web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatzen da inbertsio-funtsak direla-eta?
Inbertsio-funtsak direla-eta PFEZa ez da ordaindu behar da, partaidetzak eskualdatu edo itzultzen diren arte. Une horretan, ondare-aldaketa bat gertatuko da (irabazia edo galera), partaidetzen eskualdatze- edo itzultze-balioaren eta eskuratze- edo harpidetza-balioaren arteko aldeari dagokiona, hau da:

Itzultze-balioa - harpidetza-balioa = zerga-emaitza (irabazia edo galera).

Partaidetzen eskuratze-prezioa eguneratze-koefizienteagatik biderkatzen da; koefizientea partaidetza harpidetu den urtearen arabera aldatzen da.
Oinordetzaren ondorioz eskuratutako inbertsio-funtsa. Zein da eskuratze-eguna?
Jaraunsleen kasuan, jaraunspena onartu zen dataren ordez, jaraunspenaren inbertsio-funtseko partaidetzen eskuratze-data kausatzailearen heriotza-data da (zuzenbide erkidea), edo testamendu-ahala baliatu den data (zuzenbide forala).

Heriotza gertatu edo ahala baliatzean partaidetza horiek duten balioa izango da, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren araudiarekin bat, balio horri oinordetzaren zergan eskuratutako funtsak direla-eta jasandako zatia gehituta.

Balio horri dagozkion eguneratze-koefizienteak aplikatuko zaizkio.
Inbertsio-funts batetik besterako intsuldaketa. Irabazia edo galera zenbatu behar da?
Inbertsio-funtsetako partaidetzen itzulketagatik edo eskualdatzeagatik lortutako zenbatekoa inbertsio kolektiboko erakundeetako beste partaidetza batzuk erosteko erabiltzen bada, ezingo da zenbatu ondare-irabazirik edo -galerarik. Harpidetutako partaidetza berriek itzulitako partaidetzen balioa eta eskuratze-data mantenduko dute.
Inbertsio-funts bateko partaidetza batzuen titularra izateagatik, zozketa batean sartu naiz eta gauzazko sari bat jaso dut, nola tributatu behar da?
Parte-hartzaileen artean egiten diren zozketetan inbertsio-funtsek saritutakoei emandako sariak ondare-irabazitzat hartuko dira, eta atxikipenaren pean egongo dira.

Kasu honetan, konturako sarrera, gauzatzen ordaindu baitira.
Gozamena duten inbertsio-funts bateko partaidetzen salmenta
Bereizi egin behar dugu gozamenaren jabe soila; izan ere, aplikatu beharreko tratamendua desberdina da:

Gozamendunak gozamena eratu zenetik iraungi arte sortutako errenta guztiak jasotzeko eskubidea izango du; errentok kapital higigarriaren etekintzat joko dira, eta, beraz, oro har, PFEZean konturako atxikipena izango dute.

Jabe soila, hots, inbertsio-funtsaren partaideak ondare-irabazia edo -galera izango du, partaidetzen eskualdatzeagatik, eta aldi berean, ondare-galera bat konputatuko da, bat datorrena gozamena eratzen denetik diru-itzulketa gertatu arteko aldian inbertsio-funtseko partaidetzen diru-itzulketaren ondoriozko emaitza positikoarekin.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
"Inbertsio-funtsak" izeneko atalean, inbertsio-funtsetako partaidetzak eskualdatzeagatik sortutako irabaziak agertzen dira.
Beharrezko dokumentazioa
  • Erakundeak emandako egiaztagiria, non sortutako irabazien zenbatekoak, edo, bestela, inbertsio-funtsetako partaidetzen eskualdaketa eta eskuraketa datak eta baloreak isladatu beharko dira.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?