web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Kengarriak al dira etxebizitza propioa eraikitzeko inbertitutako zenbatekoak, zergaduna bada eraikuntzako arduraduna?
Ondorio horietarako, zergaduna bere etxebizitzaren sustatzailetzat har daiteke, eta hura eraikitzeko inbertitzen dituen zenbatekoengatik deduzitu ahal izango du, betiere obrak inbertsioa hasi eta lau urteko epean amaitzen badira.

Eraikitzeko epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen denean, inbertsioa hasten denetik bost urtekoa izango da epe hori.

Fakturetan edo obra-ziurtagirietan justifikatutako zenbatekoaren gainean aplikatzen da kenkaria.

Inbertsioaren muga obra berriaren eskrituran justifikatutako zenbatekoa gehi erosketari dagozkion gastuak izango da: zergak eta notaritzaren gastuak.


Aplikatuko den kenkariaren ehunekoa %18 izango da ( %23 familia ugaria edo 30 urtetik beherakoa bada), eta kenkariaren urteko gehieneko oinarria 8.500€ izango da; horrek 1.530€-ko kenkaria ekarriko du gehienez (1.955€ familia ugarientzat edo 30 urtetik beherakoentzat).
Eraikitzen ari den etxebizitza ordaintzeko erabilitako etxebizitza-kontua

Eraikitzen ari den etxebizitza ordaaintzeko etxebizitzaren kontuaren saldoa erabiltzen bada (aurreko urteetan kontu hori dela-eta kenkaria aplikatu da), zer kopururen gainean aplikatuko da kenkaria?Eraikitzen ari den etxebizitza ord


Aurreko ekitaldietan etxebizitza-kontuagatiko kenkaria aplikatu bada, eta hura eraikuntzako ordainketak egiteko baliatu bada, egindako ordainketa osoaren eta etxebizitza-kontutik ateratako kopuruen arteko diferentziari aplikatuko zaio kenkaria.
Deduzitu al daiteke eraikitzaileari konturako ordainketak egiteko erabiltzen den mailegua?
Ordaindutako kopuruak mailegu bidez finantzatu daitezke. Kasu horretan, aukeran dago amortizazio-kuotak urtez urte deduzitzea, edo egindako ordainketen zenbateko osoa ekitaldian deduzitzea

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Zure ohiko etxebizitza eraikitzeko obrak egiten ari bazara eta horien sustatzailea bazara, "Konturako-ordainketak" kodearekin egindako konturako ordainketak sartu ahal izango dituzu.
Beharrezko dokumentazioa

Eraikitzen ari den bitartean: ​

  • Etxebizitza eraikitzearen ondoriozko gastuen justifikazioa (fakturak, tasak...)​

Etxebizitza amaitzean:​

  • Obrak amaitzean, obra berria dela adierazten duen eskritura​
  • Erosketari eta/edo hipotekari dagokion eskriturari berez dagozkion gastuak
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?