web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

Mikroenpresak, enpresa txikiak edo ertainak EZ diren sozietateen gaineko zergaren zergadunak 2024/1/1ean sartuko dira nahitaez BATUZen. Ondare-sozietateak nahitaezkotasun horren barruan daude.

4/2019 Foru Arauari atxikitako SZtik guztiz eta partzialki salbuetsitako erakundeak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak
  • Behin betiko ezartzea:
    • 2026/01/01etik aurrera.
  • Batuz sistema borondatez aplikatzea:
    • Borondatez sar daitezke Batuz sisteman:
      • 2023ko abenduaren 15era arte, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
      • 2024-1-1etik 2024-6-15era arte, 2024-7-1eko ondorioekin.
      • 2024ko uztailaren 1etik 2024ko abenduaren 15era arte, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
      • 2025-01-01etik 2025-06-15era, 2025-7-1eko ondorioekin.
    • Batuz sistemari borondatez atxikitako pertsonek, baldintzak betetzen badituzte, % 10eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute PFEZ-ko jardueren errendimenduan edo Sozietateen gaineko Zergan
      • Borondatezko atxikipena 2024ko 1-1 edo 1-7 ondorioekin gertatu bada, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du.
      • Borondatezko atxikipena 2025eko 1-1 edo 1-7 ondorioekin gertatu bada, 2025eko ekitaldian konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du.
    • BATUZen sartzea aurreratzeak dakartzan abantailei buruzko informazio gehiago.
  • Gastuen kenkaria:
    • Sistemara egokitzeagatiko inbertsioen eta gastuen % 30eko kenkaria aplikatu ahal izango du PFEZaren edo sozietateen gaineko zergaren kuota osoan (2020tik 2025era). Kenkari hori bateragarria da Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioarekin.
    • BATUZ kenkariari buruzko informazio gehiago.
Sozietateen gaineko Zergatik guztiz edo partzialki salbuetsita dauden erakundeak eta 4/2019 Foru Arauari atxikitako irabazi-asmorik gabeko fundazio eta erakundeak. Behartuta al daude fakturak TicketBAI bidez jaulkitzera?
Ez daude behartuta:

BEZetik salbuetsitako eragiketa hauengatik, BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluko Bat ataleko zenbaki hauetan adierazitakoak:
8 (gizarte-laguntza), 11 (erlijio-erakundeak), 12 (kideei irabazi-asmorik gabeko erakundeek emandako zerbitzuak), 13 (kirola egiten duten pertsona fisikoentzako zerbitzuak), 14 (kulturalak, hala nola museoetara, erakusketetara eta bestelakoetara egindako bisitak) eta 28 (alderdi politikoak). 

Behartuta daude: 
  • Egiten dituzten gainerako eragiketengatik.
Eta EEEL (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua) eramatera?
  • Erregistro-liburua eramatera behartuta daude
Zein da BATUZen nahitaez sartzeko data?
  • 2026/1/1ean

Mikroenpresak, enpresa ertainak eta txikiak: enpresa-jarduerak

Industria, fabrikazio, eraikuntza, finantza, lege, aseguru, alokairu eta osasun jarduerak
  • Behin betiko ezartzea:
    • 2024/07/01etik aurrera.
  • Jarduerak:
    • Industrialak eta fabrikaziokoak
    • Eraikuntza
    • Garraioa
    • Finantzarioak, juridikoak eta aseguruetakoak
    • Sanitarioak
    • Alokairua
  • Batuz sistema borondatez aplikatzea:
    • Borondatez sar daitezke Batuz sisteman:
      • 2023ko abenduaren 15era arte, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
    • Batuz sistemari borondatez atxikitako pertsonek, baldintzak betetzen badituzte,% 10eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute PFEZ-ko jardueren errendimenduan edo Sozietateen gaineko Zergan.
    • BATUZen sartzea aurreratzeak dakartzan abantailei buruzko informazio gehiago.
  • Gastuen kenkaria:
    • Sistemara egokitzeagatiko inbertsioen eta gastuen % 30eko kenkaria aplika dezake PFEZaren edo sozietateen gaineko zergaren kuota osoan (2020tik 2025era). Kenkari hori bateragarria da Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioarekin.
    • BATUZ kenkariarekin lotutako informazio gehiago
Handizkako eta txikizkako merkataria, ostalaritza, ile-apaindegiak, ondasun higigarrien konponketa
  • Behin betiko ezartzea:
    • 2025/01/01etik aurrera.
  • Batuz sistema borondatez aplikatzea:
    • Borondatez sar daitezke Batuz sisteman:
      • 2023ko abenduaren 15era arte, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
      • 2024-1-1etik 2024-6-15era arte, 2024-7-1eko ondorioekin.
    • Batuz sistemari borondatez atxikitako pertsonek, baldintzak betetzen badituzte, % 10eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute PFEZ-ko jardueren errendimenduan edo Sozietateen gaineko Zergan.
    • BATUZen sartzea aurreratzeak dakartzan abantailei buruzko informazio gehiago.
  • Gastuen kenkaria:
    • Sistemara egokitzeagatiko inbertsioen eta gastuen % 30eko kenkaria aplika dezake PFEZaren edo sozietateen gaineko zergaren kuota osoan (2020tik 2025era). Kenkari hori bateragarria da Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioarekin.
    • BATUZ kenkariarekin lotutako informazio gehiago
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, eta hezkuntzarekin, ikerketarekin, gizarte-laguntzarekin, jolas- eta kultura-zerbitzuekin lotutako zerbitzuak
  • Behin betiko ezartzea:
    • 2026/01/01etik aurrera.
  • Jarduerak:
    • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (nekazaritza-, abeltzaintza-, basogintza- eta arrantza-zerbitzuekin lotutako epigrafeak ere sartzen dira).
    • Hezkuntza eta ikerketa
    • Laguntza eta gizarte-zerbitzuak
    • Jolas- eta kultura-zerbitzuak
    • Jolas-parkeak, azokak eta ikuskizunekin lotutako beste zerbitzu batzuk. 
  • Batuz sistema borondatez aplikatzea:
    • Borondatez sar daitezke Batuz sisteman:
      • 2023ko abenduaren 15era arte, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
      • 2024-1-1etik 2024-6-15era arte, 2024-7-1eko ondorioekin.
      • 2024ko uztailaren 1etik 2024ko abenduaren 15era arte, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
      • 2025-01-01etik 2025-06-15era, 2025-7-1eko ondorioekin.
  • Batuz sistemari borondatez atxikitako pertsonek, baldintzak betetzen badituzte, % 10eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute PFEZ-ko jardueren errendimenduan edo Sozietateen gaineko Zergan
    • Borondatezko atxikipena 2024ko 1-1 edo 1-7 ondorioekin gertatu bada, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du.
    • Borondatezko atxikipena 2025eko 1-1 edo 1-7 ondorioekin gertatu bada, 2025eko ekitaldian konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du.
  • BATUZen sartzea aurreratzeak dakartzan abantailei buruzko informazio gehiago.
  • Gastuen kenkaria:
    • Sistemara egokitzeagatiko inbertsioen eta gastuen % 30eko kenkaria aplika dezake PFEZaren edo sozietateen gaineko zergaren kuota osoan (2020tik 2025era). Kenkari hori bateragarria da Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioarekin.
    • BATUZ kenkariarekin lotutako informazio gehiago

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?