web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zein da ohiko etxebizitza baten eraikuntza amaitzeko epea? Epea luzatzerik bai?
Etxebizitzaren eraikuntzak ere inbertsioengatiko kenkarirako eskubidea sortuko du, betiere obrak gehienez ere 4(*) urteko epean amaitzen badira inbertsioa hasi zenetik. Eraikuntza-obrak amaitzeko lau urteko epea luzatu daiteke, baldin eta honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

1.- Epaileak deklaratutako konkurtsoaren ondorioz sustatzaileak ez baditu eraikuntza-obrak amaitzen 4 urteko epea igaro baino lehen edo ezin baditu etxebizitzak epe berean entregatu, epe hori beste lau urtez luzatuko da automatikoki.

2.- Zergapekoari egotzi ezin zaizkion eta obra geldiaraztea dakarten beste aparteko inguruabar batzuk jazotzen badira, zergadunak Zerga Administrazioari aurkeztu ahal izango dio, 4 urteko epea bete ez den dataren hurrengo hilabetearen barruan, epea luzatzeko eskaera.

(*) Eraikitzen ari den ohiko etxebizitza eskuratzeko epea luzatzea. Eraikitzeko epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada, epe hori bost urtekoa izango da inbertsioa hasten denetik aurrera.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Beharrezko dokumentazioa
  • Judizialki deklaratutako konkurtsoetan, zergadunak hauek jaso beharko ditu 4 urteko hasierako epea bete ez den autolikidazioan: batetik, etxebizitzan egindako inbertsioak egiaztatzeko frogagiriak, eta, bestetik, porrotaren deklarazio judiziala edo ordainketa-etendura izapidetzeko onartzeko probidentzia. ​
  • Bestela, epea luzatzeko eskabide-orria 
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?