web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola kalkulatzen da 2025eko PFEZren zirriborroa?

2025eko PFEZren ziriborroa kalkulatzeko, EEEL-140eko informazio guztia, eta, hala badagokio, BILAren 140 ereduko informazio guztia hartuko da kontuan:

Batuz borondatez betetzen dutenak
  • Eragin-data 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera edo aurreko data batetik aurrera (2022, 2023 edo 2024) bada: zirriborroa EEEL berriaren informazioarekin bakarrik kalkulatuko da. Ez da aurkeztu behar BILAren 140 eredua.
  • Eragin-data 2025eko uztailaren 1etik aurrera bada, informazio-betebeharrak honako modu hauetako edozeinetan bete ahal izango dira:
    • EEEL 2025eko ekitaldi osoan betetzea. Batuz betetzen hasi aurretik TicketBAIrik gabe egin diren eragiketak sarreren azpikapituluan idatziko dira, LROEren software bermatzailerik gabeko fakturarekin.
    • BILAren 140 eredua aurkeztea, 2025eko lehen seihilekoan egindako eragiketengatik, eta EEEL betetzea, 2025eko uztailaren 1etik aurrera egindako eragiketengatik. Bikoiztasunak saihesteko, garrantzitsua da eragiketa bera bi liburuetan ez idaztea.
2025eko uztailaren 1etik aurrera Batuz betetzera behartuta daudenak
 PFEZren zirriborroa kalkulatzeko, EEEL-140 ereduko informazio guztia hartuko da kontuan, eta, aurkezten bada, BILAren 140 ereduko informazio guztia, informazio-betebeharrak honako modu hauetako edozeinetan bete ahal izango baitira:
EEEL 2025eko ekitaldi osoan betetzea. Batuz betetzen hasi aurretik TicketBAIrik gabe egin diren eragiketak sarreren azpikapituluan idatziko dira, LROEren software bermatzailerik gabeko fakturarekin..
BILAren 140 eredua aurkeztea, 2025eko lehen seihilekoan egindako eragiketengatik, eta EEEL betetzea, 2025eko uztailaren 1etik aurrera egindako eragiketengatik. Bikoiztasunak saihesteko, garrantzitsua da eragiketa bera bi liburuetan ez idaztea.
Beste kasu batzuk
BILAren 140 eredua bakarrik aurkeztu beharko da. Akats baten ondorioz EEELan oharrak egin badira, baja eman beharko zaie.
Nola adierazi behar da EEEL berrian jarduera ekonomikoaren etekina kalkulatzeko metodoa?
Zenbatespen-metodoa “zuzeneko normala” edo “zuzeneko erraztua” izan daiteke. EEEL berrian, zenbatespen-metodoa “Zerga garrantzia duen bestelako informazioa” kapituluan adierazi behar da, “Zenbatespen metodoa eta izakinen aldaketa” azpikapituluan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren EEEL aplikazioa erabiltzen bada (https://www.batuz.eus/eu/eeel) 2025eko ekitaldia aukeratu beharko da. Ekitaldia liburua dagokion pertsonaren datuen eskuinaldean dago.
Nola begira daitezke EEELan egindako idatz-oharrak eta EEEL berriaren sarreren eta gastuen PFEZren laburpen-txostena?
EEELan egindako idatz-oharrak kontsultatzeko:

EEELko aplikazioan sartu eta "bilatu" botoia sakatuz gero, kapitulu bakoitzean idatz-oharrak banan-banan agertuko dira.

Gainera, "CSV" botoia sakatuz gero, fitxategi bat deskarga daiteke kapituluko idatz-ohar guztiekin.

EEEL berriaren sarreren eta gastuen PFEZren laburpen-txostena ikusteko: 
Bizkaiko Foru Aldundiaren EEEL berriaren aplikazioan eska daiteke, "Erabilgarritasunak" atalean. Txosten honek urte, hiruhileko edo hilabete bateko EEELaren sarreren eta gastuen idatz-ohar guztien batura jasotzen du. Ordenatuta daude jardueraren, EEELaren kapituluaren eta gastu-kontuaren kodearen arabera.
Argitaratutako 249. ohiko galderan zehazten da txosten honen edukia.
Informazio osoa duzu artikulu honetan
Zein eperi egozten zaizkio PFEZren diru-sarrerak eta gastuak?

PFEZn, oro har, diru-sarrerak eta gastuak eragiketa egin den aldiari egotziko zaizkio.

Horregatik, 2025eko PFEZren zirriborroan 2025ean bertan egindako fakturen sarrerak sartuko dira, faktura horietan beste urte bateko eragiketa-data adierazten ez bada.

Arrazoi beragatik, 2025eko PFEZren zirriborroan 2025eko eragiketa-data duten 2024ko edo 2026ko EEELen diru-sarrera eta gastuak jasoko dira.

Zer idatzi behar da EEEL berrian?
EEEL berrian jarduera ekonomikoaren eragiketa guztiak jaso behar dira, eta ez TicketBAIrekin jaulkitako fakturak bakarrik.
Hori dela eta, Batuz betetzeko, diru-sarrerak eta jaulkitako fakturak, gastuak eta jasotako fakturak, ondasunei buruzko informazioa eta zerga-garrantzia duen beste informazioa jaso behar da.
Zer konpentsazio eta kenkaria aplikatzen da 2025eko PFEZn Batuz sistema borondatez betetzeagatik?
Konpentsazioa jarduera ekonomikoaren etekin garbiaren % 10ekoa izango da, baldin eta benetan betetzen badira Batuz betebeharrak (TicketBAI fakturak egitea eta EEEL berria eramatea) eta zergaduna Batuz sistemari borondatez atxiki bada:

2025eko ekitaldian, PFEZaren zergadun hauek izango dute konpentsaziorako eskubidea:
  • Nahitaez ezarri beharreko data 2025eko uztailaren 1a denean eta Batuz borondatez bete dutenean 2025eko urtarrilaren 1etik edo lehenagotik.
  • Nahitaez ezarri beharreko data 2026ko urtarrilaren 1a dutenak eta Batuz borondatez bete dutenak 2025eko uztailaren 1etik edo lehenagotik.
Zergadunaren erantzukizuna da PFEZren aitorpenean Batuz konpentsazioa ez adieraztea aurreko baldintzak betetzen ez baditu.

2025ean Batuz ezartzearekin lotutako gastuak edo inbertsioak egin badira (ordenagailuak edo inprimagailuak bezalako ekipo informatikoak erosi eta instalatzea, software-instalazioa edo antzekoak), PFEZren aitorpenean gastu edo inbertsio horien % 30eko kenkaria aplikatu ahal izango da, "Batuz sistemaren ezarpena sustatzeagatiko kenkaria" atalean.
Nola aldatu nire jarduerei buruzko datuak nire Errentaren zirriborroan?

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?