatea gauzatuta dagoela.

OE-EJD Erregelamenduaren 28. artikulua. Aurkezteko epea.

Zein bulegotan aurkez daitezke ereduak?
  1. Aurkezpen telematikoa

    Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez, identifikazio eta sarbide sistemen bidez (Bak, BakQ, NAN elektronikoa, etab.).

    Zuzenean sartu izapidean ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara izapidea egin dezakezun orrira)

    HONAKO AGIRI HAUEK ERANTSI BEHARKO DITUZU:

    • 600 eredua beteta.
    • Eskritura publikoa, halakorik balego, edo kontratu pribatua.
    • Bankuko egiaztagiria/sarrera.
  2. Bulego hauetara bertaratuta:

    Honako bulego hauetan aurkeztu ahal izango dira:

    • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan: Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4. Ondare Eskualdaketen Atalean.
    • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoetan (jabetza erregistroetan daude edo zerga egoitza duten subjektu pasiboak).

      Espediente bat likidazio-bulegoan, edo Bilbon, aurkeztu bada, espediente osagarriak bulego berean aurkeztu beharko dira. Hau da, agiriak Balmasedako Likidazio Bulegoan aurkeztu baziren, dokumentazio osagarria bulego berean aurkeztu beharko da.

Bizkaiko probintziako likidazio-bulegoak

Bizkaiko probintziako likidazio-bulegoak zerrenda Likidazio-bulegoak 

Bulegoa Helbidea Telefonoa Faxa
Barakaldo Larrea, 1-3 48901 94 437 7000 Ext. 104 94 437 5437
Durango Plateruen Plaza, 7 48200 94 620 1762 94 620 28 20
Gernika Don Tello, 18 48300 94 627 00 67 94 625 52 26
Markina Okerra, 18 48270 94 616 81 48 94 616 81 48
Portugalete Padre Cortazar, 2 48920 94 495 63 11 Ext. 03 94 496 28 15
Santurtzi Sabino Arana, 8 bajo 48980 94 483 48 16 94 483 32 69
Balmaseda Calvario, 13 lonja 48800 94 680 03 10 94 610 21 03

Oharra:
600 ereduaren aurkezpen telematikoa (Baimendutako Gestoriak edo Aholkularitzak).

Zer gertatzen da zergaren autolikidazioa aurkezten ez bada?
  1. Baldin eta Zerga Administrazioak, notarioek baimendutako dokumentu guztiak edo beste informazio-iturri batzuk biltzen dituen aurkibidean jasotako informazioa dela eta, zergapekoak izan daitezkeen zergapeko egitate baten edo batzuen zantzuak baditu, eta horiei dagokienez zergapekoek autolikidaziorik egin ez badute, notario parte-hartzaileari berak baimendutako notario-agiriaren kopia elektronikoa eskatuko dio.
  2. Aurreko jarduketetatik egiaztatu bada aitortu gabeko zergapeko egitate bat edo batzuk daudela, zerga-administrazioak errekerimendua egingo die zergapekoei, hilabeteko epean dagokion autolikidazioa aurkez dezaten.
  3. Zergapekoek autolikidazioa aurkezten ez badute edo aurkeztu behar ez direla justifikatzen ez badute, behin-behineko likidazioa egin aurretik, likidazio-proposamena jakinaraziko zaie, hamabost eguneko epean beren eskubideari komeni zaiona alega dezaten, ezar daitezkeen zehapenei kalterik egin gabe. Kasu horietan, bai likidazio-proposamenean, bai behin-behineko likidazioan, notario-agirian jasotakoa joko da aitortutako baliotzat, salbu eta eskualdatutako ondasunaren edo eratzen edo lagatzen den eskubidearen balio erreala baino txikiagoa bada, kasu horretan azken hori hartuko baita.
  4. Eskatutako autolikidazioa beste administrazio batean bidegabe aurkeztu eta sartu bada, tributu-zorraren ordainketa eten egingo da Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 165.8 artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

1/2011 FA 69. Art. Autolikidazioen aurkezpenaren kontrola

Informaziorako deitu
946 125 500
Aurrez aurreko arretarako;

600 modeloarekin operatiboa

600 ereduaren laukiak
Ekitaldia:

Agiria aurkezten den urtekoa.

Bulego likidatzailea

Zein bulego likidatzailetan aurkezten den, horri dagokion udalerria. Udalerri batzuetan Bulego Likidatzailea Jabetza Erregistroan dagoela (Barakaldo, Balmaseda, Durango, Gernika, Markina, Portugalete, Santurtzi), eta ez Zergadunarentzako Informazio eta Laguntza Zerbitzuan.

Espedientearen zenbakia:

Administrazioak bete beharrekoa.

Subjektu pasiboa

Subjektu pasiboaren zerga egoitza jarri. Irabazpidezko edo foru komunikazioaren araubideko ezkontza bada, nahikoa da haietariko bat jartzea. Bestela, 600 eredu bat subjektu pasibo bakoitzeko.

Agiriaren datuak:
  • Publikoa: halakotzat jotzen ditugu notario-eskriturak, agiri judizialak, administrazio-agiriak.
  • Pribatua: gainerakoak.
Agiriaren data:
  • Notario-eskriturak: eskrituraren data.
  • Agiri judizialak: sinaduraren aurreko azken data. Normalean agiriaren hasieran data bat ageri da, eta amaieran geroagoko beste data bat. Azken data hori hartzen da, hau da, datarik berriena.
  • Administrazio-agiriak: agiriaren data gisa jartzen dena.
  • Agiri pribatuak: agiriaren data.Ez du zertan izan behar sortzapen data.
Eragiketaren deskribapena

Deskribapena jartzen da Jarraibideen orrian ageri den bezala.

Kodea

Eragiketari dagokiona jartzen da, jarraibideen orriaren arabera.

Notariotza eta Kodea:

Notarioaren izena, eskritura publikoa bada.

Egilespen-tokia:

Eskritura publikoaren hasieran ageri dena.

Eskualdatzailea:

Eskualdatzailearen zerga egoitza. Bat baino gehiago egonez gero, 2. orria aurkeztuko da gainerako eskualdatzaileekin. Ehunekoan, eskualdatzaile guztien artean % 100 batu behar dute.

  • 1. adibidea: irabazpidezko araubidean ezkonduta ez dauden 2 lagunen jabetzako etxebizitza baten % 50 eskualdatu da (bakoitza % 25en jabe da). Ehunekoan, eskualdatzaile bakoitzari % 50 jarriko zaio. Hau da, bakoitzak % 50en % 50 eskualdatzen du.
  • 2. adibidea: Aurreko kasuaren antzekoa, etxebizitza baten % 75 eskuratu da, eta % 75 hori hiru lagunena da zati berdinetan (bakoitza % 25en jabe da). Ehunekoan, eskualdatzaile bakoitzari % 33,33 jarriko zaio, % 75en % 33,33 eskualdatzen duelako.
Aurkezlea:

Aurkezlearen zerga egoitza. Edozein pertsona edo erakunde izan daiteke, subjektu pasiboaren mandatugile (mandatari) lanetan. Aurkezle izatea ez da ordezkari edo interesdun izatea. Horregatik, ez du eskubiderik izango dokumentazioa eskuratzeko, etab.

Aurretiazko balorazioa:

Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 87. artikuluan eta Kudeaketa Araudiaren 21.ean aipatzen den ondasun higiezinen eskurapen edo eskualdaketaren aurretiazko informazioa eskatu denean soilik.

Prezioa

Eragiketan adostutako prezioa.

Aitortutako balioa

Preziorik egon ez –salerosketarik ez dagoelako– baina baloraz daitekeen gauza bat dagoenean (adib.: jabekidetasuna deuseztatzea, obra berriaren deklarazioak, jabetza horizontalaren deklarazioak, bereizketak, …)

Salbuetsia:

Salbuetsita badago X batez markatu. Gero, salbuespenaren gakoa jarri, dagokion kodearen arabera. Kodeak jarraibideen orrian ageri dira.

Ez dago kargapean

Kargapean ez dagoen eragiketa izan arren inguruabar berezi eta jakin batengatik aurkeztu behar bada.

Salbuespenaren, kargapean ez egotearen edo hobariaren funtsa:

Lauki hori eskatutako salbuespenei azalpen txikia emateko erabiltzen da. Oharren bat edo beste ere sartzeko erabiltzen da.

Aitorpen osagarria eta espediente zenbakia edo aurreko aitorpenaren aurkezpena:

Aurreko beste baten osagarria bada, edo beste aurkezpen batekin harremana badauka.

Data eta subjektu pasiboaren edo aurkezlearen sinadura:

Batez ere sinadura da garrantzitsua, data zigiluan ageri delako.

Zerga-oinarria:

Dagokiona.

Txikipena:

Kasu bakarra Nekazaritzako Ustiategi Batzuen Zerga Araubideari buruzko 1/1997 Foru Arauarena da.

Likidazio-oinarria

Normalean zerga-oinarria da, txikipena zeharo salbuespenezkoak diren kasuetarako delako.

Zerga-kuota

Zerga-tasa.

Kuotaren hobaria.

Lan Sozietateen eta Inbertsioko Sozietate eta Fondoen kasuak.

Sartu:

Ia beti Zerga-kuota.

Berandutza interesak:

Zerga-kuotaren gainean.du.

14 laukia

Errekargua jar dezakete.

Sartu beharrekoa, guztira

Aurrekoen batura.

Loturak

Inprimaki 600 600 eredua betetzeko jarraibideak OE eta EJDen 600 ereduaren aurkezpen telematikoa, laguntza-programa.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?