Errentaren zirriborroari datuak eman aurretik, honako balio hau kalkulatu behar dugu:
Transmisio-balioa
Eskuratze-balioa
Zenbatzeagatiko galera
Kalkuluak egin ondoren, Errentaren Webgunera sartuko gara eta datuak emango ditugu erregistro bat gehituz honako kontzeptu honekin: Higiezinen salmenta.
Adibidea:2020-10-10ean Bilboko Ercilla kaleko eraikin bat 290.000 euroan saldu zuen Ikerrek. Pisu hori jabetza osoz erosi zuen bere ama 2018-2-2an hil ondoren.
Ama hil zenean, pisua 300.000 €-tan baloratu zen. Higiezinen agentziari ordaindu zion salmenta kudeatzeagatik: 2.000 €. Ez zen zerga efektiborik ordaindu oinordetzetan. 650 eredua epe barruan aurkeztean, gastuengatiko galera eta eguneratzea onartuko dira.