web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek, BATUZen ezarpena sustatzeko, eta Batuz sistemaren behin betiko ezarpena agintzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru Arauan aurreikusitakoa kontuan hartuta, 2020tik 2025era bitartean % 30eko kenkaria aplika daiteke  PFEZaren e gaineko Zergaren kuotan honako gastu edo inbertsio hauei dagokienez:
  • Ekipoak eta terminalak erostea, softwarea eta lotutako periferikoak barne, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
  • Beharrezko sinadura elektronikoko softwarea eskuratzea, bai eta softwarea ezartzea eta instalatzea ere.
Zein gastu eta inbertsio dira kengarriak?
Kenkariak 2020tik 2023ra bitarteko urte naturaletan Batuz sistema ezarri ahal izateko egindako jarduerei dagozkien gastuak eta inbertsioak barne hartzen ditu; hau da, zergadunak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera BATUZ sistema aplikatu ahal izateko beharrezkoak diren softwarea eta ekipo informatikoak hornitzeko prozesua. Bereziki, honakoengatik aplikatu ahal izan da kenkaria:
  • Ekipoak eta terminalak eskuratzea, lotutako softwarea eta periferikoak barne; adibidez: fakturatzeko ordenagailuak, tabletak, edo mugikorrak, QR koderako inprimagailuak, TPVak.
  • Ezarri beharreko sinadura elektronikorako softwarearen erosketa, jardueraren garapenean egindako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroekin lotutako betebeharrak betetzeko.
  • Aurreko ekipoak eta sistemak instalatzea eta ezartzea.
Kenkariaren oinarria Batuz proiektuarekin lotutako sistema informatikokoak egokitzeko izandako kostuaren arabera zehaztuko da (proiektu horrek fakturazio-sistemari eta enpresa baten kontabilitatea eramateari eragiten dio funtsean), eta ez dira beste gai batzuk kontuan izango (adibidez, langileen kudeaketa, biltegiaren kontrola, kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, eta abar).
Zein dira kenkariaren ezaugarriak eta baldintzak?
  • Jarduera ekonomikoen etekinek osatutako zerga-oinarri orokorretik dagokion PFEZaren kuota osoaren gainean aplikatuko da kenkaria.
  • Kenkaria xede diren gastu eta inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzarik jaso bada, kenkariaren oinarria murriztu egingo da zenbateko honetan: 100en eta aplikatu beharreko batez besteko karga-tasa orokorraren arteko aldearen % diru-laguntza horien gainean aplikatzearen ondoriozko zenbatekoan.
  • Kuota nahikoa ez izateagatik kendu gabeko zenbatekoak, hurrengo 30 urteetan aplikatu ahal izango dira.
  • Kenkaria aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da berariaz hura aplikatzea hautatzea aitorpena aurkeztean. Zergadunek, hala ere, baliatu duten aukera aldatu ahal izango dute, behin zerga aitortzeko borondatezko epea amaitu ondoren eta aldez zerga-administrazioak aurretiko errekerimendurik egin ez badu.
Zer bateraezintasun ditu kenkari horrek?
  • Bateraezina da inbertsio edo gastu berberekin lotutako beste zerga-etekin batzuekin, amortizazio-askatasunari, amortizazio bizkortuari eta baterako amortizazioari dagokienez izan ezik.
  • Bereziki bateraezina da tokiko merkataritzaren digitalizazioa sustatzeko kenkariarekin.
  • Nolanahi ere, borondatezko aldian BATUZ sistema betetzen duten zergadunek (TicketBAI fakturak egitea liburuaren gestioa egitea egoitzan), kenkari honetaz gainera, aplikatu ahal izango dute, egiten dituen jardueratako bakoitzetik eratorritako etenkin positiboaren gaineko konpentsazio bat. Murrizketaren ehunekoa aldatu egingo da borondatez BATUZ betetzen hasten den unearen arabera.
Kenkarirako baldintza al da 2020. urtetik 2025. urtera bitartean TicketBAI fakturak jaulkitzea?
Ez. Batuz kenkariaren oinarriahonako hau da:  zergadunak 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan egin dituen inbertsioak eta gastuak dira, Batuz sistemaren nahitaezko aplikazioa dagokion aldian betetzeko, nahiz eta, hala badagokio, zergadunak 2020tik 2025era bitartean TicketBAI sistemarekin bere borondatez fakturak jaulki edo ez.

Hala ere, kenkari hau aplikatzeko, TicketBAI sistemarekin fakturak jaulkitzeko betebeharra ez izateak ez du salbuesten Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua eramateko betebeharretik.
 
Zein alditan dut konpentsazioa jasotzeko eskubidea?
2024/01/01etik aurrera, Batuz-i nahitaez atxiki behar zaio, arian-arian, egutegi jakin baten arabera.
Zergadun batek konpentsazio-eskubidea zein alditan duen jakiteko, erabakigarria da Batuz-en NAHITAEZ SARTZEKO DATA ezagutzea; izan ere, Batuz-en GUTXIENEZ 6 HILABETE LEHENAGO BORONDATEZ sartzen direnek baino ez dute hura aplikatzeko eskubidea. 

- Batuz-i borondatez atxikitzen bazaio 2024/01/01etik edo lehenago:
 
Betebeharraren data 2024ko konpentsazioa  2025ko konpentsazioa
2024/07/01 10% EZ
2025/01/01 10% EZ
2025/07/01 10% 10%
2026/01/01 10% 10%


- Batuz-i borondatez atxikitzen bazaio 2024/07/01etik aurrera:
 
Betebeharraren data 2024ko konpentsazioa  2025ko konpentsazioa
2025/01/01 10% EZ
2025/07/01 10% 10%
2026/01/01 10% 10%
- Batuz-i borondatez atxikitzen bazaio 2025/01/01etik aurrera:
 
Betebeharraren data 2024ko konpentsazioa  2025ko konpentsazioa
2025/07/01 EZ 10%
2026/01/01 EZ 10%


- Batuz-i borondatez atxikitzen bazaio 2025/07/01etik aurrera:
 
Betebeharraren data 2024ko konpentsazioa  2025ko konpentsazioa
2026/01/01 EZ 10%

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Jarduera ekonomikoak burutzen dituzten zergadunek "Batuz sistemaren ezarpena sustatzeagatiko kenkaria" atalean jaso ahal izango dute kenkari hori aplikatzeko beharrezkoa den informazioa.
Beharrezko dokumentazioa
  • Gastuen eta egindako inbertsioen fakturak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?